{"id":105381,"date":"2026-09-15T09:33:55","date_gmt":"2026-09-15T07:33:55","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=nota-prensa&#038;p=105381"},"modified":"2026-09-15T09:47:32","modified_gmt":"2026-09-15T07:47:32","slug":"formakuntza-berrikuntzan-bigarren-seihileko-katalogoa-2026","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/formakuntza-berrikuntzan-bigarren-seihileko-katalogoa-2026\/","title":{"rendered":"Innobasquek Euskadiko erronka berriei egokitutako &#8220;Formakuntza Berrikuntza&#8221; katalogoa jarri du abian"},"content":{"rendered":"\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong><strong><strong>Katalogo berriak Berrikuntzaren Euskal Agentziaren 2026\u20132030 Plan Estrategiko berriaren eta 2030 ZTBParen oinarriei jarraitzen die, eta hainbat ikastaro praktiko eskaintzen ditu aldaketei aurre hartzeko, berrikuntza azeleratzeko eta Europako aukerekin konektatzeko<\/strong> <\/strong><\/strong><\/li>\n\n\n\n<li><strong>Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemako (ZTBES) eragileei zuzendurik dago formakuntza, eta, gainera, parte hartzen duten Innobasqueko entitate bazkideek berariazko laguntza-zerbitzu bat eskatu ahal izango dute, ikasitakoa beren antolakundeetan errazago aplikatzeko<\/strong><\/li>\n\n\n\n<li><strong>Katalogo osoa, ikastaro bakoitzari buruzko informazioa eta izena emateko aukera eskura daude<\/strong> <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berritzen-laguntzen-dizugu\/berrikuntzako-formakuntza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><strong>Innobasqueren webgunean<\/strong><\/a><\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>INNOBASQUE, 2026ko abuztuaren 4a.<\/strong> Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Euskadik aurrean dituen erronka eta aukera berrietara egokitu du bere \u201c<a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berritzen-laguntzen-dizugu\/berrikuntzako-formakuntza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Formakuntza Berrikuntzan<\/a>\u201d programa, eta nazioarteko lehia gero eta handiagoa den honetan, testuinguru horretara moldatutako eskaintza jarri du abian, Innobasqueren 2026-2030Plan Estrategikoarekinlerrokatuta eta Eusko Jaurlaritzaren Euskadi 2030Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako lehentasunekin bat etorriz. Proposamen berrituak Innobasqueren marko estrategiko berriko lehentasunezko hiru jarduera-esparru hartu ditu aintzat, eragileak gaitzeko: prospektiba, berrikuntzaren sustapena eta Europan posizionatzea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Katalogoak bederatzi ikastaro jasotzen ditu, elkarren osagarri diren hiru esparru horietan egituratuta, eta enpresa eta entitateei ibilbide bat eskaintzen die, zuzendaritza estrategiko baten definiziotik hasi eta inpaktua sortzera eta Europako I+G+b sare eta programekin konektatzera iritsi arte.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">&nbsp;\u201cFormakuntza Berrikuntzan\u201d programa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemako (ZTBES) eragileei zuzendurik dago; hain zuzen, gaitasunak garatzen, berrikuntza bultzatzen eta inpaktua sortzen laguntzeko proposamen praktikoak eta ekintzara orientatutakoak eskaintzen dizkie euskal eragile horiei.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Gainera, formakuntza hauetan parte hartzen duten Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek, berariazko laguntza-zerbitzu bat eskatu ahal izango dute, ikasitakoa beren antolakundearen errealitatean errazago aplikatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Formakuntzatik ekintzara<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ikastaroek metodologiak, tresnak eta esperientzia aplikatuak uztartzen dituzte, partaideek beren enpresen egiazko erronketan aplikatu ahal izaten dezaten ikasitakoa.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Gaur egungo testuinguruan berritzeko funtsezkoak diren gaitasunak lantzen dira formakuntza hauen ibilbidean: esaterako, berrikuntzarako ibilbide-orriak eraikitzea eta horien jarraipena egitea; beste eragileekin lankidetzan jardutea; etorkizuneko eszenatokien bidez egoerei aurre hartzea; adimen artifiziala erabiliz berrikuntza-prozesuak azeleratzea; ekimenen eskalatzea; inpaktua neurtzea edo Europako i+G+b proiektuetan posizionatzea eta parte hartzea.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ibilbidearen lehen esparrua \u201c<a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berritzen-laguntzen-dizugu\/berrikuntzako-formakuntza\/?_sft_formacion_target=aurre-hartzea\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Aurre hartzea eta berrikuntza orientatzea<\/a>\u201d da. Hor bildutako ikastaroen xedea da erakundeei laguntzea beren ahalegina norantz bideratu nahi duten zehazten eta eraldaketa-testuinguruetarako prestatzen. Ikastaro horietan, berrikuntzako ibilbide-orriak lantzen, lankidetza iraunkorrak sortzen eta etorkizuneko eszenatokien bidez erabakiak kontrastatzen eta egokitzeko ahalmena indartzen ikasiko dute.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bigarren esparrua \u201c<a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berritzen-laguntzen-dizugu\/berrikuntzako-formakuntza\/?_sft_formacion_target=berrikuntzaren-azelerazioa\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Berrikuntza azeleratzea eta inpaktua sortzea<\/a>\u201d da. Formakuntza hauen helburua aukerak eta erronkak soluzio eta emaitza bihurtzea da. Bloke honetan, adimen artifizialaren bidez berrikuntza-prozesuak nola azeleratu eta haien eskalatzea nola bideratu irakatsiko da, baita proiektuek sortutako inpaktua neurtzen eta kudeatzen ere.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Azken blokea \u201c<a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berritzen-laguntzen-dizugu\/berrikuntzako-formakuntza\/?_sft_formacion_target=posizionamendua-europan\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Berrikuntza Europarekin konektatzea<\/a>\u201d da. Horretan. xedea da euskal entitateen gaitasuna sendotzea nazioarteko ekosistemetan lekua egin dezaten, aliantzak sor ditzaten eta lankidetzarako eta finantzaketarako aukerak eskura ditzaten. Partzuergoetan nola posizionatu, Horizon Europe programarako proposamen lehiakorrak nola prestatu eta Europako proiektuak nola kudeatu eta justifikatu ere landuko da bloke honetako ikastaroetan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Antolakunde bakoitzaren beharrizanetara egokitu daiteke<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bederatzi ikastaroek ibilbide koherente bat osatzen dute, baina entitateek beraien beharrizanen eta garapeneko unearen arabera hobekien egokitzen direnetan parte har dezakete.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Era horretara, katalogoak aukera ematen du bai gaitasun zehatz batean sakontzeko eta bai ibilbide osoago bat pixkanaka egiteko: aldaketei aurre hartzea, berrikuntza orientatzea, aukerak emaitza bihurtzea eta Europarekin konektatuz beren ahalmena zabaltzea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ikastaroei eta edukiei buruzko informazio osoa eta izena emateko aukera eskura dago <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berritzen-laguntzen-dizugu\/berrikuntzako-formakuntza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren webgunean<\/a><\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-buttons is-layout-flex wp-block-buttons-is-layout-flex\">\n<div class=\"wp-block-button\"><a class=\"wp-block-button__link wp-element-button\" href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Katalogoa_FORMAKUNTZA-BERRIKUNTZAN_2026.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Deskargatu KATALOGOA<\/a><\/div>\n<\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n","protected":false},"featured_media":105395,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[1],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-105381","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","category-sin-categorizar","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/105381","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/105395"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=105381"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=105381"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=105381"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=105381"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=105381"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}