{"id":54248,"date":"2011-05-18T00:00:00","date_gmt":"2011-05-17T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/gipuzkoa-berritzenek-enpresa-estrategian-ig-nola-txertatu-erakutsiko-du\/"},"modified":"2011-05-18T00:00:00","modified_gmt":"2011-05-17T22:00:00","slug":"gipuzkoa-berritzenek-enpresa-estrategian-ig-nola-txertatu-erakutsiko-du","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/gipuzkoa-berritzenek-enpresa-estrategian-ig-nola-txertatu-erakutsiko-du\/","title":{"rendered":"Gipuzkoa berritzenek enpresa estrategian I+G nola txertatu erakutsiko du"},"content":{"rendered":"<p>Roadmapping: arrakastako I+G+b estrategiak definitzeko lanabes bat\u201d Gipuzkoa Berritzen-Innobasqueren ekimen bat da lurraldekoz ortzi enpresaren parte-hartze aktiboa izan duena: CAF, Fagor Automation, Grupo Alfa, Ikor, Goizper, Grupo i68 eta Sapa Placencia.<\/p>\n<hr>\n<ul>\n<li><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=542\" target=\"_blank\" class=\"icono pdf\" rel=\"noopener\">Prentsa oharra deskargatu<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=542\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong><span>Prentsa oharra es-eu<\/span> <span class=\"formato\">(PDF, 373 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<ul>\n<li><strong>CAF, Fagor Automation, Grupo Alfa, Ikor, Goizper, Grupo i68 eta Sapa Placencia Gipuzkoako enpresek agerian jarriko dituzte I+G antolaeren estrategian txertatzearen abantailak eta zailtasunak, \u201croadmap\u201d delakoaren bitartez<\/strong><\/li>\n<li><strong>Beren I+G merkatuari eta bezeroari orientatuko dituzten enpresak bakarrik izango dira gai bizirik irauteko.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Lan horren emaitza hemen argitaratu da: \u201cRoadmapping: arrakastako I+G+b estrategiak definitzeko lanabes bat\u201d.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>\n<em>Donostia, maiatzak 16.<\/em> \u201cRoadmapping: arrakastako I+G+b estrategiak definitzeko lanabes bat\u201d Gipuzkoa Berritzen-Innobasqueren ekimen bat da lurraldekoz ortzi enpresaren parte-hartze aktiboa izan duena: CAF, Fagor Automation, Grupo Alfa, Ikor, Goizper, Grupo i68 eta Sapa Placencia. Antolaera horietako unitateek lankidetzan ari izan dira eskura dituzten baliabideak optimizatzen beren ekintzak dagozkien enpresen estrategiekin, hala moldez non merkaturako norabidea areagotuko den. Tartean sarturik dauden antolaerek agerian jartzen dute \u201croadmap\u201d lanabes egokia dela I+G beren enpresa-estrategian txertatzeko.\n<\/p>\n<p>\nBihar, Donostiako Teknologia Elkartegian egingo den jardunaldi batean aurkeztuko duten txosten batean. Agerian jartzen da berrikuntzak antolaerak blai egin ditzan beharrezkoa dela aldez aurreko sentiberatze-lan bat, eta enpresa-estrategian txertaturik egotea.\n<\/p>\n<h6>Bezeroarengana bideratutako berrikuntza<\/h6>\n<p>\nHala, berrikuntzak txertaturik egon behar du enpresaren estrategian eta merkatura norabideturik. Gipuzkoa Berritzen-Innobasquek eta Proiektuan tarteko diren zortzi antolaerek nabaritu dute \u201croadmapping\u201d teknikak egokiak direla teknologia-plan bat definitu eta bultzatzeko. Horregatik, proiektu honek mota honetako mapa teknologiko batek ekartzen dituen eskakizunak eta onurak aztertzen ditu beste antolaera batzuk ere sortutako ezagutzez balia daitezen.<br \/>\nLanabes hauek jardunbidean ezarri dituztenen egiazko esperientziak adierazten du, haren izaera estrategikoarengatik, berrikuntzak ezarri eta merkatura norabidetzeko lidergo sendo bat behar duela eta zuzendaritzaren inplikazioa. Eta hori ahaztu gabe pertsonek esku-hartzeak duen garrantzia motibazioaren eta konpromisoaren ikuspegitik.