{"id":54179,"date":"2008-07-09T00:00:00","date_gmt":"2008-07-08T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/innobasquek-eta-gipuzkoako-aldundiko-berrikuntza-sailak-lankidetza-akordioa-sinatu-dute-gipuzkoa-berritzen-sustatzeko\/"},"modified":"2024-03-27T11:08:32","modified_gmt":"2024-03-27T09:08:32","slug":"innobasquek-eta-gipuzkoako-aldundiko-berrikuntza-sailak-lankidetza-akordioa-sinatu-dute-gipuzkoa-berritzen-sustatzeko","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/innobasquek-eta-gipuzkoako-aldundiko-berrikuntza-sailak-lankidetza-akordioa-sinatu-dute-gipuzkoa-berritzen-sustatzeko\/","title":{"rendered":"Innobasquek eta Gipuzkoako Aldundiko Berrikuntza Sailak lankidetza-akordioa sinatu dute, \u201cGipuzkoa Berritzen\u201d sustatzeko"},"content":{"rendered":"<p>Pedro Luis Uriarte, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko Presidenteak eta Jos\u00e9 Ram\u00f3n Guridi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizartearen Saileko Diputatuak lankidetza-akordio bat sinatu dute Gipuzkoa Berritzen ekimena sustatzeko. Horren helburua Gipuzkoako gizartean berrikuntza sustatzea da.  Horretarako, 2 milioi euro emango zaizkio 2008an.<\/p>\n<p><a href=\"home.aspx?tabid=205\" title=\"Gipuzkoa Berritzen\"><\/a><\/p>\n<div class=\"imgDcha\">\n<table border=\"0\" summary=\"Tabla con dos filas. Primera fila foto y segunda fila pie de foto\">\n<tbody>\n<tr>\n<td><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/uploads\/images\/noticias\/gipuzkoa_berritzen.gif\" alt=\"\" title=\"\"><\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td class=\"imgPie\">\n<p>\n\t\t\t<strong>Pedro Luis Uriarte, Innobasqueko Presidenteak<\/strong> eta <strong>Jos\u00e9 Ram\u00f3n Guridi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizartearen Saileko Diputatuak <\/strong>lankidetza-akordioa sinatzen\n\t\t\t<\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<\/div>\n<p>\n<a href=\"home.aspx?tabid=428\" title=\"Gipuzkoa berritzen\">Gipuzkoa Berritzen<\/a> ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik sortu zen, &#8220;Gipuzkoa 2020&#8221; hausnarketatik abiatuta, eta Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizartearen Sailaren babes osoarekin. Ekimen honek, bere helburuak lortzeko, eragile guztiekin sarean lan egiteko bokazioa dauka, eta horren froga da egun 20 lan-talde dituela martxan, 140 pertsona aktiboki lanean eta Gipuzkoako enpresen %60an dagoela presente.\u00a0\n<\/p>\n<p>\nHausnarketa estrategikoko <a href=\"https:\/\/www.gipuzkoa.net\/g2020\/eu\/index.html\" rel=\"external noopener\" title=\"Gipuzkoa G2020\" target=\"_blank\"><strong>Gipuzkoa<\/strong> <strong>G2020<\/strong><\/a> prozesuan, pentsatu zen Gipuzkoako Lurralde Historikorako egoerarik onena &#8220;Gipuzkoa Berritzailea&#8221; deiturikoa izango zela. Ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak berrikuntzaren aldeko apustua egin zuen bere lurraldean, helburu hori duten gainerako erakunde eta eragileekin koordinatuz, Gipuzkoa inguruko gizarterik aurreratuenen maila berean egoteko.\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\n<\/p>\n<p>\nAkordioa sinatu dutenen iritziz, &#8220;Gipuzkoa Berritzailearen&#8221; egoerak I+G eta ezagutzaren inbertsioan soilik oinarritutako estrategiak gainditzea eskatzen digu. Horretarako, beharrezkoa da ezagutza emaitza eta aberastasun bihurtzea. Jarduera ildo hori jarraituz, zera diote: &#8220;Gipuzkoak berrikuntza kultura bat sortu eta sustatu behar du, eragileek balio erantsi handiko ekimenen garapenean lan egin dezaten, gizarteak ekintzailetza baloratu eta sustatu dezan, eta globalizazioa aukera bezala ikus dezagun&#8221;.\n<\/p>\n<p>\nGipuzkoako Foru Aldundiak badaki ez dagoela ongizaterik lehiakortasunik gabe eta <a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=67\" title=\"Gipuzkoako Foru Aldundiko 2007-2011 Kudeaketa Plana\">2007-2011 Kudeaketa Planaren<\/a> helburuen barruan, &#8220;Gipuzkoa Lehiakorra&#8221; deritzon helburua markatu du. Helburu hori lurraldeko enpresa eta produkzio arloko lehiakortasuna bultzatzera bideratuta dago, hauen bidez: berrikuntzaren sustapena, ezagutza eta ekintzailetza, eta azken finean, politikak eta proiektuak egokitzea, enpresen eta lurraldearen beharrizanen arabera.\n<\/p>\n<p>\nGipuzkoako Foru Aldundiak hartu du bere gain &#8220;Gipuzkoa Berritzen&#8221; hausnarketa prozesua, 2007-2011 Kudeaketa Planaren barruan. Jarduera estrategiko bat da, batez ere honetara bideratuta: berrikuntza eta ekintzailetzaren kultura sustatzera, berrikuntzarako erdi mailako espazioak sortzera, erakunde berritzaileen sustapenera, berrikuntza sistemaren eragileen artean sinergia sustatzera, enpresa berritzaileak sortzera eta lurralde berritzailearen irudia zabaltzera.\u00a0\n<\/p>\n<p>\n<strong>Innobasque <\/strong>elkarte <strong>pribatua da, irabazi asmorik gabea, Euskadin berrikuntza arlo guztietan koordinatu eta bultzatzeko sortutakoa, espiritu ekintzailea eta sortzailea sustatzeko.<\/strong> Agentziaren helburua Euskadiko bigarren eraldaketa ekonomiko eta sozialaren lider izatea da eta herrialdea Europako erreferenteetako bat izatea, berrikuntza arloan. Gaur egun, Innobasquek 600 bazkide baino gehiago ditu.\n<\/p>\n<p>\n<strong>Innobasquek <\/strong>plataforma eta lankidetza-sare sendoa dauka eragile guztientzako. Horren bidez, euskal gizartearen berrikuntzarekin lotutako balio eta jarrerak sustatzen dituzten jarduerak sustatzen dira. Jarduera horien bidez, Euskadi berritzailearen irudia eta I+G+b ideia kanpora zabaltzen ditugu eta euskal enpresa eta erakundeetan berrikuntza dinamikak sortzen ditugu. \u00a0<strong>Innobasquen <\/strong>helburuak hauek dira:<strong> <\/strong>\u00a0Berrikuntza teknologikoa, berrikuntza soziala, enpresa eraldaketa, internazionalizazioa, ekintzailetza eta sustapena eta komunikazioa. Halabner, &#8220;Gipuzkoa Berritzen&#8221; bere bazkidea da.\u00a0\n<\/p>\n<p>\n\u00a0<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54179","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54179","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54179"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54179"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54179"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54179"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54179"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}