Urtea hasten denean, munduko agenda markatuko duten aldaketei aurrea hartzen saiatzen diren hainbat txosten eta analisi argitaratzen dira. Innobasquek 2026. urtea ulertzeko fenomeno nagusi bat azpimarratzen duten bi erreferentzia gako hautatu ditu; honako hau da, haiz zuzen ere, fenomeno nagusi hori: geopolitikak funtsezko eginkizuna beteko du erakundeen estrategian eta berrikuntza-sistemen konfigurazioan. Erreferentziak, berriz, hauek dira: negozioei eragingo dieten arrisku geopolitikoak jorratzen dituen Esade Do Better plataformak argitaratutako artikulua, eta Boston Consulting Group (BCG) taldeak enpresa-jokoaren arauak aldatzen ari diren indar geopolitikoei buruz eginiko txostena.

Argitalpen bien erdigunean egungo nazioarteko testuingurua dago, gero eta urratuagoa dagoena eta multipolarragoa dena, zeinean oreka tradizionalak narriatu eta lehia-logika berriak sortzen ari baitira. Globalizazioaren logikak hainbat urtez lokalizazio, inbertsio eta hedapenen inguruko erabakiak gidatu ditu, eta, orain, ziurgabetasunez beteriko aroa bati eman dio bide, non potentzien arteko tentsioak, etengabeko gatazka armatuak eta arau-oztopo berriak gailentzen ari diren.

Arrisku geopolitikoek gero eta nagusiagoak dira erakundeen kezka nagusien artean. Bereziki, estatuen arteko gatazka armatuak —eta horiek hornidura-kateetan, energia-merkatuetan edo nazioarteko merkataritzan dituzten albo-ondorioak— zuzeneko mehatxutzat hartzen dira enpresen iraupenerako eta lehiakortasunerako. Estatu Batuen eta Txinaren arteko tentsioek, Ukrainako gerrak edo Ekialde Ertainean handiagotzen ari den ezegonkortasunak ekonomia globalari zuzenean eragiten dion mapa geopolitikoa osatzen dute.

Hala ere, aro hau ez da arrisku-fasea soilik, negozioen arloko egiturazko aldaketa ere bada. Indar geopolitikoak enpresek lan egiteko dituzten baldintzak birdefinitzen ari dira: non ekoitzi edo inbertitzetik hasi eta araudia testuinguru dibergenteetan betetzera arte. BCGren arabera, mundua aurrera egiten ari da multipolaritate ekonomiko eta politiko baterantz, non gaitasun berriak eskatzen dituen konplexutasun batek gainditu egiten baititu nazioartean hedatzeko eredu tradizionalak.

Geopolitikak berritzeko baldintzak birdefinitzen ditu: eragina du aliantzetan, talentuan eta I+G+B-aren joeran.

Gehien azpimarratu diren ideietako bat da beharrezkoa dela “muskulatura geopolitikoa” garatzea, hau da, erakundeek dinamika globalak ulertu, egoerei aurrea hartu eta arintasunez erantzuteko duten gaitasuna garatzea. Kontua ez da bakarrik krisiak kudeatzea; analisi geopolitikoa txertatu behar da erabaki estrategikoak hartzean, zuzeneko eragina baitu berrikuntzan, eragiketetan eta nazioarteko aliantzetan.

Dimentsio geopolitikoa dagoeneko ezin da hartu kanpo-arriskutzat, negozioak eta politika publikoak antolatzean egiturazko aldagai gisa ulertu behar baita. Munduko ordenaren haustura, protekzionismo teknologikoaren goraldia edo sektore gakoetan autonomia estrategikoa bermatzeko gero eta handiagoa den presioa (hala nola energia, erdieroaleak edo material kritikoak) errealitate berri bat eratzen ari dira, non lehiatu ahal izateko aurrea hartu behar baitzaie merkatu-aldaketei zein nazioarteko politikaren aldaketei.

Egoera horrek aukera berriak ematen ditu sektore estrategikoetan birkokatzeko, inbertsioa erakartzeko eta konfigurazio geopolitiko berriei erantzuten dieten lankidetzak sustatzeko. Bestalde, behartzen du adimen estrategikorako, antolamendu-erresilientziarako eta ingurunearen analisirako barne-gaitasunak indartzera.

Gomendioa argia da: erakundeek zein zientzia, teknologia eta berrikuntzako ekosistemek geopolitika txertatu behar dute euren estrategiaren zeharkako elementu gisa, gai baita azpiegituren kokapenean, talentuaren kudeaketan, nazioarteko lankidetzan eta I+G+B-aren joeran eragiteko gai baita.

Analisi geopolitikoa berrikuntza-ekosistemetan txertatzea funtsezkoa izango da arriskuei aurrea hartu eta aukera berriak zabaltzeko.

Partekatu albiste hau

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.