{"id":54296,"date":"2011-11-25T00:00:00","date_gmt":"2011-11-24T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/hiri-aurreratuen-praktika-onak\/"},"modified":"2011-11-25T00:00:00","modified_gmt":"2011-11-24T22:00:00","slug":"hiri-aurreratuen-praktika-onak","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/hiri-aurreratuen-praktika-onak\/","title":{"rendered":"Hiri aurreratuen praktika onak"},"content":{"rendered":"<p>Gaur aurkeztu da &#8220;Euskal Hiriruntz? Lurralde benchmarking konparatua Gizarte Berrikuntzatik&#8221;, Innobasquek argitaratua eta Igor Calzadak, Mondragon Unibertsitateko eta Nevadako (EE BB) Unibertsitateko ikertzaileak eta irakasleak landua. Calzadak dio \u201ceuskal errealitatea modu erabat naturalean lurralde, gizarte, ekonomia eta kulturazko gune berri baterantz doala, funtsean berriki hiri-erregio bezala aztertu izan den horretarantz, eta berak \u201ceuskal hiri\u201d deitzen dio horri.<\/p>\n<p><strong><\/p>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=635\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong><span>Prentsa oharra<\/span>\u00a0<span class=\"formato\">(PDF,\u00a0370 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p><\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Gaur aurkeztu da &#8220;Euskal Hiriruntz? Lurralde benchmarking konparatua Gizarte Berrikuntzatik&#8221;, Innobasquek argitaratua eta Igor Calzadak, Mondragon Unibertsitateko eta Nevadako (EE BB) Unibertsitateko ikertzaileak eta irakasleak landua.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Calzadak dio \u201ceuskal errealitatea modu erabat naturalean lurralde, gizarte, ekonomia eta kulturazko gune berri baterantz doala, funtsean berriki hiri-erregio bezala aztertu izan den horretarantz, eta berak \u201ceuskal hiri\u201d deitzen dio horri.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>\n<em>Bilbo, 2011ko azaroaren 25.<\/em> \u201cEuskal errealitatea modu erabat naturalean lurralde, gizarte, ekonomia eta kulturazko gune berri baterantz doa, funtsean hiri-erregio bezala aztertu ohi duen horretarantz\u201d, aitortu du gaur Igor Calzada doktoreak, errealitate berri hori \u201ceuskal hiri\u201d izendatu duelarik. Munduan, badira bi hiri gizarte-berrikuntzan hiri-erregio aurreratuen praktika Eneko bi kasu paradigmatiko ordezkatzen dituztenak. Dublin (Irlanda) eta Portland (Oregon, Estatu Batuak). Gaur urbe horien euskal hiriarekiko analisi konparatibo bat aurkeztu da, Kooperaren Bilboko egoitzan, &#8220;Euskal Hiriruntz? Lurralde benchmarking konparatua Gizarte Berrikuntzatik&#8221; Innobasquek antolatutako jardunaldian.\n<\/p>\n<p>\nBertan Igor Calzadak, Mondragon Unibertsitateko eta Nevadako (EE BB) Unibertsitateko ikertzaileak eta irakasleak parte hartu du eta Lusi M\u00aa Ullibarri Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziako Gizarte Berrikuntzako zuzendari nagusiak. Apaturiko \u201cbenchmarking-a\u201d, Innobasquek argitaratua, Igor Calzadaren doktorego-tesiaren osagaia da, bikaina \u201ccum laude\u201d aitortua izan den doktorego-tesiaren osagaia da, eta bertan \u201ceuskal hiriaren\u201d proposamen bat lantzen du euskaldunena eta euskaldunentzat den euskal hiri-erregio eredu sozial-lurraldetar\n<\/p>\n<p>\nberri baten berrasmatze bezala. Tesiaren izenburuak Bernardo Atxagak aipatzen duen \u201ceuskal hiriaren\u201d erreferentzia egiten du: \u201cutop\u00eda bat xede, amets durena hemen bizi garen guztion bizikidetza hobea. Nik Euskal Hiria deitu diot utopia horri\u201d. Calzadak arreta erakartzen du munduko biztanleriaren %50 hiritarra delatora, baina 2025ean biztanleriaren %75 izango da urbeetan biziko dena. Horregatik, haren iritziz \u201chiriek inoiz baino gehiago gizarte-berrikuntzatik egindako ekarpenen proposamenak behar dituzte\u201d, \u201cikuspen estrategikoa duten hiri bihur daitezen\u201d.