{"id":54216,"date":"2009-10-23T00:00:00","date_gmt":"2009-10-22T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/john-kao-k-emango-dio-asteari-hasiera\/"},"modified":"2024-03-27T11:08:35","modified_gmt":"2024-03-27T09:08:35","slug":"john-kao-k-emango-dio-asteari-hasiera","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/john-kao-k-emango-dio-asteari-hasiera\/","title":{"rendered":"John Kao-k emango dio Asteari hasiera"},"content":{"rendered":"<p>John Kao munduan eragin handieneko ahotsetako bat da berrikuntza eta sormenari buruzkoetan, eta ongi merezita du \u201cMr Creativity\u201d ezizena, The Economist aldizkari ospetsuak Kaori eskaini zion azalean proposatua. Bera arduratuko da Zientzia, Teknologia, Berrikuntza, Kalitatea eta Bikaintasunaren Astearen zortzigarren edizioa hasteaz, eta hori azaroaren 9an izango da, astelehena, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.<\/p>\n<p><!--[if gte mso 9]><xml>\nNormal\n0\n21\nfalse\nfalse\nfalse\nES\nX-NONE\nX-NONE\nMicrosoftInternetExplorer4\n<\/xml><![endif]--><!--[if gte mso 9]><xml>\n<\/xml><![endif]--><br \/>\n<!--[if gte mso 10]>\n\n\n<style>\n\/* Style Definitions *\/\ntable.MsoNormalTable\n{mso-style-name:\"Tabla normal\";\nmso-tstyle-rowband-size:0;\nmso-tstyle-colband-size:0;\nmso-style-noshow:yes;\nmso-style-priority:99;\nmso-style-qformat:yes;\nmso-style-parent:\"\";\nmso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;\nmso-para-margin:0cm;\nmso-para-margin-bottom:.0001pt;\nmso-pagination:widow-orphan;\nfont-size:11.0pt;\nfont-family:\"Calibri\",\"sans-serif\";\nmso-ascii-font-family:Calibri;\nmso-ascii-theme-font:minor-latin;\nmso-fareast-font-family:\"Times New Roman\";\nmso-fareast-theme-font:minor-fareast;\nmso-hansi-font-family:Calibri;\nmso-hansi-theme-font:minor-latin;\nmso-bidi-font-family:\"Times New Roman\";\nmso-bidi-theme-font:minor-bidi;}\n<\/style>\n\n\n<![endif]--><\/p>\n<div class=\"imgDcha\">\n<img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/uploads\/images\/noticias\/imagensemana2009.webp\" alt=\"\" title=\"\">\n<\/div>\n<p>\nEusko Jaurlaritzak bultzatuta, eta Innobasquek eta Euskalit-ek<br \/>\nkoordinaturik, datorren azaroaren 9 eta 22 artean Euskadi osoan egingo den zabalkunde-programa<br \/>\nzabal baten abiapuntua izango da. Ohi den bezala, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari<br \/>\njauna, Patxi Lopez izango da sarrera-ekitaldiko burua.\n<\/p>\n<p>\nJohn Kao psikiatra da<br \/>\nheziketaz, jazz-musikari profesionala, idazlea, film-ekoizlea eta<br \/>\nunibertsitateko irakaslea. Bere burua &#8220;gauza berrien ikertzaile&#8221;tzat jotzen du,<br \/>\neta enpresek eta gobernuek berrikuntza maila guztietan berenganatzea eskatzen<br \/>\ndu, berak bere bizitzan eta lanean egin duen bezalaxe. John Kao eremu<br \/>\nguztietako (zientzia, berrikuntza, teknologia berri, aisialdi eta<br \/>\nentretenimendu, eta abarretako) enpresa multzo zabal baten sortzailea da. Bere<br \/>\nenpresa-jarduerari osagai artistikoa ere gehitu behar zaio, <em>&#8220;Sex, Lies and Videotape&#8221;,<\/em><em> <\/em><em>&#8220;Mr. Baseball&#8221; <\/em>eta<em> &#8220;The Golden Child&#8221;<\/em> filmak ekoitzi baitzituen. Jazz-zale handia,<br \/>\ndiziplina honek bere lan guztia inspiratu duela aitortzen du, zeren eta &#8220;inspirazioaren<br \/>\neta diziplinaren arteko orekan ikusten baitu erakundeetan instituzionalizatu<br \/>\nbeharrekoa&#8221;. \u00a0Baita ere John Kao irakasle<br \/>\nda Harvard Business School (HSB), MIT-en Media Lab, Yale College eta US Naval<br \/>\nPostgraduate School delakoetan. Bere argitalpenik esanguratsuenen artean<br \/>\nazpimarratzekoak dira <em>&#8220;Jamming:<\/em> <em>The Art and Discipline of Business Creativity&#8221;<\/em> (Jamming:<br \/>\nNegozio-sormenaren artea eta diziplina), 12 hizkuntzetara<br \/>\nitzulia, eta <em>&#8220;Innovation Nation&#8221;<\/em><br \/>\nospetsua, 2007an negozio-libururik onena bezala hartua, ekonomia eta teknologia<br \/>\nmailan estatubatuarren nagusitasuna eta lidergoa mehatxatzen dituzten aldaketa<br \/>\nglobalei buruz eskaintzen duen ikuspegiagatik.