{"id":54263,"date":"2011-06-10T00:00:00","date_gmt":"2011-06-09T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/gipuzkoa-berritzen-ek-berrikuntzaren-etikaz-eztabaidatuko-du-bere-eragile-sarearekin\/"},"modified":"2011-06-10T00:00:00","modified_gmt":"2011-06-09T22:00:00","slug":"gipuzkoa-berritzen-ek-berrikuntzaren-etikaz-eztabaidatuko-du-bere-eragile-sarearekin","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/gipuzkoa-berritzen-ek-berrikuntzaren-etikaz-eztabaidatuko-du-bere-eragile-sarearekin\/","title":{"rendered":"Gipuzkoa Berritzen-ek berrikuntzaren etikaz eztabaidatuko du bere eragile-sarearekin"},"content":{"rendered":"<p>Gipuzkoako lurraldean berrikuntzaren alde lan egiten duten eragileak Berritzaileen Topaketan bilduko dira ekainaren 13an, Topic-Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan. Topaketan aztertuko diren gaiak honako hauek dira: parte-hartzea, gizarte-berrikuntza, ezjakintasunaren kudeaketa eta berrikuntzan etika.<\/p>\n<hr>\n<ul>\n<li><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=559\" target=\"_blank\" class=\"icono pdf\" rel=\"noopener\">Descargar nota de prensa<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=559\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong><span>Prentsa oharra<\/span> <span class=\"formato\">(PDF, 385 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Donostia, 2011ko ekainaren 10a. <\/em>Gipuzkoa Berritzen-Innobasquek datorren astelehenean, ekainaren 13an, Topic-Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroan ekitaldia egingo du: sarearen Batzarrekin hasiko da, eta bertan urtean zehar proiektuetan egindako aurrerapenak aurkeztuko dira, baita 2011ko aurrekontuaren gauzatzea ere. Ondoren \u201cBerritzaileen Topaketa\u201dren 2011ko lehenengo edizioarekin jarraituko da: topaketa irekia eta jendaurrekoa, eta hor elkartuko dira Gipuzkoa berritzailearen alde lan egiten duten pertsonak eta eragileak.\n<\/p>\n<p>\nTopaketari Jose Ramon Guridik emango dio hasiera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko diputatuak. Gizarte-berrikuntzaz Jose Miguel Azkoitiak hitz egingo du, Tecnaliako Osasun dibisioko negozio-garapenaren zuzendariak. Mikel Irizar Goizper-eko I+G unitatea den Olaker-eko zuzendariak ezjakintasunaren kudeaketaz hitz egingo du. Azkenik, Juan Maria Uzkudunek eta Gaizka Zulaikak \u2013Gipuzkoa Berritzeneko lehendakaria eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren\u2013 berrikuntzaren etikaren inguruko eztabaida gidatuko dute.\n<\/p>\n<h6><strong>Berrikuntzaren etika<\/strong><\/h6>\n<p>\nGipuzkoa Berritzenek egungoa bezalako krisialdi larria gainditzeko berrikuntza berritu behar dela planteatzen du. Horretarako, etikak bestelako ikuspegia eman dezake, eta gizartearentzat komeni dena eta ez dena bereizten lagun dezake. Galderen txandan komeni zaigun berrikuntza zergatik, zertarako eta nola gauzatu behar den galderei erantzuten saiatuko dira.\n<\/p>\n<h6><strong>Ezjakintasunaren kudeaketa<\/strong><\/h6>\n<p>\n\u201cMac ID: Ezjakintasunaren kudeaketa\u201d proiektua Gipuzkoa Berritzeneko lantalde baten ekimenez sortu zen eta ezagutza edo jakintzaren aktibazioan lan egitea proposatzen du: alde batetik, jakintza edo ezagutzaren transferentziarako fluxuak eta kanalak hobetuz; eta bestetik, jakintzaren gabeziak detektatuz, gero horien ondorioz egiturazko edo eragiketazko hutsuneak sortzen baitira, edo aukera on eta abaguneak ez dira aprobetxatzen. Abiapuntuko uste edo suposizioa da ezagupenen ekarpen eta trukeen aktibatzeak eragin positiboa izan behar duela enpresetako berrikuntza-prozesuen emaitzan.\n<\/p>\n<h6><strong>Gizarte-berrikuntza<\/strong><\/h6>\n<p>\nGarbi dago demografiaren piramidea alderantzikatzen ari dela eta biztanleria gero eta zaharragoa dela. Horregatik, baldintzak sortu behar ditugu ezagutzen ditugun kalitate- eta ongizate-parametroak hondatu ez daitezen. Gizarteak egoera berri honetara egokitu behar du eta esperientziak adierazten digu ikasteak erraztu egiten duela egokitzapen hori.\n<\/p>\n<p>\nEgoera horren aurrean, Gipuzkoa Berritzenek gizarte-berrikuntzako laborategi batean esperimentatzea proposatzen du, bertan produktu eta zerbitzu berritzaileen saiakuntzak eta probak egiteko mendekotasunaren eremuan, egoera erreal batean, eta jarduera ekonomiko berri bat sustatu dezala zahartzearen inguruan. Biharko pertsona nagusiak gaurkoak ez bezalakoak izango dira, ase beharreko beste premia eta helburu batzuekin.\n<\/p>\n<h6><strong>Parte-hartzea<\/strong><\/h6>\n<p>\nBestalde, merkatu dinamikoagoak dituzten enpresen bilakaerak eta zerbitzuen presentzia handiagoak, pertsonen gaikuntza handiagoarekin batera, zera dute ondorio: jendearen parte-hartzea izatea enpresetan erarik naturalena eta lehiakorrena erakundeak eraikitzeko eta horiek kudeatzeko. Gipuzkoa Berritzenek erakundeetan parte-hartzea bultzatu nahi du ekintzara bideratuta, hau da, benetako eraldaketara. Horrek kolektibo interesatuetara zabaltzea eskatzen du, baita parte-hartzea \u2013jabetzan parte hartzea barne\u2013 erraztuko duten zerga, finantza eta zuzenbide mailako mekanismoak eta tresnak garatzea ere. Gipuzkoa Berritzeneko lantaldearen proposamena horretarako beharrezko baldintzak sortzea da.\n<\/p>\n<p>\n\u201cBerritzaileen Topaketan\u201d \u201cPecha Kucha\u201d formatuaren egokitzapena erabiliko da; Tokion sortua da azalpenak erraz, informalki eta arin egiteko, eta parte-hartzaileak guztira 20 irudi erakustera mugatzen ditu.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":53389,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54263","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54263","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/53389"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54263"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54263"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54263"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54263"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54263"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}