{"id":54205,"date":"2009-03-30T00:00:00","date_gmt":"2009-03-29T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/europako-berrikuntza-indize-berriak-eis-2008-urtean-euskal-aen-izan-duen-balioa-europako-batezbestekotik-gorakoa-izan-da\/"},"modified":"2024-03-27T11:08:34","modified_gmt":"2024-03-27T09:08:34","slug":"europako-berrikuntza-indize-berriak-eis-2008-urtean-euskal-aen-izan-duen-balioa-europako-batezbestekotik-gorakoa-izan-da","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/europako-berrikuntza-indize-berriak-eis-2008-urtean-euskal-aen-izan-duen-balioa-europako-batezbestekotik-gorakoa-izan-da\/","title":{"rendered":"Europako berrikuntza indize berriak (EIS) 2008. urtean Euskal AEn izan duen balioa Europako batezbestekotik gorakoa izan da"},"content":{"rendered":"<p>Eustaten datuen arabera, Europako Berrikuntza Indize berriak (EIS) 0,49ko balioa izan du Euskal AEn 2008. urtean; horrela, Europar Batasuneko 27 kideen artean EAE 11. postuan dago, Batasuneko batezbestekoa (0,48) baino gorago.<\/p>\n<div class=\"colDcha\">\n<p>\n<img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/uploads\/images\/logos\/logoeustat_c.webp\" alt=\"EUSTAT\" title=\"\"> <a href=\"https:\/\/www.eustat.es\/elementos\/ele0005000\/not0005044_c.html\" title=\"Eustat\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Berriaren iturri ofiziala<\/a>\n<\/p>\n<\/div>\n<p>\n\u00a0Puntuazioa kontuan hartuta, EB-27ko herrialdeak lau kategoriatan sailka daitezke. Lehenengo kategorian <strong>berrikuntzan aitzindariak <\/strong>diren<br \/>\nherrialdeak sartzen dira: Suedia (0,64), Finlandia (0,61), Alemania<br \/>\n(0,58), Danimarka (0,57) eta Erresuma Batua (0,55). Baina<br \/>\nberrikuntzaren esparruan denen artean aitzindariena den Europako<br \/>\nherrialdea Suitza da (0,68), nahiz eta Europar Batasunean ez egon.\n<\/p>\n<p>\nBigarren kategorian <strong>goi-mailako berrikuntza duten herrialdeak <\/strong>sartzen<br \/>\ndira: Euskal AE, Austria, Irlanda, Luxemburg, Belgika, Frantzia eta<br \/>\nHerbehereak. Herrialde horiek guztiek Europako batezbestekotik gorako<br \/>\npuntuazioa dute: 0,49 eta 0,53 puntu bitartean.\n<\/p>\n<p>\nEta hirugarren kategorian <strong>neurrizko berrikuntza duten herrialdeak <\/strong>daude: Zipre, Estonia, Eslovenia, Txekiar Errepublika, Espainia, Portugal, Grezia eta Italia. Azkenik, laugarren kategorian <strong>berrikuntza txikiko herrialdeak <\/strong>daude:\tMalta, Hungaria, Eslovakia, Polonia, Lituania, Errumania, Letonia eta Bulgaria.\n<\/p>\n<p>\n<strong>1. grafikoa. Europako Berrikuntza Indizea (EIS) 2008. Euskal AE eta EB-27<\/strong>\n<\/p>\n<p align=\"center\">\n<img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.eustat.es\/ci_ci\/elementos\/ele0005000\/graf0005044_01_e.png\" alt=\"graf0005044_01_e.png\" title=\"\">\n<\/p>\n<p>\n<strong>Iturria: Eustat eta PRO INNO Europe: INNO-Metrics. Europako Batzordea<\/strong>\n<\/p>\n<p>\n<strong>Giza baliabideak, Loturak eta enpresa-ekimenak eta Eragin ekonomikoak dira EAEko berrikuntzaren funtsezko hiru dimentsioak<\/strong>\n<\/p>\n<p>\n Europako Berrikuntza<br \/>\nIndizearen bidez neurtu nahi da herrialdeetako ekonomiek zein mailatan<br \/>\neduki eta gara ditzaketen berrikuntzari lotutako jarduerak. Indizeak<br \/>\nzazpi dimentsio ditu eta guztira 29 adierazle.