“Berrikuntza gogo-aldarte bat da”, esan zuen Ander Sorianok “i al cuadrado” irratsaioan, SER kateak Innobasqueren eskutik euskal berrikuntza ikusgai bihurtzeko hilero egiten duen saioan. Estudios Dureroko zuzendariak azaldu zuen nola sortu zen Didú, ikusmen-gabeziak dituztenek artea ukitzea ahalbidetzen duen proiektu aitzindaria. Lorpen honek New York Times-en azalean, bere nazioko eta nazioarteko edizioetan, agertzera eraman du, eta orrialdeak betetzera nazioarteko egunkari batzuetan (Le Figaro…). “Berrikuntza egiteko ez da beldur izan behar” erantsi du Enrique Arrillagak, Muebles Lufeko arduradun nagusiak, “euskal Ikea” edo bertako produktuarekin bertan egindako altzarien sortzaileak direlarik.

Berrikuntza, adibide hauen kasuan bezala, hainbat ezagutza, interes eta esperientziatako pertsonen arteko lotura edo konexiotik sortzen da; eta konexio horiek ingurune lagungarrietan gertatzen dira.  

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.