{"id":54182,"date":"2008-09-15T00:00:00","date_gmt":"2008-09-14T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/bilbao-world-cafe-european-gathering-2008\/"},"modified":"2024-03-27T11:08:33","modified_gmt":"2024-03-27T09:08:33","slug":"bilbao-world-cafe-european-gathering-2008","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/bilbao-world-cafe-european-gathering-2008\/","title":{"rendered":"Bilbao World Caf\u00e9 European Gathering 2008"},"content":{"rendered":"<p>Bilbok azken urteotan bizi izan duen eraldatze-prozesu eredugarrian oinarria hartuta, World Caf\u00e9 Europek Bilbora ekarri zuen World Caf\u00e9ren Europako bigarren topaketa handia joan zen ekainaren 5, 6 eta 7an.<\/p>\n<div class=\"imgDcha\">\n<a href=\"https:\/\/www.theworldcafe-europe.net\/frontend\/index.php?sub=13\" rel=\"external noopener\" title=\"world cafe\" target=\"_blank\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/uploads\/images\/banners\/world-cafe.webp\" alt=\"The World Caf\u00e9\" title=\"\"><\/a>\n<\/div>\n<div class=\"imgDcha\">\n<p>\n\u00a0\n<\/p>\n<\/div>\n<p>\nBilbok azken urteotan bizi izan duen eraldatze-prozesu eredugarrian oinarria hartuta, World Caf\u00e9 Europek Bilbora ekarri zuen World Caf\u00e9ren Europako bigarren topaketa handia joan zen ekainaren 5, 6 eta 7an.\n<\/p>\n<p>\nInnobasqueren eskutik, aurtengo topaketarako aukeratutako izenburua hau izan zen:<strong> &#8220;Ikuspegi berria eraberritzeaz: Bilboko esperientzia&#8221;<\/strong>, eta Australia, Bolivia, Brasil edo Ameriketako Estatu Batuetako parte-hartzaileak erakarri zituen, Europa osoko herritarrekin elkarrizketan aritzeko.\n<\/p>\n<p>\nEkainaren 5ean tokian tokiko 11 kafe antolatu zituzten hainbat lekutan oso arlo desberdinetako -hezkuntza, osasun, enpresa, I+G+b, Toki Garapeneko Agentzia, gazteria, Gizarte Zerbitzu edo arte arloko- erakundeek.\n<\/p>\n<p>\nEuskadi osoko 800 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten tokiko World Caf\u00e9 horietan.\n<\/p>\n<p>\nHona hemen hausnarketa-guneen antolatzaileak, azterturiko gaiak eta parte-hartzaileen kopurua:\n<\/p>\n<ul>\n<li>Bizkaiko Foru Aldundia &#8211; <em>Gure erakundeetako jendearekin eta jendearentzat berritu<\/em>  &#8211; 90 pertsona<\/li>\n<\/ul>\n<p>\n\u00a0\n<\/p>\n<ul>\n<li>Eitb (Euskal Irrati Telebista) &#8211; <em>Gizarte Erantzukizun K<\/em><em>orporatiboa<\/em><em> &#8211; <\/em>120 Pers.<\/li>\n<li>Hezkuntza Administratzaileen Europar Foruma &#8211; <em>Hezkuntza Euskal Herrian<\/em><em> &#8211; <\/em>50 pertsona<\/li>\n<li>Novia Salcedo Fundazioa &#8211; <em>Nola prestatu gazteak etorkizunerako<\/em><em> &#8211; <\/em> 25<\/li>\n<li>Labein Tecnalia &#8211; <em>Ekintzailetza eta Iraunkortasuna &#8211; <\/em> 40<\/li>\n<li>ANESVAD &#8211; <em>Generoa eta Osasuna &#8211;  <\/em>40 pertsona<\/li>\n<li>Lan Ekintza &#8211; <em>Hiritarren parte-hartzea hiriaren garapenean<\/em> &#8211; 60<\/li>\n<li>Langraizko espetxea &#8211; <em>Giroa hobetzea espetxearen ingurunean<\/em> &#8211; 120<\/li>\n<li>Mondragon Unibertsitatea &#8211; <em>Erakundeetan eta hirietan ikastea<\/em><em> &#8211; <\/em>50<\/li>\n<li>Deustuko Unibertsitatea &#8211; <em>Coaching eta norberaren garapena<\/em> &#8211; 160<\/li>\n<li>World Rhythmic Caf\u00e9 <em>(Kafe esperimentala musika eta erritmoarekin) <\/em> &#8211; 30<\/li>\n<\/ul>\n<p>\nEuskal gizarteak egun aurrean duen eraldatze-prozesurako garrantzi berezia duten gaiak jorratu ziren Caf\u00e9 horietan, eta solasaldi hauek sustatu nahi duten espirituarekin bat etorri ziren.