Innobasquek gaur, ekainak 13, egin du Donostiako Kursaal jauregian XI. Batzar Orokorra, ohorezko presidenteak, Iñigo Urkullu Lehendakariak, inauguratu duena. Ekitaldia Global Innovation Day ekimenaren ondoren egin dute eta Innobasqueren 2016-2020 Plan Estrategikoaren eguneratzea aurkezteko balio izan du. Aurkezpena elkarrizketa bidez egin dute eta honako hauek hartu dute parte: Manuel Salaverria, Innobasqueko presidentea; Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendari nagusia; eta Innobasqueko Batzorde Betearazleko kide diren Carolina Pérez Toledo, Learnlight-eko zuzendaria eta Txema Franco, Lantegi Batuak erakundeko zuzendari nagusia.

Plan berri horren erronka nagusia Euskadiren berrikuntza izango da Europako Batzordearen Regional Innovation Scoreboard (RIS) markagailuak islatu duen moduan: enpresa txiki eta ertainek egiten duten berrikuntza.

Horregatik, Innobasquek, Euskadin berrikuntza bultzatzen funtsezko eragilea denez, 2020rako helburua ezarri dio bere buruari: erakunde berritzaileen kopurua areagotzea, arreta berezia ETE-etan jarrita. RISek adierazten duenez, Euskadi berrikuntza handiko eskualdea da, baina EBko beste lurralde batzuekin alderatuta, posizioak jaitsi ditu.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.