{"id":46343,"date":"2023-11-13T11:34:08","date_gmt":"2023-11-13T09:34:08","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/lideres-innovacion\/berrikuntzak-emakumezkoen-begirada-eta-parte-hartze-osoa-behar-ditu\/"},"modified":"2024-03-12T13:19:04","modified_gmt":"2024-03-12T11:19:04","slug":"berrikuntzak-emakumezkoen-begirada-eta-parte-hartze-osoa-behar-ditu","status":"publish","type":"lideres-innovacion","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/lideres-innovacion\/berrikuntzak-emakumezkoen-begirada-eta-parte-hartze-osoa-behar-ditu\/","title":{"rendered":"Berrikuntzak emakumezkoen begirada eta parte-hartze osoa behar ditu"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Urriak 28, 2021<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">RAEren hiztegiak honela definitzen du \u00abberritu\u00bb terminoa: \u00abZerbait moldatzea edo aldatzea, berrikuntzak sartuz\u00bb. Eta \u00abberrikuntza\u00bb, berriz, \u00abberritzearen ekintza edo ondorioa\u00bb izateaz gain, \u00abproduktu bat sortzea edo aldatzea, eta produktu hori merkatuan sartzea\u00bb dela zehazten du. Hau da, badirudi \u00abberrikuntza\u00bb oso loturik dagoela enpresa-munduarekin.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Lerro hauetan ikuspegi zabalagotik aztertuko dut \u00abberrikuntza\u00bb eta ez produktuei loturik soilik; izan ere, hain ukigarriak ez diren zenbait alderdi \u00abberritzea\u00bb ere funtsezkoa da, hala nola herritarren errespetua, parte-hartzea eta zaintza.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Caroline Criado Perez kazetari eta ekintzaileak \u00abgizonezkoentzako neurri bakarreko ikuspegia\u00bb aipatzen du bere <em>La mujer invisible<\/em> liburuan (<em>Financial Times<\/em>-ek \u00ab2019ko negozio-liburu onenaren saria\u00bb eman zion lan horri). Ikuspegi horrek, historikoki, informazio eta interes falta erakutsi du emakumezkoei gertatzen zaigunarekiko eta gure kezkekiko, eta, horrek eragin du bai aurrerapen teknologikoak eta bai politika eta hirigintza arloko erabaki handiak (oharkabean, ondo pentsatuta) biztanleen erdia kanpoan utzita hartu izana. Eta gizartearen erdia alde batera utzita, \u00abberrikuntzari\u00bb loturiko \u00abaurrerapen\u00bb hori askoz onuragarriagoa gertatu da gizonezkoentzat bizitzaren alderdi guztietan; besteak beste, haien osasunaren zaintzan eta lan-aukeretan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Zertarako \u00abberritzen\u00bb da, diru gehiago irabazteko soilik, edo besterik gabe beharrizan sozialak sortzeko (bide batez esanda, zenbaitetan guztiz azalekoak)? Nire iritzian, \u00abberrikuntzak\u00bb pertsonen bizimodua hobetzea izan behar du ardatz; berrikuntzak ezin du helburu izan bere horretan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u00abBerrikuntza\u00bb herritar guztiengana iritsiko bada, emakumezkoek eta gizonezkoek berdintasunean gidatu beharko lukete. Berrikuntza horrek kontuan hartu beharko luke zaintza-lana lehenesteko beharra; hain zuzen, \u00abikuspegiaren arrakalak\u00bb (horrela izendatzen du Caroline Criado Perezek) betidanik alde batera utzi izan duena. \u00abBerrikuntza\u00bb on batek detektatu eta ezabatu egin beharko lituzke kontratazioetan erabiltzen diren ustezko algoritmo \u00abaseptiko\u00bb horietan sartu diren irizpide baztertzaileak; izan ere, usu lehenago kontratatzen dira gizon zuriak, kualifikazio bereko emakumeak baino. Emakumezkoek eta gizonezkoak gidatutako \u00abberrikuntzak\u00bb aintzat hartuko luke, adibidez, emakumezkoen eskuak txikiagoak direla gizonezkoenak baino eta, beraz, gailuak eta bestelako tresna mota guztiak haietara egokitu behar direla. Orobat, genero-ikuspegia aintzat hartuko duen kalitatezko ikerkuntzaren alde egin beharko luke apustu, eta ez gizonezkoak \u00abgizaki estandarraren\u00bb eredutzat hartzen dituen ikerkuntzaren alde.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Egiazko \u00abberrikuntzak\u00bb kontuan izan beharko lituzke emakumezkoen, adinekoen eta egoera ahulean dauden kolektiboen beharrizanak eta iritziak. Nire egiten dut \u00abberritu\u00bb terminoaren definizio hori: \u00ab Zerbait moldatzea edo aldatzea, berrikuntzak sartuz\u00bb. Hala ere, \u00abberritzea\u00bb ez da produktu berriak sortzea soilik; \u00abberrikuntza\u00bb ez da horretara mugatzen. \u00abBerrikuntzak\u00bb dira beste hauek ere: begirada askotarikoak eta ikuspegi desberdinak, horien bidez mundu orekatuagoa, bidezkoagoa, zintzoagoa\u2026 lortzeko, baita bazterketaren zama hainbeste sufritu ez duten pertsonentzat ere.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":4494,"template":"plantillalideresinnovacion.php","area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-46343","lideres-innovacion","type-lideres-innovacion","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/lideres-innovacion\/46343","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/lideres-innovacion"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/lideres-innovacion"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4494"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=46343"}],"wp:term":[{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=46343"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=46343"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}