SPRI Taldeak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak informazio-jardunaldi bat antolatuko dute datorren asteartean, hilak 3, osasunaren arloko nazioarteko I+G+b lankidetza-proiektuetan parte hartzeko aukerei buruz. Enterprise Europe Network (Basque EEN, Innobasque eta SPRI kide dituena) enpresei laguntzeko sarearen euskal partzuergoaren jardueren barruan egin da topaketa, eta Eusko Jaurlaritzaren, Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroaren (CDTI), Basque Health Clusterren, Berrikuntza eta Ikerketa Sanitariorako Euskal Fundazioaren (BIOEF) eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren laguntza du.

Ekitaldian, Marta Gómez Quintanilla eta Pablo Fernández CDTIko adituek Osasun Klusterraren hurrengo deialdien edukiak eta Horizonte Europa esparru-programako Minbiziaren Misioa azalduko dituzte, bai eta Innovative Health Initiative (IHI) elkarte publiko-pribatuaren funtzionamendua eta EIC Pathfinder (abangoardiako zientziari eskainia) eta EIC Transition to Innovation (aplikazioetara bideratutako berrikuntzari buruzkoa) programen funtzionamendua ere.
Bestalde, Ainhoa Martinek, BIOEFen I+G+Bko nazioarteko proiektuen kudeatzaileak, lankidetza sistema aztertuko du, Europako Batzordeak eta bazkide publiko zein pribatuek ikerketa eta berrikuntza jarduerak elkarrekin garatzeko eta ezartzeko konpromisoa hartzen duten ekimenak baitira. Azkenik, Susana Larreak eta Carmen Pastorrek Basque Digital Innovation Hub (BDIH) eta Tecnaliaren Gailu Medikoak eta Osasun Digitala nodoa aurkeztuko dituzte.
Gainera, bertaratutako ETEen ordezkariek Enterprise Europe Network (EEN Basque) enpresei laguntzeko sareak nola lagun diezaiekeen jakin ahal izango dute, baita Europako programetan parte hartzen duten euskal enpresen bi kasu arrakastatsu ere. Adituekin banakako elkarrizketak egiteko aukera ere izango dute.
Jardunaldian parte hartzeko izen-ematea esteka honen bidez egin daiteke.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.