“Enpresa-ehunaren egiazko behar bati erantzuten dio programak: ETE-en jauzi kualitatiboan bidelagun izateko beharrari. Hazkundea ez da helburu soil bat; herrialdearen etorkizunarekin konpartitutako ardura bat ere bada. Gainera, urtean 20 eta 50 milioi fakturatzen dituzten enpresak etorkizuneko “middlemarket” edo tarteko merkatua dira, biharko ETEak, modu estrategikoan lagunduz gero, haien inpaktua biderkatzeko gai diren konpainiak”. Rafael Vaquerok, CRE100DO Fundazioko zuzendari nagusiak, TRAS100DE programa inauguratu du gaur goizean. Sei astez 29 ETEetako zuzendariei lagunduko die hazkunde, berrikuntza eta nazioartekotze prozesuetan.

CRE100DO Fundazioaren ekimenak Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntza du, eta 20 eta 50 milioi euro arteko fakturazioa duten enpresei zuzenduta dago, “middlemarket” edo tarteko merkatua esaten zaion horretarantz aurrerapausoak ematen laguntzeko. Konpainietako goi zuzendariek emandako saio estrategikoak eta enpresa liderren esperientzia errealak uztartzen ditu programak, parte hartzen duten ETE-en eraldaketa eta hazkunde egituratua azkartzeko helburuarekin.

Programaren bigarren edizioan, Innobasquek Zamudioko Parke Teknologikoan duen egoitzan, besteak beste, konpainia hauetako zuzendariek emango dute beren ibilbide, hazkunde eta esperientziaren berri: Alcorta, Arteche, Bankinter, BTI, Cantabria Labs, Cesce, COFIDES, Congelados de Navarra, Contenur, CRE100DO, Elkargi, Apex Taldea, Inzu Taldea, ICEX, ICO, Interal, Multiverse Computing, Orbea, Salto Systems, Simon eta Top Cable. “Middlemarket”-aren bihotzetik eta haren babes-ekosistematik beren enpresa-hazkundearen ikuspegi estrategikoa eta praktikoa emango dute goi kargu horiek.

Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Leire Bilbaoren ustez, “enpresa-hazkunde iraunkorra lortuko bada, beharrezkoa da konpainien estrategian berrikuntza txertatzea. TRAS100DE bezalako programek jauzi kualitatibo hori ematen laguntzen diete enpresa txiki eta ertainei, eta exijentzia gero eta handiagoko inguruneetan lehiatzeko gaitasunak sendotzen dituzte. Innobasquek prozesu horretan enpresen bidelagun izateko apustua egin du, sendotzen jarrai dezaten, beti ere lankidetza eta berrikuntza-ekosistema oinarrian direla”.

Hazi nahi duten 29 ETE

Edizio honetan, 29 konpainiak hartuko dute parte (Euskadiko 22, Nafarroako hiru, Kantabriako hiru eta Errioxako bat). Hazteko duten ahalmenaren eta berrikuntzarekin duten konpromisoaren arabera hautatuak izan dira enpresa horiek guztiak. Sei saio sakonetan, zuzendariek funtsezko hainbat alderdi jorratuko dituzte: nazioartekotzea, berrikuntza iraunkorra eta enpresen eraldaketa, besteak beste, pareen arteko ikasketarako lagungarri den lankidetza-ingurune batean.

Zehazki, ETE hauek izango dira partaide ekimenean: Biotechnology Institute (Gasteiz, Araba), CH Group (Donostia, Gipuzkoa), Kantabriako Consulting Informático (CIC) (Santander, Kantabria), Erhardt Logistics (Bilbo, Bizkaia), Forging Steel Products (Amorebieta-Etxano, Bizkaia), Gaindu (Elgoibar, Gipuzkoa), Geiser Pharma (Aranguren, Nafarroa), Gobesa (Zamudio, Bizkaia), Grupo Osga (Logroño, Errioxa), Guiar Group (Galdakao, Bizkaia), Harivenasa (Etxarren, Nafarroa), Illargui (Urretxu, Gipuzkoa), Industrias Juno (Erandio, Bizkaia), Inser Robótica (Mungia, Bizkaia), Krean (Arrasate, Gipuzkoa), Liverco (Buñuel, Nafarroa), Lks Next (Arrasate, Gipuzkoa), Maderas García Varona (Piélagos, Kantabria), Mugafil (Gasteiz, Araba), Multiverse Computing (Donostia, Gipuzkoa), Muriel Wines (Eltziego, Araba), Pasaban (Tolosa, Gipuzkoa), Plastibor (Amorebieta-Etxano, Bizkaia), Satlantis Microsats (Leioa, Bizkaia), Sedical (Sondika, Bizkaia), Talleres Oran (Santander, Kantabria), Ulma Embedded Solutions (Oñati, Gipuzkoa), Ulma Mantentze Zerbitzuak (Oñati, Gipuzkoa) eta Urkabe Benetan&Ameztoi (Errenteria, Gipuzkoa).

Informazio gehiago

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.