\n<\/p>\n<p>\n<strong>1. taula. Europako Berrikuntza Indizea (EIS) 2008 eta dimentsioen indizeak<\/strong>\n<\/p>\n<p align=\"center\">\n<img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.eustat.es\/ci_ci\/elementos\/ele0005000\/graf0005044_02_e.png\" alt=\"graf0005044_02_e.png\" title=\"\">\n<\/p>\n<p>\n<strong>Iturria: Eustat eta PRO INNO Europe: INNO-Metrics. Europako Batzordea<\/strong>\n<\/p>\n<p>\n Europako batezbestekoaren<br \/>\naldean, Euskal AE hiru dimentsiotan da nagusi: Giza baliabideak,<br \/>\nLoturak eta enpresa-ekimenak eta Eragin ekonomikoak. Gainerako<br \/>\ndimentsioetan Europar Batasunean baino puntuazio txikiagoa lortu du<br \/>\nErkidegoak.\n<\/p>\n<p>\n<strong>Giza baliabideak: <\/strong>dimentsio<br \/>\nhonek prestakuntza eta hezkuntza maila handiko pertsonak edukitzeko<br \/>\naukera hartzen du berrikuntzarako funtsezko datu gisa. Euskal AEn, giza<br \/>\nbaliabideak honako adierazleetan nabarmentzen dira:\n<\/p>\n<p>\n &#8211; 20 eta 29 urte<br \/>\narteko gazteen milako 47,9 zientzietan eta ingeniaritzetan, gizarte<br \/>\nzientzietan eta humanitateetan lizentziatu da. Europan, aldiz, tasa<br \/>\nhori milako 40,3 da.\n<\/p>\n<p>\n &#8211; Goi-mailako<br \/>\nhezkuntza duten (unibertsitatekoa edo goi-mailako lanbide heziketa) 25<br \/>\neta 64 urte arteko biztanleen ehunekoa %\u00a042,5 da, ia bi aldiz<br \/>\nBatasuneko batezbestekoa (%\u00a023,5).\n<\/p>\n<p>\n &#8211; 25 eta 64 urte<br \/>\narteko biztanleen %\u00a013,2ak etengabeko prestakuntzari lotutako<br \/>\njardueretan parte hartu du; Europan %\u00a09,7ak.\n<\/p>\n<p>\n &#8211; Gutxienez bigarren<br \/>\nhezkuntza amaitu duten 20 eta 24 urte arteko biztanleen ehunekoa<br \/>\n(%\u00a079,7) Europako batezbestekoa (%\u00a078,1) baino pixka bat altuagoa izan<br \/>\nda.\n<\/p>\n<p><\/p>\n<p>\n<strong>Loturak eta enpresa-ekimenak: <\/strong>dimentsio<br \/>\nhonetan enpresen lankidetzarako ahaleginak eta lankidetzaren garrantzia<br \/>\nazpimarratzen dira, enpresa berritzaileetan nahiz sektore publikoan.<br \/>\nEnpresak berritzeko ehunekoa (%\u00a012,4) nabarmendu behar da EAEn, baina<br \/>\nEuropan %\u00a05,1ekoa izan da. Berrikuntzan laguntzen duten ETEen ehunekoa,<br \/>\naldiz, pixka bat txikiagoa izan da EAEn (%\u00a08,2) Europako<br \/>\nbatezbestekoaren aldean (%\u00a09,4).\n<\/p>\n<p>\n<strong>Eragin ekonomikoak: <\/strong>dimentsio<br \/>\nhonek berrikuntzari lotutako jarduerek enpleguan, esportazioetan eta<br \/>\nsalmentetan duten arrakasta ekonomikoa hartzen du. Honakoak azpimarratu<br \/>\nbehar dira:\n<\/p>\n<p>\n&#8211; Ezagutza-maila handiko zerbitzuen sektoreetan langile guztien %\u00a019,3ak lan egiten du, eta Europan %\u00a014,5ak.