{"id":54220,"date":"2009-11-19T00:00:00","date_gmt":"2009-11-18T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/guillermo-ulacia-innobasqueko-presidente-berria\/"},"modified":"2024-03-27T11:08:35","modified_gmt":"2024-03-27T09:08:35","slug":"guillermo-ulacia-innobasqueko-presidente-berria","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/guillermo-ulacia-innobasqueko-presidente-berria\/","title":{"rendered":"Guillermo Ulacia Innobasqueko presidente berria"},"content":{"rendered":"<p>Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko 50 kideek (bertan zirenek eta botoa ordezkatzea eskatu dutenek) aho batez onartu du gaur Guillermo Ulaciaren hautagaitza Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente izateko. Bi urterako agintaldi honetan presidente berriak zera nahi du: \u201care aurrerago joatea sakon garatzeko Eraldaketa Proiektu honen oinarrian dagoen itun publiko-pribatua\u201d.<\/p>\n<div class=\"imgDcha\">\n<\/div>\n<div class=\"imgIzda\">\n<img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/uploads\/images\/noticias\/ulacia.webp\" alt=\"ulacia\" title=\"\">\n<\/div>\n<p>\nUlaciak goretsi egin du aurreko presidenteak egindako lana, denbora horretan \u201cInnobasquek oinarria sortu baitu gure etorkizunerako lehentasunezkoak diren proiektuak bultzatzeko, eta gure ibilbidearen bigarren etapa honetan ahalik eta etekinik handiena atera behar diogu egindako inbertsioari. Azken batean, talentu hau guztiau ekintzarantz mobilizatu behar dugu\u201d. Guillermo Ulaciak Innobasqueren etorkizuneko erronketan zentratu du bere hitzaldia: erronka horiek 2010-2011 Ekintza Planean geratuko dira jasota, eta Plana Batzar Berezi bati aurkeztuko dio datorren urteko urtarrilean.\n<\/p>\n<p>\n<strong><em>\u201cEzinezkoak ziruditen gauzak egin ditugu\u201d<\/em><\/strong>\n<\/p>\n<p>\nPedro Luis Uriartek Zuzendaritza Batzordeari eskertu dizkio bere laguntza eta dedikazioa \u201cEuskadirentzat ezinbestekoa\u201d den Proiektu hau abian jartzerakoan; eta hor eremu publiko eta pribatuaren ekarpenak funtsezkoak izan dira, gaur egun jada nazioarteko erreferentzia bihurtu den berrikuntza-kontzeptu bat garatzeko errekorrezko denboran. Uriarteren arabera, \u201cEuskadin abiarazi dugun eraldaketa-mugimenduak honetarako balio izan du: berrikuntza gizarte osoaren etorkizuneko estrategien zati bihurtzeko. Euskadin pentsaturiko estrategia izan da, gai hauetan abangoardiako garapenekin sintonian dagoena, eta horri esker kokatu gara estatistiketan talentua erakartzeko maila globalean lehian dabiltzan Europako eskualdeen talde txiki baten barruan. Gaur egun berrikuntza globalaren \u201cHot Spots\u201d horietako bat gara dagoeneko\u201d.<br \/>\nBere hitzaldian, Pedro Luis Uriartek luze eta zabal aipatu ditu Innobasquek egindakoak ia bi urteko ibilaldi honetan: \u201cberrikuntzan berrikuntza txertatu dugu. Ekimen barreiatuak (Saretek, Ezgautzaren Clusterra, Eurobulegoa, Gipuzkoa Berritzen eta I\u00f1aki Goenaga Fundazioa) bateratzea lortu dugu; zorroztasunez kudeatzea; lantalde indartsu bat sortzea, berrikuntzan \u201cbikaintasun-gune\u201d baten oinarri izan daitekeena; proiektu global bat bururatu, zehaztu eta garatzea; gizarte zibilaren gaitasunak esnatu edo iratzartzea; biziki sentiberatzea; eta hortik gauzatze zehatzak erator daitezen lortzea. Garrantzi gutxiagokoa ez den zerbait, Euskadiren irudia proiektatu dugu nazioartean balio estrategikoa duen eremu batean, nola baita berrikuntzarena, Administrazio Publikoaren ekintza osatzeko ikuspegiarekin, Euskadin bertako eta hemendik kanpoko kolektiboetara iritsiz\u201d.<br \/>\nOrain arte egindakoek jarraipena izango dute Guillermo Ulaciaren lidergo pean, eta bere eskuzabaltasuna eta konpromisoa eskertu dizkio Pedro Luis Uriartek. \u201cErabat pozik nago Innobasqueren lekukoa Guillermoren eskuetan uzten dudalako; nire aldetik erabateko laguntza izango du berak, eta konfiantzarik handiena eskatzen dut berarentzat\u201d.