{"id":54297,"date":"2011-11-29T00:00:00","date_gmt":"2011-11-28T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/innobasqueren-azterlan-batek-erakusten-du-erantzukizun-sozialak-balioa-sortzen-duela-enpresetan\/"},"modified":"2011-11-29T00:00:00","modified_gmt":"2011-11-28T22:00:00","slug":"innobasqueren-azterlan-batek-erakusten-du-erantzukizun-sozialak-balioa-sortzen-duela-enpresetan","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/innobasqueren-azterlan-batek-erakusten-du-erantzukizun-sozialak-balioa-sortzen-duela-enpresetan\/","title":{"rendered":"Innobasqueren azterlan batek erakusten du erantzukizun sozialak balioa sortzen duela enpresetan"},"content":{"rendered":"<p>Euskal enpresa-sektorea gero eta konbentzituago dago bere arrakasta ez dagoela bakarrik epe laburrean mozkinak gehitzearen baitan bakarrik, baizik eta enpresa-erantzukizun soziala (EES) sustatzearen baitan, jarrera bat bezala, enpresa eta herrialde-ikuspuntu bat bezala ulerturik. EESa apustu bat da eredu ekonomiko berritzaile bat sortzeko, denon ongizatea segurtatuko duena, erakundeen eta enpresen jardueraren inpaktua aitortuz beren interes-taldeetan.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Innobasquek bultzatu egiten du EESa erakundeen estrategian integratzera, horrek enpresa-lehiakortasunean sortzen dituen onurak kontuan hartuta.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Innobasqueren azterlan batek erakusten du EESeko praktikak jarraitzeak eragina duela horiek burutzen dituzten enpresen eta erakundeen berrikuntza mailan.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=642\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong><span>Prentsa oharra<\/span>\u00a0<span class=\"formato\">(PDF, 367 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 29an.<\/em> Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak konstatatzen du euskal enpresa-sektorea gero eta konbentzituago dagoela bere arrakasta ez dagoela bakarrik epe laburrean mozkinak gehitzearen baitan bakarrik, baizik eta enpresa-erantzukizun soziala (EES) sustatzearen baitan, jarrera bat bezala, enpresa eta herrialde-ikuspuntu bat bezala ulerturik. EESa apustu bat da guztion ongizatea segurtatzen duen eredu ekonomiko berritzailea desberdina izan dadin, erakundeen interes-talde desberdinen inpaktuak, interesak eta itxaropenak aitortuz. EESa aldi berean mugimendu geldoa da, baina etengabea eta jarraitua, enpresen eta erakundeen kudeatze-moduan sakontzen duena, haientzat apustu estrategiko bat izatea eraginez.\n<\/p>\n<p>\nHala azaldu da gaur goizean Vitoria-Gasteizen \u201cEnpresa-erantzukizun soziala eta berrikuntza, funtsezkoak garapen ekonomiko eta sozialerako\u201d Innobasquek antolatutako jardunaldia egitean, Arabako Foru Aldundiaren lankidetzarekin. Bertan honako hauek parte hartu dute: Felipe Yarritu, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozial eta Enpresa Erantzukizuneko zuzendariak; Jagoba G\u00f3mez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Sustapeneko zuzendariak; Esther Unceta-Barrenechea, San Prudencio Lan Fundazioko kudeatzaileak; Isaac Ruiz, Gamesako EESeko zuzendariak; Jorge Berezo, Bizkaiko Foru Aldundiko Xertatuko arduradunak; Joseba Amondarain, Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuburuak; Jes\u00fas Murga, Izaiteko presidenteak; Aitor P\u00e9rez de San Rom\u00e1n, Urkideko zuzendariak; Emilio Calvo Iriarte, Mugarik Gabeko Ekonomialariak-eko ESSeko arduradunak; Luis M\u00aa Ullibarri, Innobasqueko Gizarte Berrikuntzako zuzendari nagusiak eta Guillermo Ulacia, Innobasqueko presidenteak.\n<\/p>\n<p>\nHalaber, Innobasquek landutako \u201cEESa eta lehiakortasuna Euskadin. Hurbiltze bat gizarte-berrikuntzatik\u201d argitalpena ere aurkeztu da, 50 euskal erakunde eta enpresa baino gehiagoren lankidetzari esker, bai eta Berrikuntzako Euskal Agentziaren lankidetzan erregularki aritzen diren gizarte-berrikuntzako i-taldeetako kideei ere. Talde horrek ulertzen du erantzukizun soziala duten enpresak \u201cberen interes-taldeen balioa sortu eta maximizatzea helburu dutenak direla, jokabide etiko baten bitartez\u201d.\n<\/p>\n<p>\nJardunaldian zehar erakutsi da zuzeneko harremana dagoela EESeko estrategia bateko inbertsioaren eta erakundeek jasotzen dituzten itzulkin kualtitatibo eta kuantitatiboen artean, beren interes-taldeentzat balioa sortzean. Gainera hiru praktika on ezagutarazi dira jasangarritasunaren hiru aldetatik: soziala (Urkide Ikastetxea), ekonomikoa (Mugarik Gabeko Ekonomialariak) eta ingurumenekoa (Izaite, Jasangarritasunaren aldeko Euskal Elkartea).\n<\/p>\n<h6>EES eta berrikuntza<\/h6>\n<p>\nInnobasquek aurkeztutako azterlanaren arabera, EESeko praktikak burutu dituzten enpresek kontsideratzen dute haiek eragin baikorra izan dutela beren berrikuntza mailan, beren interes-taldeekiko harremanean, erakunde bezala izan duten aipuan, ingurumen-inpaktuen kudeaketan, lan-giroa hobetzen eta baliabide-erabileraren efizientzian. Aspektu horietako batzuek zuzeneko intzidentzia dute erakundeen balioa sortzeko gaitasunean.<br \/>\nGainera, Innobasquetik atentzioa deitzen da EESa bistaratzera erakundeen lehiakortasun eta jasangarritasuneko palanka bat bezala epe luzera. Konpromiso horrek eragina izango du erakundeetan mozkinak eraginez arriskua kudeatzen, kostuak aurrezten, kapital-iturrietara iristen, kontsumitzaileekiko harremana hobetzen, giza baliabideak kudeatzen eta berrikuntza-gaitasun handiagoa izaten. Hala adierazten du Europa Batzordeak ere, izan ere EESa \u201cenpresek gizarteko inpaktuen gainean duten erantzukizun\u201d bezala irudikatzen baitu, Innobasqueren jarrerarekin lerrokatuz.\n<\/p>\n<p>\n\u201cEnpresa-erantzukizun soziala eta berrikuntza, funtsezkoak garapen ekonomiko eta sozialerako\u201d jardunaldia Innobasqueko Astearteen baitan gertatu da, izan ere ekimen horren bitartez, hileroko astearte batean deialdia egiten zaie berrikuntzako<\/p>\n","protected":false},"featured_media":53438,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54297","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54297","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/53438"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54297"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54297"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54297"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54297"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54297"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}