\n<\/p>\n<p>\n&#8211; Erdi- eta goi-mailako eta goi-mailako teknologiaren manufaktura<br \/>\nsektoreetan langile guztien %\u00a08,8ak lan egiten du, eta Batasunean,<br \/>\nbatez beste, %\u00a06,7ak.\n<\/p>\n<p>\n &#8211; Esportazio<br \/>\nguztiekin alderatuta, erdi- eta goi-mailako teknologien esportazioak<br \/>\n%\u00a053,6 izan dira, hau da, Europar Batasunean baino (%\u00a048,1) ehuneko 5,5<br \/>\npuntu altuagoa.\n<\/p>\n<p>\n &#8211; Produktuen<br \/>\nberrikuntzek negozioen kopuruan eragin ekonomikoa izan dute, EAEn<br \/>\n%\u00a015,4koa eta Europan, batez beste, %\u00a014,9koa.\n<\/p>\n<p>\n Gainerako dimentsioetan<br \/>\nlortu den puntuazioa Europako batezbestekotik behera dago; hala ere,<br \/>\nhorietan ere azpimarratu behar dira Euskal AEk Europar Batasunaren<br \/>\naldean antzeko emaitzak edo hobeak lortzea ekarri duten adierazle<br \/>\nbatzuk. Izan ere, Euskal AEn banda zabalerako sarrera izan duten 10<br \/>\nlangile edo gehiagoko enpresak (%\u00a087,4) Europan baino gehiago izan dira<br \/>\n(%\u00a077,0).\n<\/p>\n<p>\nBerrikuntza teknologikoren bat garatu duten ETEak %\u00a030,5 izan dira, eta EBean %\u00a033,7.\n<\/p>\n<p>\n Berrikuntzaren ondoriozko<br \/>\nbaliabideen eraginkortasunari esker, enpresa berritzaileen %\u00a019,6ak<br \/>\npertsonal-kostuak murriztu ditu eta %\u00a09,4ak materialen eta energiaren<br \/>\nerabilera murriztu du; Europan ehuneko horiek %\u00a018,0 eta %\u00a09,6 izan<br \/>\ndira hurrenez hurren.\n<\/p>\n<p>\n Gainera, EAEn BPGaren aldean<br \/>\nI+Gn egindako gastu publikoa (%\u00a00,31) Europan (%\u00a00,65) baino txikiagoa<br \/>\nizan da. Gastu pribatua handiagoa izan da: EAEn %\u00a01,34 eta EB-27n<br \/>\n%\u00a01,17.\n<\/p>\n<p>\n<strong>2. grafikoa. Euskal AEko eta EB-27ko berrikuntzaren dimentsioak. Europako Berrikuntza Indizea (EIS) 2008.<\/strong>\n<\/p>\n<p align=\"center\">\n<img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.eustat.es\/ci_ci\/elementos\/ele0005000\/graf0005044_03_e.png\" alt=\"graf0005044_03_e.png\" title=\"\">\n<\/p>\n<p>\n<strong>Iturria: Eustat eta PRO INNO Europe: INNO-Metrics. Europako Batzordea<\/strong>\n<\/p>\n<p>\n Hain positiboa ez den<br \/>\naldeari begiratuta, Europar Batasuneko kopuruetara heltzeko alde handia<br \/>\nduten adierazleak ere badaude. Arrisku-kapitalera zuzendutako BPGaren<br \/>\nehunekoa %\u00a00,03koa izan da EAEn eta Europan, batez beste, %\u00a00,16koa.<br \/>\nEAEn, 10 enplegu eta gehiagoko enpresetan salmentak berritzeko egin<br \/>\ndiren jardueren gastua (I+Garen gastua kontuan hartu gabe) txikiagoa<br \/>\nizan da (EAEn %\u00a00,75 eta EB-27n %\u00a01,03).\n<\/p>\n<p>\n Horrez gain, milioi bat<br \/>\nbiztanleko EPO patenteen kopurua 6,6koa izan da Euskal AEn, hau da,<br \/>\nEuropakoa (10,3) baino askoz txikiagoa. Bestalde, teknologiari lotuta<br \/>\nez dauden berrikuntzak (marketingari edo antolaketari lotutakoak) egin<br \/>\ndituzten ETEen ehunekoa %\u00a027,1 izan da; hots, Europar Batasunean<br \/>\nlortutako ehunekotik (%\u00a040,0) oso urrun geratu da.