{"id":54181,"date":"2008-09-09T00:00:00","date_gmt":"2008-09-08T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/irun-ek-ere-bat-egin-du-euskadiko-bigarren-eraldaketa-ekonomiko-handiarekin\/"},"modified":"2024-03-27T11:08:33","modified_gmt":"2024-03-27T09:08:33","slug":"irun-ek-ere-bat-egin-du-euskadiko-bigarren-eraldaketa-ekonomiko-handiarekin","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/irun-ek-ere-bat-egin-du-euskadiko-bigarren-eraldaketa-ekonomiko-handiarekin\/","title":{"rendered":"Irun-ek ere bat egin du Euskadiko Bigarren Eraldaketa Ekonomiko Handiarekin"},"content":{"rendered":"<p>Irungo Udalak (Gipuzkoa) lankidetza-akordioa egin du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin, elkarrekin lan egiteko Euskadiko bigarren eraldaketa ekonomiko handiaren sustapenean.<\/p>\n<div class=\"imgDcha\">\n<table border=\"0\" summary=\"Tabla con dos filas. Primera fila foto y segunda fila pie de foto\">\n<tbody>\n<tr>\n<td>\n<p>\n\t\t\t<img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/uploads\/images\/noticias\/foto_noticia_web.gif\" alt=\"Jos\u00e9 Antonio Santano y Pedro Luis Uriarte, en el acto de la firma del acuerdo\" title=\"\">\n\t\t\t<\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td class=\"imgPie\">\n<p>\n\t\t\tJos\u00e9 Antonio Santano\u00a0eta Pedro Luis Uriarte, hitzarmena sinatzeko ekitaldian\n\t\t\t<\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<\/div>\n<p>\nHitzarmena Pedro Luis Uriartek &#8211;<strong>Innobasque<\/strong>ko lehendakariak- eta Jos\u00e9 Antonio Santanok &#8211;<strong>Irun<\/strong>go alkateak- izenpetu dute. Alkateak honela definitu du bere udalerria: &#8220;hiri dinamikoa da, bizia, europar bokazioa duena; bere eskualdean ia 100.000 biztanle daude, Baiona-Donostia korridorearen bihotzean dago, multzo honetan milioi-erdi pertsona daudelarik&#8221;.\n<\/p>\n<p>\nGaur izenpeturiko hitzarmenaren bidez, bai <strong>Irungo Udalak <\/strong>eta bai<strong> Innobasquek<\/strong> aktiboki lan egiteko konpromisoa hartu dute bigarren eraldaketa ekonomiko handia bultzatu eta garatzeko: <strong>Innobasquek <\/strong>Euskadin berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko tresna gisa, eta <strong>Irungo Udalak<\/strong> bere udalerrian aliatu estrategiko gisa.\n<\/p>\n<p>\n<strong>Irungo Udalak<\/strong> eta Irun 2020 Bulego Estrategikoak eztabaida-prozesua hasi dute 2007an, herritar guztientzat irekia, ahalik eta adostasunik handienaz hiria garatzeko proposamen zehatzen zerrenda egin eta gero Irun 2020 Plan Estrategikoan sartzeko.\n<\/p>\n<p>\nAkordioaren helburua bi erakundeen arteko lankidetza- eta koordinazio-esparrua ezartzea da ondorengo eremu hauetan:\n<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Berrikuntza<\/strong>: termino hau -zeharka- hiriaren bizitzan sartzea, garrantzi berezia emanez etorkizunean abian jartzen diren garapenetan (enpresa, erakunde, hezkuntza, gizarte eta gainerako arloetan).<\/li>\n<li><strong>Lurraldea eta Natura:<\/strong> gizakiok bizi eta mugitzen gareneko ingurunea. Lurraldearen ikuspegitik, baina baita gure ingurune naturala balioztatzearen ikuspegitik ere.<\/li>\n<li><strong>Barne Kohesioa:<\/strong> Hiria osatzen dugun pertsona guztiona. Gure hausnarketan sartu beharreko funtsezko bi gai hauek dira: etxebizitza eta solidaritatea, &#8220;Irun hiri globalean&#8221;.<\/li>\n<li><strong>Kultura eta aisialdia:<\/strong> Hiritar bizitza, kultur giroa garatzea hirian. Arte-adierazpenerako eta aisialdirako guneak.<\/li>\n<\/ul>\n<p>\nAkordio honek, indarraldi mugagabea izango duelarik, elkarren arteko jardunerako oinarriak ezartzen ditu; horiek zehaztu eta lankidetza-ildoak ezarriko dira, eta gero Jarduera Programa espezifikoak sortuko dira.\n<\/p>\n<p>\n<strong>Innobasque<\/strong> elkarte pribatua da, irabazi asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko sortua, espiritu ekintzailea eta sormena sustatuz. Agentziaren helburua Euskadiko ekonomia eta gizartearen bigarren eraldaketa-prozesuan lider izatea da, eta Euskadi Europan erreferente bihurtzea berrikuntza-gaietan. Gaur egun 500 bazkide baino gehiago ditu Innobasquek.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54181","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54181","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54181"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54181"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54181"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54181"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54181"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}