{"id":54268,"date":"2011-06-17T00:00:00","date_gmt":"2011-06-16T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/euskadin-berrikuntza-egiten-da-konexio-globalean\/"},"modified":"2011-06-17T00:00:00","modified_gmt":"2011-06-16T22:00:00","slug":"euskadin-berrikuntza-egiten-da-konexio-globalean","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/euskadin-berrikuntza-egiten-da-konexio-globalean\/","title":{"rendered":"Euskadin berrikuntza egiten da konexio globalean"},"content":{"rendered":"<p>GLOBAL INNOVATION DAYren lehen edizioa, Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziak antolatua, arrakasta biribila izan da. Seiehun pertsona berritzaile baino gehiagok gainezka jarri dute Bilboko Euskalduna Jauregiko A1 Entzutokia. Topaketa hori egitean, non batu baitira hiritar berritzaileak, agerian geratu da Euskadik badituela lurralde berritzaile petoa  izateko gaitasunak eta \u201cknow how\u201da, izan ere Euskadik  jakin badaki eta egin egiten du berrikuntza.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>600 pertsona baino gehiago izan dira lehen topaketa honetan eta bertan konektatu dira Euskadi berrikuntzaren aldeko\u00a0 bere apustuan lurralde oso lehiakorra izateko gai egiten duten gaitasun berritzaileak.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Juan Tomas Hernani, Zientzia eta Berrikuntzako\u00a0 Berrikuntza Ministerioko idazkari nagusiak\u00a0 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Lege berria aurkeztu du.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Pedro Subijanak Euskal sukaldari handien kasua aurkeztu du: \u201dLehiakideen arteko lankidetza-historia baten arrakasta-gakoak\u201d, horretarako Juan Mari Arzak, Karlos Argi\u00f1ano, Hilario Arbelaitz, Martin Berasategi, Andoni Luis Aduriz, Eneko Atxa eta buruarekin egindako elkarrizketak landuz.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>\n<em><br \/>\nBilbo, 2011ko ekainaren 16a.<\/em> GLOBAL INNOVATION DAYren lehen edizioa, Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziak antolatua, arrakasta biribila izan da. Seiehun pertsona berritzaile baino gehiagok gainezka jarri dute Bilboko Euskalduna Jauregiko A1 Entzutokia. Topaketa hori egitean, non batu baitira hiritar berritzaileak, agerian geratu da Euskadik badituela lurralde berritzaile petoa\u00a0 izateko gaitasunak eta \u201cknow how\u201da, izan ere Euskadik\u00a0 jakin badaki eta egin egiten du berrikuntza.\n<\/p>\n<p>\nProzesu honetan geure barne-gaitasunak konektatu beharra degu, dimentsioa irabazteko, kanpo-gaitasunekin, eta hazkundeak sustatu merkatu globaletan. Horregatik, funtsezkoa da ezagutzak eragitea berrikuntza-motor gisa. Agerian jarri da Euskadik hazi egin behar duela bere indarguneetan oinarrituz, hau da, berrikuntzan aritzen diren pertsonen gaitasunetan. Haiek konektatzeko gai izan behar dugu gizarte osoan berrikuntza-kultura bat hedatzea lortzeko denentzat emaitza onuradunen ekarpena egiteko. Gaur, GLOBAL INNOVATION DAYn urrats bat gehiago egin da norabide horretan.