\n<\/p>\n<p>\n<strong>Ohar metodologikoa: <\/strong>2008.<br \/>\nurteko Berrikuntza Adierazleen Panel berrian (EIS) funtsezko aldaketa<br \/>\nmetodologikoa egin da eta, ondorioz, ezin da aurreko urteetakoekin<br \/>\nalderatu.\n<\/p>\n<p>\n Indize hau Europar<br \/>\nBatasuneko 27 herrialdeekin eta Kroazia, Turkia, Islandia, Norvegia eta<br \/>\nSuitzarekin kalkulatzen da; helburua da herrialde horietako ekonomiek<br \/>\nberrikuntzari lotutako jarduerak zein mailatan eduki eta gara<br \/>\nditzaketen neurtzea eta horren arabera sailkatzea.\n<\/p>\n<p>\nBerrikuntzako 7 dimentsio ezberdinetan garatzen diren 3 multzo nagusi ditu, eta guztira berrikuntzako 29 adierazle.\n<\/p>\n<p>\nBerrikuntzako <strong>&#8220;bideratzaileak&#8221; <\/strong>multzoaren barruan <strong>&#8220;giza baliabideak&#8221; <\/strong>eta <strong>&#8220;finantziazioa eta laguntza&#8221; <\/strong>dimentsioak sartzen dira. 9 adierazle ditu.\n<\/p>\n<p>\n<strong>&#8220;Enpresa jarduerak&#8221; <\/strong>multzoak 3 dimentsio ditu: <strong>&#8220;enpresako inbertsioak<\/strong><strong>&#8220;, &#8220;loturak eta enpresa-ekimena&#8221; <\/strong>eta <strong>&#8220;etekinak<\/strong><strong>&#8220;. <\/strong>Guztira 11 adierazle ditu.\n<\/p>\n<p>\n<strong>&#8220;Produktibitateak&#8221; <\/strong>multzoan <strong>&#8220;berritzaileak&#8221; <\/strong>eta <strong>&#8220;eragin ekonomikoak&#8221; <\/strong>dimentsioak sartzen dira. 9 adierazle ditu.\n<\/p>\n<p>\nMultzo eta dimentsio bakoitzerako eta indize orokorrerako 0 eta 1<br \/>\narteko balioa duen adierazle sintetikoa kalkulatu behar da eta,<br \/>\nhorretarako, Europako herrialde guztietarako metodologia bera erabili<br \/>\nbehar da. Gainera, adierazle bakoitzak urte bera hartzen du<br \/>\nerreferentzia moduan herrialde guztietan.\n<\/p>\n<p>\n<strong>European Innovation Scoreboard EIS 2008<\/strong>\n<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.proinno-europe.eu\/index.cfm?fuseaction=page.display&#038;topicID=437&#038;parentID=51\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong><em>https:\/\/www.proinno-europe.eu\/index.cfm?fuseaction=page.display&#038;topicID=437&#038;parentID=51<\/em><\/strong><\/a><br \/>\n<a href=\"https:\/\/www.proinno-europe.eu\/index.cfm?fuseaction=page.display&#038;topicID=437&#038;parentID=51\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><\/a><\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54205","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54205","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54205"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54205"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54205"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54205"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54205"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}