\n<\/p>\n<p>\n\u00a0Bere hitzaldian, Pedro Luis Uriartek luze eta zabal<br \/>\naipatu ditu Innobasquek egindakoak ia bi urteko ibilaldi honetan: <em>&#8220;berrikuntzan berrikuntza txertatu <\/em>\n<\/p>\n<div class=\"imgDcha\">\n<img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/uploads\/images\/noticias\/plus_ulacia.webp\" alt=\"Pedro Luis Uriarte\" title=\"\">\n<\/div>\n<p>\n<em>dugu.<br \/>\nEkimen barreiatuak (Saretek, Ezgautzaren Clusterra, Eurobulegoa, Gipuzkoa<br \/>\nBerritzen eta I\u00f1aki Goenaga Fundazioa) bateratzea lortu dugu; zorroztasunez<br \/>\nkudeatzea; lantalde indartsu bat sortzea, berrikuntzan &#8220;bikaintasun-gune&#8221; baten<br \/>\noinarri izan daitekeena; proiektu global bat bururatu, zehaztu eta garatzea;<br \/>\ngizarte zibilaren gaitasunak esnatu edo iratzartzea; biziki sentiberatzea; eta<br \/>\nhortik gauzatze zehatzak erator daitezen lortzea. Garrantzi gutxiagokoa ez den<br \/>\nzerbait, Euskadiren irudia proiektatu dugu nazioartean balio estrategikoa duen<br \/>\neremu batean, nola baita berrikuntzarena, Administrazio Publikoaren ekintza<br \/>\nosatzeko ikuspegiarekin, Euskadin bertako eta hemendik kanpoko kolektiboetara<br \/>\niritsiz&#8221;.<\/em>\n<\/p>\n<p>\nOrain arte egindakoek jarraipena izango dute<em> <\/em>Guillermo Ulaciaren lidergo pean, eta<br \/>\nbere eskuzabaltasuna eta konpromisoa eskertu dizkio Pedro Luis Uriartek. <em>&#8220;Erabat pozik nago Innobasqueren lekukoa<br \/>\nGuillermoren eskuetan uzten dudalako; nire aldetik erabateko laguntza izango du<br \/>\nberak, eta konfiantzarik handiena eskatzen dut berarentzat&#8221;.<\/em>\n<\/p>\n<p>\n<strong><em>&#8220;Talentu berritzailea eraldaketa-ekintzetara bideratuko dugu&#8221;<\/em><\/strong>\n<\/p>\n<p>\nGuillermo Ulaciaren izendapena aho batez onartu da Zuzendaritza Batzordeak<br \/>\ngaur Zamudion egin duen bileran. Karguan berretsia izan ondoren, Innobasqueko<br \/>\npresidente berriak hitzaldi labur bat egin du, lehenik Pedro Luis Uriarteri<br \/>\neskertzeko denbora honetan egin duen lana: <em>&#8220;gizarte<br \/>\nosoak aitortu eta zuzentasunez balioestea merezi duten lorpenekin&#8221;<\/em>.<br \/>\nBestalde, estrategia publiko-pribatua garatzen jarraitu beharra azpimarratu du<br \/>\nUlaciak, zehar-ikuspegiarekin, horretarako beharrezkoa delarik <em>&#8220;inplikatu guztiekin elkar harturik lan<br \/>\negitea&#8221;. <\/em>Guillermo Ulaciaren arabera, <em>&#8220;berrikuntzaren<br \/>\nprotagonismoa sistema honen eragileetako bakoitzarengan dago, eta gure erronka nagusia<br \/>\ngure bazkideen giza eta adimen-kapital handia eraginkortasunez kudeatzea da,<br \/>\nekintza eraldatzaileetara mobilizatuz&#8221;.<\/em> Horren haritik, urteotan egindako<br \/>\nlana azpimarratu du presidente berriak, eta <em>&#8220;oinarririk<br \/>\nonena&#8221;<\/em> dela esan du. Ulaciaren hitzetan, <em>&#8220;bi aktibo nagusi dauzkagu: Innobasquerekin buru-belarri kolaboratzen<br \/>\nduzuenon eskuzabaltasuna, eta proiektu partekatu batean parte hartzeko duzuen<br \/>\nilusioa&#8221;.<\/em>\n<\/p>\n<p>\nInnobasqueren etapa berri hau abiatzerakoan, Guillermo Ulaciak konpromiso<br \/>\nbat hartu du: 2010-2011 Ekintza Plana aurkeztea datorren urtarrilaren<br \/>\nbukaerarako deituko den Batzar Berezian. Batzar honek berretsi beharko ditu<br \/>\nZuzendaritza Batzordearen gaurko erabakiak, baita Elkartearen estatutuzko beste<br \/>\ngai batzuk ere.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54220","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54220","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54220"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54220"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54220"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54220"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54220"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}