Gaur, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Innobasquek bat egin nahi du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak diseinaturiko kanpainarekin; kanpaina honen bidez euskal gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera pertsonalak aitortzen dira “Berdintasuna nire baitan ere hasten da” goiburupean.

Ospakizun hau dela-eta, Innobasquek, bere lantaldean emakumeak gehiengoa izanik (%76), Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Plana 2016-2020 aurkezten du.  Honela, Berrikuntzaren Euskal Agentziak bere hondar-aletxoa jartzen du berrikuntzatik berdintasun handiagoko Euskadi lortzeko bidean. Hori lortzeko, Innobasquek, Emakunde eta Murgiberen laguntzaz, Plan hau diseinatu du: 47 ekintza daude hiru helburu estrategiko hedatzen dituztenak Innobasqueko harreman- eta antolaketa-maila guztietan genero-ikuspegia txertatzeko: 

  1. Emakumezkoen presentzia gehitzea Innobasqueko erabakitze-organoetan.
  2. Berdintasunari buruzko sentiberatasuna hobetzea Innobasqueko maila guztietan, preskribitzaile gisa jardun eta eredu izanez.
  3. Gizon eta emakumeen artean benetako berdintasuna bultzatuko duten lan-inguruneak eta egoerak sustatzea.

2017rako, Planak zenbait ekintza planteatzen ditu: pixkanaka parekidetasun-irizpidea txertatzea (40/60) zuzendaritza-kontseiluen eraketan, Innobasqueren komunikazio-jardueretan hizkuntzaren eta irudien berdintasunezko erabilera bermatzea,  lanean sexu-jazarpenaren eta jazarpen sexistaren aurkako protokoloa diseinatzea, hainbat arlotan adituak diren emakumeen direktorioa sortzea, eta Innobasquek antolatzen dituen foroetan hizlari gisa emakumeak sartzeko ekintza positiboak.

Bestalde, Eustat-en arabera, Euskadi, 58,5 punturekin, Europako Batasuneko herrialdeen artean genero-berdintasunaren indizean bosgarren tokian dago, Belgika baino goraxeago. Euskadi ia 5 puntu dago Espainiako eta Europako batez bestekoaren aurretik, hau 52,9 puntukoa baita. Sailkapen honetan liderrak Suedia, Finlandia, Danimarka eta Herbehereak dira. 

c07956b89d44c0d43694bc743341e1be

Oro har, Euskadin landunak diren hiru pertsonetatik batek (%32k) esaten du zailtasun handiak dituela lana eta mendekotasuna dutenak zaintzea bateragarri egiteko, eta antzeko ehunekoak (%31,2) aitortzen ditu zailtasun horiek adin txikiko seme-alabak zaintzeko. Ohargarria da gizonek zailtasun handiagoa adierazten dutela lana adin txikikoen zaintzarekin bateragarri egiteko, zeren eta %72,7k esaten du zailtasun ertain edo handia duela, eta emakumeen %62,8k adierazten du hori. Bestalde, ikusi da ama izateak lan-promoziorako desberdintasunak sor ditzakeela emakume landunen %18,9rentzat; gizonen %8,8k bakarrik uste du aita izateak nabarmen eragin diezaiokeela.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.