\n<\/p>\n<p>\nJuan Tomas Hernani, Berrikuntzako idazkari nagusiak inauguratu du ekitaldia Berrikuntza eta Zientziako Ministro andrearen ordezkari gisa. Bere esku-hartzean berriki onarturiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako lege berria aurkeztu du. Lege berri honek enpresa pribatuaren esku hartze handiagoa ekarriko du ikerkuntza-jardueratan, lan egonkorra gazte ikertzaileentzat eta bikaintasunaren aldeko apustua. Zehatz esateko, Berrikuntzaren Estatu Estrategiaren aipamena egin du, berrikuntzaren aldeko ingurune bat sortzeko administrazioen eta gainerako eragileen arteko lankidetza-tresna baita. Halaber, Enpresa Gazte Berritzailearen Estatutua nabarmendu du, hori ere Lege berrian jasota dagoena, eta horrekin oinarri teknologikoko enpresak sortzeari eta sendotzeari lagundu nahi zaio, haien bizitzako lehen sei urteetan.\n<\/p>\n<p class=\"texto1\">\n<br \/>\n<strong>Munduari itzulia berrikuntzaren bitartez<\/strong>\n<\/p>\n<p>\nMundujo itzulia The Economist britaniar aldizkari ospetsuko Maya Imberg ekonomialariak eta Adimen Unitatateko editoreak, proposatu duen GLOBAL INNOVATION DAY-rekin hasi da, zeinek erakutsi baitu bere konfiantza gura lurraldeak dituen gaitasunean gure indarguneez hitzaldia ematean. Imberg-en iritziz, krisi osteko agertoki berrian ez dago aukera berriak bilatzea beste irtenbiderik, eta hori Euskadin emaitza zehatzak bihurtzeko gaitasuna duen toki batean aurkezten da, eta horrek gure produktibitatearen gehitze handi bat ekarriko du. Desafioak hauek dira: lan merkatua hobetzea, burokrazia gutxiago eta kultura berritzaile eta ekintzaile gehiago.\n<\/p>\n<p>\nHurrengo \u201cgeltokia\u201d Brusela izan da. Richard Tuffs, ERRINen (90 lurralde baino gehiago bere baitan dituen Europa Erregioetako Berrikuntza eta Ikerkuntza Sarea) zuzendariak bere hitzaldian azaldu du zer garrantzia duen Europako erregioen artean indarguneak eraikitzeak espezializazio adimentsu eta hazkunde jasangarri eta sarkari baten inguruan.\n<\/p>\n<p>\nBestalde, Ross C. DeVol, Milken Institute estatubatuarraren \u201cthink tank\u201daren zuzendari exekutiboak nabarmendu du beharrezkoa dela segurtatzea berikuntza-sistemako elementu guztiak batera aritzen direla lanean gure ekonomiaren abantaila lehiakorra mantentzeko.\n<\/p>\n<p>\nBidaiak Singaporen nabarmendu du \u2013bertatik etorri baita Penny Low Social Innovation Parken lehendakaria eta sortzailea dena\u2013 pertsonen papera, izan ere haiek dira berrikuntza burutzen dutenak, hau da, pertsonak direla berritzaileak. Halaber, kontatu du nola bere hiri-estatuak apustua egin duen berrikuntzaren aldeko apustua hazkundearen, gizarte-kohesioaren, eta posizionamendu globalaren motor gisa. Lortutako emaitzak adierazgarriak dira.\n<\/p>\n<p>\n<strong><br \/>\n<span class=\"texto1\">Lehiakideen arteko lankidetza<\/span><\/strong>\n<\/p>\n<p>\nBerrikuntza globalaren aldeko \u201ctour\u201d honetan txertatu da Euskadi, mugak gainditu dituen arrakasta-kasu batekin. Pedro Subijana Basque Culinary Centereko Patronatukoak eta \u201cAkelarre\u201d jatetxearen jabeak (hiru izar Michelin dituena) agerian jarri du nola lehiakideen arteko lankidetzak sortu duen ingurune gastronomiko berritzaile bat eta nazioartean aitortua\u00a0 onura banakakoak eta kolektiboak sortu dizkiona sektoreari bere osotasunean. Gainera, horrek guztiak Euskadiren irudia proiektatzea erraztu du. Kasua lantzen Juan Mari Arzak, Karlos Argi\u00f1ano, Hilario Arbelaitz, Martin Berasategi, Andoni Luis Aduriz, Eneko Atxa eta berak esku hartu dute.