Barakaldoko BEC! zentroaren 1. pabilioian, maiatzaren 16tik 18ra, Food4Future jardunaldien hirugarren edizioa egingo da. Jardunaldiak elikagaien eta edarien industriak industriarentzat diseinatutako erreferentziazko foroa da, 2022an 7.000 bertaratu baino gehiago izan zituena. Aurten, guztira mundu osoko 372 hizlari, 287 enpresa aurkezle eta 124 inbertsio-funtsek beteko dituzte pabiloiko 15.000 metro karratuak, eta 500 berrikuntza erakutsiko dira. 2023ko Food4Future jardunaldietan industriak modu jasangarrian hazten jarraitzeko gainditu behar dituen oztopoen konponbide teknologikoak aztertuko dira.

Foodtecheko 50 firma nagusiek bultzatzen dute automatizazio, robotika, adimen artifizial, biki digital eta zibersegurtasuneko eta bestelako teknologiak protagonista nagusi dituen azoka hau. Erosketetarako zuzendariek, instalazio-buruek, eta elikagaien enpresa nagusietako ekoizpen-arduradunek (haragiko, esnekien, arrantzako, okintzako, prestatutako produktuen, snacken, kontserben eta edarien enpresetakoak) teknologia horiek nola aplikatu ikusiko dute, produktibitatea areagotzeko, eta aldi berean haien helburuetarako kide teknologiko egokiena aurki dezakete. Food4Futur jardunaldien antolatzaileak NextBusiness, Exhibitions eta Azti dira, BEC!-rekin lankidetzan

Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.