\n<\/p>\n<p>\nAdibide gisa, EiTB-Euskal Irrati Telebistarekin, Langraizko presondegian edo euskal Herriko hezkuntzaren etorkizunaz antolaturiko World Caf\u00e9-ak aipa genitzake:\n<\/p>\n<p>\nEiTB-Euskal Irrati Telebistaren Caf\u00e9-rako hautaturiko hizpidea Gizarte Erantzukizun Korporatiboa izan zen. Topaketa hiru hizkuntzatan (ingelesez, euskaraz\n<\/p>\n<div class=\"imgDcha\">\n<p>\n<a href=\"Local%20World%20Caf\u00e9%20EITB\/C6%20Conclusiones%20World-Caf\u00e9%20EiTB.pdf\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/uploads\/images\/noticias\/world_cafe_eitb.gif\" alt=\"world cafe eitb\" title=\"\"><\/a>\n<\/p>\n<\/div>\n<p>\neta gaztelaniaz) izan zen, eta 120 pertsona bildu zituen Euskal Irrati Telebistak Gizarte Erantzukizunarekiko konpromisoari eraginkortasun handiagoz nola erantzun diezaiokeen hausnarketa egiteko. Elkarrizketa horien emaitzek lagundu egingo diote EiTBri bere EGE (Enpresaren Gizarte Erantzukizun)-estrategia zehazten ondorengo urteotan.\n<\/p>\n<div class=\"imgDcha\">\n<p>\n\u00a0\n<\/p>\n<\/div>\n<p><\/p>\n<p>\nEiTBren World Caf\u00e9ren ondorioak  <a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=94\" rel=\"external\" title=\"conclusiones Eitb\">hemen<\/a> ikus daitezke\n<\/p>\n<p>\n<br \/>\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=94\" rel=\"external\" title=\"conclusiones Eitb\"><\/a>\n<\/p>\n<div class=\"imgDcha\">\n<p>\n\u00a0\n<\/p>\n<\/div>\n<p>\nLangraizko espetxea esparru aparta izan zen presondegi batean egin den lehenengo World Caf\u00e9-rako. Zuzendariak ongietorria eman zion presondegiko psikologoaren proposamenari: elkarrizketa egitea ea nola hobetu giroa espetxearen ingurunean. Barruko eta kanpoko 120 pertsona baino gehiago izan ziren (presoak, funtzionarioak, administratzaileak, politikariak, biktimak eta familiakoak), eta elkarrizketa horietan beren gogoetak eta gomendioak adierazi zituzten. Topaketaren emaitzekin egindako diseinu grafikoa preso baten eta graphic recorder baten lankidetzatik sortu zen. Caf\u00e9-an lorturiko emaitzak espetxearen kudeatzaileek erabiliko dituzte bertako preso eta langileentzat giro hobea sortzeko.\n<\/p>\n<p>\n\u00a0\n<\/p>\n<div class=\"imgIzda\">\n<img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/uploads\/images\/noticias\/world_cafe_nanclares.gif\" alt=\"world cafe nanclares\" title=\"\">\n<\/div>\n<p>\nEtorkizunean hezkuntzak izango dituen erronkak identifikatzeko, euskal hezkuntza-sistemaren hainbat eremutako 50 ordezkari elkartu ziren Durangon ekainaren 5eko arratsalde-gauean.\n<\/p>\n<p>\nEuskadiko hezkuntzaren etorkizunaz FEAE-k antolatu zuen World Caf\u00e9-ak ateratako ondorioetako batzuk ezagutzeko, link honetan ikus dezakezu ekitaldiaren bideoa:\n<\/p>\n<p>\n<a href=\"https:\/\/hezkuntb.blogspot.com\/2008\/07\/world-cafe-en-educacion.