{"id":106754,"date":"2026-09-24T11:14:48","date_gmt":"2026-09-24T09:14:48","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=nota-prensa&#038;p=106754"},"modified":"2026-09-24T15:30:49","modified_gmt":"2026-09-24T13:30:49","slug":"esperimentazio-arlo-berria","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/esperimentazio-arlo-berria\/","title":{"rendered":"Berrikuntzaren Euskal Agentziak eremu berri bat jarri du martxan, berritzeko beste modu batzuk esperimentatzeko"},"content":{"rendered":"\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong><strong><strong><strong>2026an sei esperimentazio-proiektu garatuko dira, BAIC, Basque Quantum, BRTA, ESADE, Excelia Best Practices, SPRI, TECH friendly, Tecnalia eta Telef\u00f3nica enpresa eta erakundeen lankidetzarekin<\/strong><\/strong><\/strong><\/strong><\/li>\n\n\n\n<li><strong><strong>Arlo hauek jorratuko dituzte proiektuek: AA fisikoa, konputazio kuantikoa, berrikuntza publikoa, berrikuntza disruptiboa, berrikuntzaren kudeaketa eta enpresa-hazkundea<\/strong><\/strong><\/li>\n\n\n\n<li><strong>Agentziaren lan-esparru berriak aukera emango die entitate bazkideei berritzeko beste modu batzuk probatzeko. Innobasquek aurreko ekainean onartu zuen 2026-2030 Plan Estrategikoan jasota dago ekimena<\/strong><\/li>\n\n\n\n<li><strong>Esperimentazio-proiektuetan parte hartzeko izen-ematea zabalik izango da urriaren 31ra arte.<\/strong> <strong>Urriaren 7an eta 8an <em>webinar<\/em> bana egingo da eremuaren funtzionamendua azaltzeko eta zalantzak argitzeko<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong><strong>INNOBASQUE, 2026ko irailaren 24a<\/strong>.<\/strong> Innobasquek, <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/esperimentazioko-proiektuak\/\">esperimentazio-arlo berri bat jarri du martxan gaur<\/a>, irailak 24, berariaz entitate bazkideei zuzendurik. Agentziaren 2026-2030 Plan Estrategikoan txertaturik dago ekimena, eta bat dator Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (200 ZTBP) zehaztutako lehentasunekin.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Innobasquek, entitate bazkideekin batera, metodologiak, prozesuak, antolaketa-ereduak eta lankidetzarako dinamika berriak esperimentatuko ditu, eta berritzeko beste modu batzuk probatu. Hala, prozesu horrek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren eboluzioan lagundu dezake.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Proiektuek metodologia berritzaileak landuko dituzte Euskadirentzat, frogatutako edo ebidentziak babestutako potentzialarekin. Bakoitza talde txikitan garatuko da, sei eta hamar erakunde bazkide artean, eta proiektuaren esparruan adituak diren erakundeen laguntza izango du.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Proiektu bakoitzak, gainera, elkarren osagarri diren bi planotan lan egingo du. Alde batetik, metodologia dago; hau da, esperimentatzen eta balioztatzen den ikuspegi berria, eta hori dokumentatuta geratuko da beste esparru batzuetan errepikatzeko edo eskalatzeko. Bestetik, aplikatuko den proiektua dago. Horren bidez jarriko da proban metodologia, benetako partaideekin, esparru jakin batean eta partaide diren entitateentzat balio zuzena sortzeko helburuarekin.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Parte hartzeko interesa duten entitate bazkideek Innobasque, <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/esperimentazioko-proiektuak\/\">Berrikuntzaren Euskal Agentziaren <\/a>webgunean eman dezakete izena urriaren 31ra arte. Proiektuak 2026ko azarotik 2027ko urtarrilera bitartean jarriko dira martxan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Sei proiektu berritzeko beste modu batzuk esperimentatzeko<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">2026an, sei esperimentazio-proiektu izango dira eremu horretan, esparru hauei loturik:<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u201c<a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/proyectos-de-experimentacion\/berritu-sarean\/\">Berritu Sarean<\/a>\u201d ekimenak ikasketarako komunitate bat sortuko du enpresa handien artean, berrikuntzaren kudeaketari buruzko jakintzak eta praktikak konpartitzeko, tokian tokiko eta nazioarteko erreferentziazko eragileekin. \u201c<a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/esperimentazioko-proiektuak\/esploratu-aa-fisikoa\/\">Esploratu AA Fisikoa<\/a>\u201d proiektuak teknologia horri loturiko aukera eta mehatxuei aurre hartzen lagunduko die industria arloko enpresei, erabaki estrategikoak informazio gehiagorekin hartu ahal izan ditzaten. \u201c<a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/esperimentazioko-proiektuak\/diseinatu-erronka-publikoak\/\">Diseinatu Berrikuntzako Erronka Publikoak<\/a>\u201d administrazio eta elkarte publikoekin lan egingo du, benetako beharrizanak eraldatu eta ondo formulatutako berrikuntza-erronka bihurtzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u201c<a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/esperimentazioko-proiektuak\/aurre-hartu-disruptiboari\/\">Aurre hartu Disruptiboari<\/a>\u201d ekimenak <em>Moonshot Thinking<\/em> metodologia aplikatuko du, aukerako eremu berriak identifikatzeko; \u201c<a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/esperimentazioko-proiektuak\/erronka-jo-diezaiogun-kuantikari\/\">Erronka jo diezaiogun Kuantikari<\/a>\u201d proiektua <em>benchmarking<\/em> eredu kolaboratibo batean oinarriturik dago, eta horren xedea da industria arloko erronken aurrean konputazio kuantikoko soluzioak kontrastatzea. \u201c<a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/esperimentazioko-proiektuak\/eskala-ezazu-zure-negozioa\/\">Eskala ezazu zure negozioa<\/a>\u201d proiektuak, azkenik, oinarri teknologikoko ETEen hazkundea du helburu.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Proiektuak talde txikitan garatuko dira, eta hainbat antolakunde aditu izango dira bidelagun, hala nola BAIC, Basque Quantum, BRTA, ESADE, Excelia Best Practices, SPRI, TECH friendly, Tecnalia eta Telef\u00f3nica.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong><em>Webinar<\/em><\/strong><strong>-ak proiektuak ezagutzeko<\/strong> <strong><\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Berrikuntzaren Euskal Agentziak <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/esperimentazioko-proiektuak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">urriaren 7an eta 8an bi informazio-saio antolatuko ditu <em>webinar<\/em> formatuan<\/a>, sei esperimentazio-proiektuak ezagutarazteko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Proiektuak bi saioen artean banatuko dira, eta aurkezpen bakoitzerako ordutegi berezituak izango dira. Horrenbestez, entitate bazkideek aukera izango dute beren interesekoetara konektatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n","protected":false},"featured_media":107058,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[1],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-106754","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","category-sin-categorizar","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/106754","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/107058"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=106754"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=106754"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=106754"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=106754"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=106754"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}