\n<\/p>\n<p>\nHalaber, enpresa eta<br \/>\ngobernuen aholkulari da (H. Clinton-en berrikuntza-aholkulari USAn, Finlandian,<br \/>\neta abarretan). \u00a0Duela gutxi <strong>The Institute for Large Scale Innovation<br \/>\n(ILSI) <\/strong>sortu du, mundu mailan berrikuntzaren katalizatzaile gisa aritzeko<br \/>\nhelburuarekin sortu den <em>think tank <\/em>bat.<br \/>\nKaok berak azaldu duenez, bizi ditugun aldaketen erritmoa eta sakontasuna ikusita,<br \/>\ngaur egun nazio edo eskualdeek ez dute gaitasunik banaka testuingurura<br \/>\negokitzeko, eta garapen eta lankidetzarako ildo komunak ezarri behar dira.<br \/>\nIngurune horretan, dio Kaok, nahitaezkoa da hurbiltzen ari diren erronka<br \/>\nglobalei aurre egiteko berrikuntza-ereduak garatzea, ondorioz berrikuntzak<br \/>\nmunduko ongizatean eragin dezan.\n<\/p>\n<p>\n<strong>Astea<\/strong>\n<\/p>\n<p>\nAstea zientzia, teknologia<br \/>\neta berrikuntzaren gizarte-komunikaziorako Euskadin egiten den ekitaldirik<br \/>\nhandiena da, irudimena, sormena eta zientzia-bokazioak sustatzen laguntzen duen<br \/>\nurteroko hitzordua. 2009an Astearen zortzigarren edizioa izango da, eta <strong>200 ekitaldi baino gehiago daude<br \/>\nprogramatuta publiko guztientzat<\/strong>. Astean erakunde publiko eta pribatu<br \/>\nnagusiek parte hartzen dute, aipaturiko gai horiekin zerikusia dutenak.<br \/>\nAstearen helburu nagusia gizartearen eta I+G+b artean elkarrizketa hobetzea da,<br \/>\nzientzia, teknologia, berrikuntza, kalitate eta bikaintasunaren garapenarekin<br \/>\nzerikusia duten gaietan herritarren parte-hartzea sustatzeko.\n<\/p>\n<p>\nAurten <strong>Sormenaren eta Berrikuntzaren Europar Urtearen <\/strong>programaren barruan sartzen da Astea, eta hortik hartu du bere goiburua ere: <em>&#8220;Imagine.<br \/>\nCreate.\u00a0 Innovate&#8221;. <\/em>\n<\/p>\n<p>\nJarduera hauek egiteko<br \/>\ndatak Europako egutegiak ezartzen ditu, eta aurtengo edizioan beste ekitaldi<br \/>\nhandi batekin batera suertatu dira gurean: <strong>Kalitatearen<br \/>\neta Bikaintasunaren Astea<\/strong>, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak<br \/>\nantolatua. Bat etortze hori ikusita eta bi ekitaldien helburuen artean<br \/>\nerabateko sintonia dagoenez, <strong>Eusko<br \/>\nJaurlaritzak,<\/strong> <strong>Innobasquek eta<br \/>\nEuskalitek beren programak bateratzea erabaki dute, <\/strong>eraginkortasun eta<br \/>\ngizarte-adierazgarritasun handiagoa izateko.\n<\/p>\n<p>\nEsan bezala, hasierako<br \/>\nhitzaldia Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da, azaroaren 9an,<br \/>\n17:30etik aurrera. Ekintza honekin Astean parte hartzen duten erakundeek beren<br \/>\nlaguntza eman nahi diote Donostia egiten ari den ahaleginari <strong>Kulturaren Europako Hiriburu izan dadin<br \/>\n2016an<\/strong>, honek hiria bera, Gipuzkoa eta Euskadi osoa proiektatzeko helburua<br \/>\nduelarik.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54216","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54216","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54216"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54216"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54216"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54216"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54216"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}