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/hezkuntb.blogspot.com\/2008\/07\/world-cafe-en-educacion.html<\/a>\n<\/p>\n<p>\n<u>Large World Caf\u00e9:<\/u>\n<\/p>\n<p>\n\u00a0\n<\/p>\n<p>\nOndorengo bi egunetan (6an eta 7an) 15 herrialdetako<a name=\"_ftnref1\" href=\"\/#_ftn1\" title=\"_ftnref1\">[1]<\/a> 100 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren Caf\u00e9 nagusian  Euskalduna Jauregian eraberritzearen gaiaz. Adibide gisa Bilboren eraldaketa kontuan izanda, World Caf\u00e9 hau  gure erkidegoan, hiri edo\/eta erakundeetan eraberritze-prozesuak oinarritzeko diseinatu zen, eta sormena suspertzeko. Gaiak hausnarketa eragitera bideraturik zeuden, parte-hartzaileak energiaz hornitzeko eta pertsona eta talde mailan eraldatze-prozesuak hasteko; baita eraldatze-prozesu horiek, bakoitza bere ingurune edo erakundean, lideratze aldera, ezagutza, esperientziak eta <em>know how<\/em> partekatzeko ere.\n<\/p>\n<p>\nEkitaldian izandako erakundeak hiru multzotan sailka daitezke: enpresak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta hezkuntza-erakundeak.\n<\/p>\n<p>\nParte hartu duten enpresen artean zeuden: Danone Eaux France, EiTB, Hominex, Industrias Imar, Labein-Tecnalia, Neumayer-Tekfor Holding, TTI, Xchange Services UK Ltd, baita erakunde-aholkulari eta prestatzaile ugari ere.\n<\/p>\n<p>\nIrabazi-asmorik gabeko erakundeen artean Anesvad, Latinoamerika eta Karibeko United Nations Development Programme delakoko kideak eta AEBetako World Caf\u00e9 Community Foundation-en ordezkariak.  Hezkuntza-eremuko erakundeen artean Kaliforniako Santa Barbarako Fielding Graduate University, Herbeheretako Haarlem University, University of East London (UK)-eko Osasun eta Norberaren Garapenerako Institutua, Deustuko Unibertsitatea edo Ginebrako Unibertsitatea Suitzan.\n<\/p>\n<p>\nGero, ekitaldiaren barruan &#8220;Walking World Caf\u00e9&#8221; esperimental bat egin zen, eraberritze-prozesuei buruz partaideek eurek planteaturiko arazoen inguruan. Launako taldetan, berrikuntzak, sormenak, naturak eta tradizioak Bilboren eraldatze-prozesuan jokaturiko rola aztertu zen. Elkarrizketak oinarritzeko, erreferentzia gisa hartu ziren Gehry-ren Guggenheim, Calatravaren Zubizuri, Do\u00f1a Casilda Parkea eta Euskalduna jauregia, garai bateko ontziolen gainean eraikia.\n<\/p>\n<p>\nOraingoz, World Caf\u00e9 honi buruzko argazki batzuk hemen ikus daitezke:\n<\/p>\n<p>\n<a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/worldcafe\/sets\/72157604053473185\/show\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">https:\/\/www.flickr.com\/photos\/worldcafe\/sets\/72157604053473185\/show <\/a>\n<\/p>\n<p>\n<a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/worldcafe\/sets\/72157604053473185\/show\" rel=\"external noopener\" title=\"Se abrir\u00e1 en ventana nueva\" target=\"_blank\"><\/a><\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54182","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54182","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54182"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54182"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54182"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54182"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54182"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}