Iñigo Urkullu lehendakariak Basque Research and Technology Alliance (BRTA) zientzia- eta teknologia-partzuergoa aurkeztu du gaur; beronen presidentzia Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburuak, Arantxa Tapiak, izango du, eta zuzendaritza nagusia Rikardo Buenok.

Gaur hiru foru-aldundiak sartu dira partzuergoan, dagoeneko bertan daudelarik Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 16 zientzia- eta teknologia-eragile (elkarlaneko lau ikerketa-zentro –CIC Biogune, CIC Nanogune, CIC Biomagune eta CIC Energigune– eta hamabi teknologia-zentro –Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicometch–). Helburu nagusia kideen arteko lankidetza ziurtatzea da, Euskadiko etorkizuneko teknologia- eta industria-erronkei aurre egiteko eta nazioartean bere kokapena hobetzeko. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Eusko Jaurlaritzaren, SPRI Taldearen, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza da, eta Gipuzkoako Mendaro herrian du egoitza.

2015ean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen (ZTBESa) berrantolaketa egin zuen Eusko Jaurlaritzak, I+G politika arrakastatsuak ahalbidetu zituelarik. Orain partzuergo hau ikerketa eta transferentzia teknologikoaren eremuan Europaren gainerakoan daudenekin homologarria den egitura korporatibo gisa sortu da, nazioartean erreferente diren RISE (Suedia) edo SINTEF (Norvegia) bezalako zientzia- eta teknologia-korporazioekin tamainaz konparagarria den eragile gisa kokatuz.

BRTA Partzuergoak gaitasunen batuketa koordinatzen du, eta 3.700 pertsona eta 300 milioi euroko fakturazioa mobilizatzen ditu, Euskadiko I+G gastuaren % 22 eginez. Zientzia- eta teknologia-gaitasunen magnitude nagusiak 1.300 zientzia-argitalpen indexatu eta 100 EPO eta OCT patentetan laburbiltzen dira urtean.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.