Lanbide Heziketako Greziako 34 ikaslez osatutako talde batek, haien lau irakaslek eta koordinatzaile batek, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia bisitatu dute, Europako Erasmus+ nazioarteko mugikortasun-programaren testuinguruan.
Informazio saioan zehar, ikasleek aukera izan dute Innobasquek, Berrikuntza Agentzia gisa, zer lan egiten duen ikusteko, eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal ekosistemaren barnean zer zeregin betetzen duen bertatik bertara ezagutzeko. Aurkezpenean, besteak beste, Euskadin berrikuntzaren egoera zein den, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak zer eginkizun betetzen duen eta Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotzen diren ildo estrategiko nagusiak zein diren azaldu diete ikasle greziarrei.
Osasunaren eta ekonomia eta administrazioaren arloetako ikasleek interesa agertu dute berrikuntzaren euskal ekosistemaren funtzionamendua ulertzeko, batez ere lankidetza publiko-pribatuari eta ekosistemako eragileek egituraren garapenean betetzen duten zereginari dagokionean. Saioa amaitzeko, solasaldirako tarte bat izan da, eta ikasle greziarrek galderak egiteko eta beren hausnarketak plazaratzeko aukera izan dute.
Bilboko egonaldian, Innobasquekoaz gain, beste hainbat euskal entitate ere bisitatu dituzte ikasle greziarrek, Euskadiko berrikuntzaren euskal ekosistemaren funtzionamenduari buruzko ikuspegi praktikoa eskuratzeko.




