Gaur, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta emakumearen borroka aldarrikatzen da, gizartean parte hartu eta pertsona gisa garapen integrala lortzeko gizonarekin baldintza-berdintasunean.

Aurten Nazio Batuen Erakundeak (NBE) aukeraturiko lema edo goiburua da: “Emakumeak ahalduntzea, Gizateria ahalduntzea: Imajina ezazu!“.  Helburua  emakume bakoitzak bere erabakiak hartzea da, eta gizartean aktiboki parte hartzea indarkeriarik eta bereizkeriarik pairatu gabe. Gainera, 2015ean, 20 urte beteko dira Beijing-eko Adierazpena eta Ekintza Plataforma izenpetu zirenetik, eta une egokia da lorpenak aztertzeko, baita oraindik lortzeko geratzen diren erronkak ere.

ELGE/OCDEren azken azterketaren arabera, “Hezkuntzaren panorama“, goi-mailako ikasketak dituen emakume gehiago dago 25-34 urte artekoen artean, baina gizon gehiago dago titulazio-maila horrekin lana lortuta. Bere ondorioen laburpena honako bideo honetan ikus daiteke:

Soldatari dagokionez, aldea oraindik ere oso handia da, INEren Soldata Egituraren Urteko Inkestak erakusten duen bezala. Emakumeek, batez beste, 6.145 euro gutxiago kobratzen dituzte gizonek baino, eta hori gizonezkoen soldataren %76,1 da lan berdina eginez lanpostu berean. Gainera, aipagarria da Espainiako zuzendaritza nagusien %12tan bakarrik daudela emakumeak, ICSA giza baliabideen aholkularitza-enpresak eta Laboris enplegu-atariak egindako azterketak erakusten duen bezala.

Enpresa-kudeaketan emakumeen presentzia desizoztera jo behar da, eta ikusgai bihurtu emakumeen jardunbide egokiak emakume teknologoarentzako Ada Byron saria bezalakoen bidez. Garrantzitsua da emakumeen talentua aitortzea eta emakumeen ekintzailetzarako eta lanbide-garapenerako oztopoak ahalik eta gehien txikitzeko neurriak aktibatzea.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.