2030. urterako mundua aldatzea da Garapen Iraunkorrerako Nazio Batuen Agenda 2030 delakoaren helburu handia, 17 helburu (GIH) finkatzen dituelarik hori lortzeko. Agenda hau zera sozialaz harago doa, eta beraz era transbertsal edo zeharkakoan planteatu behar da, ekonomiaren esfera eta enpresa-sektorea barne hartuz. Bilbon datorren urtarrilaren 24rako antolaturiko “Agenda 2030 zure enpresaren estrategian sartzea. Garapen iraunkorrerako gakoak” jardunaldian, Unesco Etxea eta Universitat Oberta de Catalunya (UOC) delakoa zuzenduko zaizkie enpresei GIHak ezagutarazteko, horien betetzea lortze aldera laguntzeko duten erantzukizunaz eztabaida sortzeko, eremu honetan arrakasta-esperientziak ezagutarazteko eta alderdi hau beren estrategietan sar dezaten mugimendu globala sustatzeko.

Ekitaldian parte hartzen izango dira, garapen iraunkorrean laguntzeko enpresak dituzten erronkak eta aukerak aztertuz, besteak beste Liliana Arroyo, enpresetarako GIHen Behatokiko ikertzailea; Nerea Lupardo, Euskaltel Taldeko Erakunde Harremanetarako zuzendaria; Jon Kepa Izagirre, I+G+b zuzendaria eta Kudeaketa Sistemen arduraduna A&B Bioteknologiako Laborategietan; eta Iñaki Garcinuño, Cebek-eko presidentea.

Innobasque konprometiturik dago agenda hau betetzearekin, Euskadin 9. GIHa ordezkatzen duelarik, hots, “Azpiegitura gogorrak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta iraunkorra sustatzea eta berrikuntza bultzatzea”.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.