{"id":54254,"date":"2011-05-25T00:00:00","date_gmt":"2011-05-24T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/osasuna-onura-ekonomiko-eta-sozialaren-sorburu-euskadirentzat\/"},"modified":"2011-05-25T00:00:00","modified_gmt":"2011-05-24T22:00:00","slug":"osasuna-onura-ekonomiko-eta-sozialaren-sorburu-euskadirentzat","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/osasuna-onura-ekonomiko-eta-sozialaren-sorburu-euskadirentzat\/","title":{"rendered":"Osasuna onura ekonomiko eta sozialaren sorburu Euskadirentzat"},"content":{"rendered":"<p>Gaur goizean izan da Bilbon \u201cGizarte Efiosasuntsua:  osasuna onura ekonomiko eta sozialaren sorburu\u201d jardunaldia; ekimenaren barruan, Berrikuntzaren Euskal Agentziak Gizarte Efiosasuntsua eta Bizi Kalitatea lortzeko bere estrategia aurkeztu du. Innobasquek berrikuntza-dinamika bat planteatzen du osasunaren inguruan, elikadura, zahartze aktiboa, gaixo kronikoak eta osasun-teknologiak integratzen dituena.<\/p>\n<hr>\n<ul>\n<li><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=549\" target=\"_blank\" class=\"icono pdf\" rel=\"noopener\">Prentsa oharra deskargatu<\/a><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/uploads\/images\/_DOM1163.JPG\">Argazkia<\/a><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/innobasque#p\/u\/2\/dM_b0T8YhqI\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> Olga Rivera bideoa<\/a><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/innobasque#p\/u\/1\/t7JpW3JJa7w\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Rogelio Pozo bideoa<\/a><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/innobasque#p\/u\/0\/b1mKBTQrImE\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Shaila Oubi\u00f1a bideoa<\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=L_hOwFQhWhE\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Lola Elejalde<\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=549\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong><span>Prentsa oharra<\/span> <span class=\"formato\">(PDF, 410 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Innobasquek berrikuntza-dinamika bat planteatzen du osasunaren inguruan, elikadura, zahartze aktiboa, gaixo kronikoak eta osasun-teknologiak integratzen dituena.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>\n<em>Bilbo, 2011ko maiatzaren 24a.<\/em> Gaur goizean izan da Bilbon \u201cGizarte Efiosasuntsua:\u00a0 osasuna onura ekonomiko eta sozialaren sorburu\u201d jardunaldia; \u201cInnobasqueren Astearteak\u201d ekimenaren barruan, Berrikuntzaren Euskal Agentziak Gizarte Efiosasuntsua eta Bizi Kalitatea lortzeko bere estrategia aurkeztu du. Innobasquerentzat Euskadik osasunari buruz dituen erronkak (Efiosasuna) abagune edo aukera onak dira enplegua, aberastasuna eta jendearentzat ongizate-maila handia sortzeko. <\/p>\n<p>Europako Batzordeak defendituriko jarreraren ildotik, Innobasquek garbi du osasuna, bere horretan helburu izateaz gain, inbertsio bat dela herrialdeen lehiakortasun ekonomikorako. Europatik sektore honetan inbertitzeko gonbita egiten dute, honek eskualdeen produktibitatean eta Barne Produktu Gordinean (BPG) duen eraginagatik, baita inbertsioaren itzulkin handiagatik ere, sektore ekonomiko hau funtsezkoa gerta daiteke-eta eskualdeko garapenean. Eta honela jasotzen da Innobasquek definituriko estrategian. <\/p>\n<p>Jardunaldian parte-hartzaile izan dira Olga Rivera, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Kalitate, Ikerketa eta Osasun Berrikuntzako sailburuordea; Rogelio Pozo, Azti-Tecnaliako zuzendari nagusia; Shaila Oubi\u00f1a, Kronet-Gaixo Kronikoen Euskal Komunitateko kidea; Lola Elejalde, Innobasqueko programa-zuzendaria eta Efiosasuna eta Bizi Kalitatea dinamikaren zuzendaria; Leire Bilbao, Innobasqueko Enpresa Berrikuntzaren zuzendaria; eta Jos\u00e9 Mar\u00eda Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia. Ekitaldiak Bizkaiko Sendagileen Elkartearen laguntza izan du. <\/p>\n<p>Innobasquek luzeago eta hobeto bizitzea, inguruan balio ekonomikoa sortzea, eta osasun-sistemaren iraunkortasunari laguntzea jo ditu helburutzat. Lehen fasean elikaduran, zahartze aktibo eta osasuntsuan, gaixotasunen kronikotasunean eta osasun-teknologien sektorearen garapenean izango duen jarduna zehaztu du Innobasquek. \n<\/p>\n<h6>Elikadura<\/h6>\n<p>\nOCDEren arabera, herrialde garatuetan areagotzen ari da dieta, eta ondorioz osasuna, okerragotzeko arriskua. Elikadura osasuntsu eta orekatua funtsezkoa da pertsonak, baita herrialdeak ere, osasun egokia izateko, zeren eta elikadura zuzen-zuzenean loturik baitago nekazaritzari, landa- eta lurralde-garapenari, kultura, balio, tradizio eta turismoari. Sistema soziosanitarioetan eta nekazaritzako elikagaien sistemetan eragitea estrategikoa izan daiteke Euskadirentzat, eta elikaduraren gainean jardutea lagungarria da norabide horretan. <\/p>\n<p>Honela, Rogelio Pozo elikadura- eta itsas ikerketan aditua den Azti-Tecnalia teknologia-zentroko zuzendari nagusiak esan du aldaketa sozial eta demografikoak jendearen elikadura-moduak aldatzen ari direla. Pozorentzat osasun-arazo nagusiak (indize hipogluzemikoa, edo arterioesklerosia, besteak beste) jada arazo kronikoak dira, biztanleriaren ehuneko handiei eragiten dietenak. Gainera, obesitatea etorkizuneko drama handitzat jotzen du. Baita ere azpimarratu du elikadura-industrientzat aukera garbia dela elikagai \u201cefi-osasungarriak\u201d garatzea, produktu hauen eskariak hazten jarraituko baitu etorkizunean.