{"id":54264,"date":"2011-06-15T00:00:00","date_gmt":"2011-06-14T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/prentsa-deialdia-global-innovation-day\/"},"modified":"2011-06-15T00:00:00","modified_gmt":"2011-06-14T22:00:00","slug":"prentsa-deialdia-global-innovation-day","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/prentsa-deialdia-global-innovation-day\/","title":{"rendered":"Prentsa deialdia: Global Innovation Day"},"content":{"rendered":"<p>600 pertsona baino gehiago elkartuko dira bihar, 17:30etatik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian, GLOBAL INNOVATION DAY saioan, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatuta. Ehun minutu aski izango ditugu munduari bira emateko berrikuntzaren bidez. Bertan mundu osoko adituek parte hartuko dute, eta berrikuntzan oinarrituriko aldaketa-prozesuak gidatzen dituzten herrialdeak zertan ari diren azalduko dute; besteak beste, krisiaren ondoren sorturiko egoera sozio-ekonomiko berrira egokitu nahian dabiltza.<br \/>\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=564\">Descargar convocatoria<\/a><\/p>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=564\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong><span>Deitaldia<\/span><span class=\"formato\">(PDF, 345 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<strong class=\"texto1\">CONVOCA: <\/strong>Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia<br \/>\n<strong class=\"texto1\">ASUNTO:<\/strong> GLOBAL INNOVATION DAY<br \/>\n<span class=\"texto1\"><strong>D\u00cdA:<\/strong> <\/span>Osteguna, 2011ko ekainaren 16a<br \/>\n<strong class=\"texto1\">HORA: <\/strong>17:15 horas<br \/>\n<strong class=\"texto1\">LUGAR:<\/strong> Bilboko Euskalduna Jauregia<br \/>\n<strong><span class=\"texto1\">INTERVIENEN:<\/span> <\/strong>Juan Tom\u00e1s Hernani, Berrikuntzako idazkari nagusia, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioa\n<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Maya Imberg,<\/strong> ekonomialaria eta The Economist-en Inteligentzia Unitateko editorea<\/li>\n<li><strong>Ross C. DeVol,<\/strong> Milken Instituteko zuzendari betearazlea<\/li>\n<li><strong>Penny Low,<\/strong> Singapur-eko Social Innovation Park-eko presidentea eta sortzailea<\/li>\n<li><strong>Richard Tuffs,<\/strong> ERRIN-Europako Eskualdeen Berrikuntza Sareko zuzendaria<\/li>\n<li><strong>Pedro Subijana, <\/strong>sukaldaria eta Basque Culinary Center-en Patronatuko kidea<\/li>\n<li><strong>Guillermo Ulacia<\/strong>, Innobasqueko presidentea<\/li>\n<\/ul>\n<p>\n<strong>Oharra hedabide grafikoentzat: 17:15ean hizlariek \u201cphotocall\u201d saioa eskainiko dute interesa duten hedabideentzat.<\/strong>\n<\/p>\n<div class=\"hr1\">\n<hr \/>\n<\/div>\n<p>\n600 pertsona baino gehiago elkartuko dira bihar, 17:30etatik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian, GLOBAL INNOVATION DAY saioan, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatuta.\n<\/p>\n<p>\nEhun minutu aski izango ditugu munduari bira emateko berrikuntzaren bidez. Bertan mundu osoko adituek parte hartuko dute, eta berrikuntzan oinarrituriko aldaketa-prozesuak gidatzen dituzten herrialdeak zertan ari diren azalduko dute; besteak beste, krisiaren ondoren sorturiko egoera sozio-ekonomiko berrira egokitu nahian dabiltza. Ekitaldian, gainera, gizartearen eremu guztietako (kultura, kirol, enpresa, politika, erakunde, hezkuntza, ikerketa, zientzia eta abarretako) ordezkariak izango dira.\n<\/p>\n<p>\nEkitaldia Juan Tom\u00e1s Hernanik hasiko du; Berrikuntzako idazkari nagusia da Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioan. Ondoren, Maya Imberg ekonomialari eta The Economist britainiar aldizkari ospetsuaren Inteligentzia Unitateko editoreak krisi ondoko egoeran dauden erronkak eta abaguneak aletuko ditu.<br \/>\nPenny Low ere bertan izango da; Singapurreko Social Innovation Park-eko lehendakari eta sortzailea da, eta aldea berrikuntza egiten duten pertsonek ezartzen dutela azpimarratuko du.\n<\/p>\n<p>\nRoss C. DeVol Milken Instituteko zuzendari betearazlea eta teknologiaren eta ukiezinen ekonomian aditua da, eta egungoa bezalako ingurunean lehiatzeko eskualdeek beren burua nola prestatu behar duten azalduko du, bere ikuspegitik.\n<\/p>\n<p>\nRichard Tuffs ERRIN-Europako Eskualdeen Berrikuntza Sareko zuzendaria da, eta sorturiko egoera berrian Europako beste eskualdeek zer egiten duten kontatuko du\n<\/p>\n<p>\nAzkenik, Pedro Subijanak \u2013Basque Culinary Center patronatuko kide, sukaldari eta \u201cAkelarre\u201d jatetxearen jabeak\u2013 azalduko du nola lehiakideen arteko lankidetzak, kasu honetan euskal sukaldarien artekoak, erraztu egin duen gure sukaldaritza enpresa-lehiakortasunaren eredu arrakastatsu bihurtzea. Euskal gastronomiaren etengabeko berrikuntzak onura indibidual eta kolektiboak ekarri ditu, eta Euskadiren proiekzioa bultzatu du nazioartean.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":54265,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54264","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54264","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/54265"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54264"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54264"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54264"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54264"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54264"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}