\n<\/p>\n<p>\nGipuzkoa Berritzen-Innobasquek kontsideraten du proiektuan egindako esperientzien ekarpena, estrapolagarriak izan daitezkeela eta beste antolaera batzuentzat lagungarri. Biharko aurkezpenean, jardunaldian esku hartuko duten enpresetako erabaki-hartzaileei helaraziko zaie, \u201croadmapping\u201dak gehitu egin dezakeela ekintza berritzaileen ahalmena eta, horren ondorioz, haien lehiakortasuna. Izatez, txostena sortzen esku hartu duten zenbait enpresak aurreikusita daukate lanabes hau erabiltzea. Prozesu osoak Ikerlan-IK4ren laguntza izan du.\n<\/p>\n<h6>Zer da \u201croadmapping\u201da<\/h6>\n<p>\n\u201cRoadmap\u201d (\u201cbide-orri\u201d bezala itzul daitekeena) garapen baten plangintza da, kasu honetan I+G-arena, epe labur eta luzeko helburuekin. Lanabes honek egungo estadioa eta etor litekeen geroa dokumentatzea ahalbidetzen du, norantz iritsi nahi den ikuspegi orokor edo zehatza emanez. Teknika honek etorkizuneko estadiora eramango duten jarduera-segida definitzen laguntzen du.\n<\/p>\n<h6>Nola ikusten dute protagonistek<\/h6>\n<p>\nI\u00f1igo O\u00f1ederrak, Ikoreko I+G zuzendariak, uste du roadmappingak \u201caukera ematen duela ahalegin berritzailea produktu edo zerbitzu desberdintzaile eta balio handikotan metatzeko\u201d. Ildo beretik hitz egiten du Pedro Rodr\u00edguezek, Alfa Taldeko I+G zuzendariak eta berak dio berrikuntza-estrategia egokiarekin \u201cmaximizatu egiten dela barne-baliabideen aprobetxamendua eta balio erantsi handiko produktuak eta zerbitzuak lortzera bideratzea ahalbidetzen duela\u201d.\n<\/p>\n<p>\nCarlos Urrarentzat, Fagor Automationeko Negozio Atxikitze &#038; DROko zuzendari teknikoa, \u201cproiektu hauek plana errealitate bihurtzeko ekintza definitzen digute, berarekin enpresa eta lankideak lerrokatuz\u201d. Bestalde, Xabier P\u00e9rezek, CAFeko teknologia-zaindaritzako arduradunak, adierazten du \u201clider teknologiko izateak epe luzeko garapen- estrategikoetan murgiltzean datzala. Apustu mota horiek sarritan arrisku handi bezala hautematen dira. Denbora-ikuspegi baten ekarpena egiten duten lanabesak *\u2026 + balio handikoak dira behar bezala arrisku horiek ebaluatu eta gutxitzeko. Enpresaren kulturan txertatu eta barneratu ondoren, epe luzeko estrategiak abiaraztea ahalbidetzen digute, antolaera berritzaileago bihurtzen gaituelarik\u201d.\n<\/p>\n<p>\nMikel Irizarek, Goizpereko I+G+b zuzendariak identifikatzen du \u201ceten I+G unitateetan zailtasun handiak ditugula epe luzera baliabideak dedikatzea bermatzeko\u201d, eta aldi berean balioesten du \u201croadmapping\u201d bat lantzeak eskatzen duen gogoetak dagoeneko laguntzen digu behar zailak aurreikusten egunean eguneko ikuspegiarekin\u201d. Josemi Galdonak, Grupo i68ko I+G+b zuzendariak nabarmentzen du \u201cgure gaurko berrikuntza-estrategien indarguneak eta ahuleziak, bitxia badirudi ere, bat datozenak direla\u201d. Azkenik, Alex Abacens, Sapa Placenciako Kalitate Kudeaketako zuzendariak kontsideratzen du \u201cestrategia-plana gure garapen teknologikoarekin lerrokatze-prozesuak *\u2026+ iparrorratz bezala balio digula egungo bezalako ingurune dinamiko batean\u201d.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":53361,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54248","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54248","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/53361"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54248"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54248"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54248"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54248"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54248"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}