\n<\/p>\n<h6><strong>Bi hiri-erregio: Dublin eta Portland<\/strong><\/h6>\n<p>\nIgor Calzadak ziurtatu egiten du dagoeneko hiri-erregio bateruntz goazela, \u201ceuskal hiriruntz\u201d eta gizarte-berrikuntzaren ikuspegitik deskribatzen du prozesu hori. Euskal hiriaren egoeraren diagnosiaren parte bezala Calzadak euskal hiria bi hiri-erregiorekiko analisi konparatiboa egiten du: Dublin (Irlanda) eta Portland (Oregon, Estatu Batuak). Bi hiri horiek hautatu baziren euskal hiriarekin egitura demografiko-sozial-ekonomiko-kulturalean duten antzekotasunarengatik izan zen.\n<\/p>\n<p>\nHala, egindako benchmarkig-aren ondorioz, hau atera da: Portland paradigmatikoa dela jasangarritasunean eta partaidetzan; aldiz, Dublin adibide bat da sormenean eta konektibotasunean.\n<\/p>\n<p>\nCalzadak konstatatzen du Dublinek erregio-garapeneko prozesu bat izan duela non Garate dituen konektibotasunean eta sormenean oinarritutako lehiakortasun-faktoreak, abagune-faktore eta politika publiko ongi asmatu batzuei esker. Bestalde, Portlanden garapen-ereduak jasangarritasuna eta partaidetza hartzen ditu lehiakortasun eta barne-eraketako bere ardatz handi bezala.\n<\/p>\n<h6><strong>Euskal hiria<\/strong><\/h6>\n<p>\nAnalisi konparatibo honek aukera ematen du hiri-erregioaren eredu sozial-lurraldetar bat lortzeko, lau sistema elkarrekin harremanetan jartzearen fruitua dena: hiritarra, erlazionala, sozio-kulturala eta sozio-politikoa. Calzadak segurtatzen du \u201ceuskal hiriaren\u201d bilakaera naturala etorkizunean hiri-eraketazko estrategiak burutzetik pasatzen dela eta iraganean burutuak baino konponbide jasangarriago eta gizatiarrago batzuk proposatu beharko dituztela sormena erabiliz. Estrategia mugatuak izango lirateke azpiegiturak eraikitzen, baina intentsiboak haietako pertsona-fluxuak eta behar sozialak mobilizatzen eta kudeatzen.\n<\/p>\n<p>\nHurrengo belaunaldiek beren mundu sinboliko eta identitatezkoaren itxitasun gutxiagoko ikuspuntua aurkeztuko dutela aurreikusten du Calzadak. Mugikortasunak eta konektibotasunak aldakuntza handiak ekarriko dituzte pertsonengana eta haien bizitzetara, bai eta landatarra eta hiritarra denarekiko pertzepzioan ere. Hala eta guztiz ere, aspekturik konplikatuena ehun moral eta gizatiarra birsortzea izango dela kontsideratzen du \u201ckausa politikoengatik hamarkada luzetan sortutako artxipelagoen\u201d ondorio gisa.\n<\/p>\n<p>\nSistema kulturalaz dio \u201caurkitzen den lozorrotik irten egin behar duela\u201d eta gure bizimodua aldatu egingo dela aurreikusten du, bai eta biziguneetan pertsonen arteko harremanen jarraibideak ere. \u201cEuskal hiriak\u201d izan litezkeen estrategia ideologiko guztiak ahalbidetu beharko lituzke, \u201cconditio sine qua non\u201d bezala edukiz indarkeria politikoaren erabateko gabezia. Horregatik, Igor Calzadak \u201cgizarte-eraldaketa ezinbestean ekarriko duen gizarte-berrikuntza\u201d errebindikatzen du.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":53434,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54296","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54296","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/53434"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54296"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54296"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54296"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54296"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54296"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}