\n<\/p>\n<p>\n<br \/>\nOndorioz, GLOBAL INNOVATION DAY, Guillermo Ulacia, Innobasqueko lehendakariaren hitzetan \u201cekintza bat izan da berritzaileen artean konexioak sortzeko, hemen eta orain ditugun gaitasunekin\u00a0 beste nazioarteko polo espezializatu batzuekin, halako moldez, non lankidetzaren bitartez\u00a0 sinergiak lortuko diren\u00a0 errealitate global baten balio-katea aberastuko duten eta gorantz datozen beharrak aseko dituzten.\n<\/p>\n<p>\n<br \/>\nBertaratuak\n<\/p>\n<p>\nHala, bertaratuen artean sentiberatasun berritzailea duten gizarteko barruti guztiak izan dira ordezkaturik. Hala, GLOBAL INNOVATION DAY topagune\u00a0 bihurtu da eta bertan Rafael Bengoa, Eusko Jaurlaritzako Osakidetzako Sailburua; Jose Luis Anda, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea; eta Manu Salinero, Lehendakaritzako idazkari nagusia izan dira. Unibertsitate-barrutia Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Tontxu Campus, Universidad de Deustoko Berrikuntza eta Ekintzailetzaren zuzendaria; eta Pello Salaburuk, UPV\/EHUko Euskal Filologiako katedradunak ordezkatu dute.\n<\/p>\n<p>\n<br \/>\nHalaber, bertaratuen artean zeuden: Jose Ramon Guridi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza diputatua; Unai Sordo, Euskadiko Langile Batzordeen idazkari nagusia; Maria Silvestre, Emakundeko zuzendaria; Mercedes Rodr\u00edguez, Bilbao Turismoko zuzendaria; Bego\u00f1a Etxebarria, Fundaci\u00f3n Novia Salcedoko zuzendaria eta Eneko Atxa, sukaldaria eta Azurmendi jatetxearen jabea.\n<\/p>\n<p>\nEnpresa-munduak ere esku hartu du, eta besteak beste honako hauek bertaratu dira: Miguel Lazpiur, Confebaskeko presidentea; \u00c1lvaro Videgain, Tubacexeko presidentea eta kontseilaria delegatua; Jos\u00e9 Ignacio Arrieta, MBN Comunicaci\u00f3neko eta Pa\u00eds Vasco 93eko presidentea; Ricardo Mart\u00ed Flux\u00e1, ITPren presidentea; Jon Azua, e-novating lab-eko presidentea; I\u00f1aki L\u00f3pez Gandasegui, Aernnova Aerospace, Orisol Corporaci\u00f3n Energ\u00e9tica eta Aerobladeko presidentea; Mar\u00eda Luisa Guibert, Grupo Argeposa presidentea; Alejandro Otaegui, Gamesa Korporazio Teknologikoko erakunde-harremanetako zuzendaria; Francisco Jos\u00e9 Etxaniz, Eroskiko zuzendari korporatiboa; Pedro Luis Arias, Econom\u00eda, Empresa, Estrategiako presidentea eta Pablo Garrote Ur\u00eda eta Men\u00e9ndez Nortekoa.\n<\/p>\n<p>\nBerrikuntza eta teknologiako Euskal saretik hauek bertaratu dira: Javier Ormazabal, Tecnalia eta Grupo Ormazabaleko presidentea; Jes\u00fas Mar\u00eda Iriondo, IK4ko presidentea; Miguel \u00c1ngel Lujua, Euskaliteko zuzendari nagusia; Fernando Cossio, Ikerbasqueko presidentea; Jos\u00e9 Mar\u00eda Mato, CIC bioGUNE eta CIC biomaGUNEko zuzendari nagusia; Aurkene Alzua, CICtourGUNEko zuzendari exekutiboa; eta Tom\u00e1s Orbea, Spriko zuzendaria.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":54269,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54268","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54268","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/54269"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54268"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54268"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54268"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54268"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54268"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}