<\/p>\n<p>Lola Elejaldek, , Innobasqueko programa-zuzendaria, iragarri du, Basque Culinary Center-ekin, \u201cgizarte osasuntsu eta herrialde osasuntsurako elikadura-estrategia&#8221; abiaraziko dela; baita Innobasquek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin lan egingo duela ere, nekazaritzako elikagaien eta horien eraldaketako sektorean berrikuntza sustatzeko, balio-kate osoan eragingo bailuke horrek, eta hiru jardunbide aipatu zituen:\n<\/p>\n<ul>\n<li>Berrikuntza-guneak sortzea sormena sustatzeko;<\/li>\n<li>Ideia berritzaileak sortzea eta kudeatzea;<\/li>\n<li>Proiekturik interesgarrienak ezartzea.<\/li>\n<\/ul>\n<h6>Zahartze aktiboa<\/h6>\n<p>\n2015ean euskal biztanleriaren %23k 65 urte baino gehiago izango ditu. Pertsona horien %70ek gaixotasun bat edo gehiago ditu. Horrela jarraituz gero, hamar urtean talde horren osasun-gastua bikoiztu egingo da. Erronka horri berehala aurre egitea komeni da, baina ez gastuaren ikuspegitik bakarrik, baita erronka hau aukera edo abagune gisa interpretatuko duen ikuspegitik ere. Izan ere, adineko pertsonena eskari eta premia oso espezifikoak dituen merkatu-hobia da, talde horretan ugari baitira produktu eta zerbitzu soziosanitarioen, edota beraien ongizatean oso eragin zuzena duten produktuen, kontsumitzaileak.<\/p>\n<p>Innobasquek proposatzen dituen ekintzek epe laburra, talde zaharrenen eskari berezien arabera, eta epe ertain eta luzea uztartzen dituzte, azken hauek pertsona gazteagoengana bideratuak, ahalik eta baldintzarik onenetan zahartu daitezen. Hori oso ondo sartzen da Europako Batzordearen jarraibideetan, proiektu bat ari baita garatzen bi urtez gehitzeko herritarrak era independentean eta osasun onarekin biziko diren denbora, horrek sistema osoarentzat izango duen eraginarekin. \n<\/p>\n<h6>Gaixotasun kronikoak<\/h6>\n<p>\nEusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak \u201cEuskadin kronikotasunari aurre egiteko estrategia\u201d zehaztu du, egungo osasun-eredua aldatzeko nazio eta nazioarte mailan erreferente dena. Estrategia honetan funtsezkoa da gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek zeregin aktibo eta arduratsua izatea, informazioaz eta prestakuntzaz baliatuz. Eta hori erraztu egiten dute informazioaren teknologiek eta gizarte-sareek. Honela, Innobasque Eusko Jaurlaritzarekin lanean aritu da Gaixo Kronikoen Komunitatea sortzeko: Kronet-Kronikoen Sarea. Proiektu berritzailea da, lotura emozionalean oinarritua. Bere erabiltzaileetako batek, Shaila Oubi\u00f1ak, bere esperientzia azaldu du. Gaixo Kronikoen Komunitatea arrakasta handiz aurkeztu zitzaien Gaixoen Elkarteei, aurreko astean Donostian izandako Kronikoen Biltzar Nazionalaren aurretiazko jardunaldian.\n<\/p>\n<h6>Osasun Teknologiak<\/h6>\n<p>\nOsasun-teknologien mundu-merkatuak 22.500 enpresa hartzen ditu Europako Batasunean, eta horietako %80 Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE) dira; 95 bilioi euro fakturatzen dituzte eta 500.000 pertsona enplegatzen ditu. Gainera, sektore honek bere fakturazioaren %8 berriz inbertitzen du I+Gn. Aurreikuspenen arabera, sektoreak hazten jarraituko du etorkizunean, eraginkortasunez integratzen baititu osasun-sistemaren aldaketak: prebentzioa, gaixoarengan zentratzea, diagnostiko goiztiarra, tratamendu leunagoak, jarraipenaren deszentralizazioa, medikuntza pertsonalizatua\u2026 Eta gainera osasun-faktura mehetzen laguntzen du. Eucomed-en azterketa batek esaten duenez, osasun-teknologiek batez beste %13 murriztu dituzte ospitaleko egonaldiak 2000 eta 2008. urteen artean. <\/p>\n<p>Olga Rivera Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Kalitate, Ikerketa eta Osasun Berrikuntzako sailburuordeak azaldu du Euskadin egoera ona ari dela sortzen honelako aukerak garatu ahal izateko gure industriaren artean, eta hori eragile publiko eta pribatuen lankidetzari esker. Horren haritik Innobasque laster hasiko da informazio- eta sentiberatze-lanak egiten industria dibertsifikatze aldera bide bat irekitzeko dauden aukerak balioztatzeko. Ekimen hau bat dator bioeskualdearen estrategiarekin, horren helburua biziaren zientzien dibertsifikatzea baita.<\/p>\n<p>Jardunaldi hau \u201cInnobasqueren Astearteak\u201d ekimenaren barruan kokatu da; ekimen horrekin Berrikuntzaren Euskal Agentziak berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":53369,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54254","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54254","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/53369"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54254"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54254"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54254"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54254"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54254"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}