{"id":54313,"date":"2012-04-24T00:00:00","date_gmt":"2012-04-23T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/partaidetza-antolaeretako-berrikuntza-nola-eragiten-duen-erakusten-du-innobasquek\/"},"modified":"2012-04-24T00:00:00","modified_gmt":"2012-04-23T22:00:00","slug":"partaidetza-antolaeretako-berrikuntza-nola-eragiten-duen-erakusten-du-innobasquek","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/partaidetza-antolaeretako-berrikuntza-nola-eragiten-duen-erakusten-du-innobasquek\/","title":{"rendered":"Partaidetza antolaeretako berrikuntza nola eragiten duen erakusten du Innobasquek"},"content":{"rendered":"<p>\u201cAktore askoren jakituria soilik, elkarrekin pentsatuz eta autonomoki erabakiak hartuz (gehiengoz edo adostasunez haiek hartzean ez bezala) hurbil daiteke [\u2026] jasangarritasun-bermeetara haren hiru alderdietan: sozial, ekologiko eta ekonomikoa.\u201d Hitz horiek adierazi ditu Eugenio Molin\u00ed aditu ospetsuak, Antolaeren eta Sistemen Garapenerako aholkularia Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak antolatu eta Donostiako Basque Culinary Center-en egin den \u201cBerrikuntza, pertsonak eta partaidetza\u201d jardunaldian. Bertan elkartu dira beren antolaeretan partaidetza-prozesuen bitartez berrikuntza bultzatzen duten edo bultzatu nahi duten pertsonak.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Innobasquek euskal gizarteari egiten dion eskaintza honako honetan oinarritzen da: guztiok berrikuntza egin dezakegulako printzipioan, baldin eta baldintza egokiak ematen badira eta parte hartzeko aukera badugu.<\/strong><\/li>\n<li><strong>\u201cBerrikuntza, pertsonak eta partaidetza\u201d liburua aurkeztu da eta bertan Eugenio Molin\u00ed adituak \u201cbenetako partaidetzaren\u201d eskuliburua proposatzen du, berrikuntza eragiteko pertsonen partaidetza bideratzen duten baldintzak eraikitzea halbidetzen duena.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Halaber, Euskadin, \u201cpartaidetzarako ongarritutako lursailean\u201d, izan diren partaidetza-kasu arrakastatsuak ere aurkeztu dira: Gipuzkoako Foru Aldundia, Mondrag\u00f3n Unibertsitatea, Adimen Emozionaren Partzuergoa eta Innobasque.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>\n<em>Donostia, 2012ko apirilaren 24<\/em>. Moliniz gainera, honako hauek izan dira partaideak: Oscar Usetxi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Sustapenerako zuzendari nagusia; Jos\u00e9 Mari Aizega, Mondrag\u00f3n Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen Fakultateko zuzendaria; Nice Lazpita, Adimen Emozionalaren Partzuergoko kidea eta Norgara Garapeneko bazkide zuzendaria; Olga G\u00f3mez eta Leire Bilbao, Innobasqueko proiektu-burua eta Dinamizazio sozio-ekonomikoko zuzendaria, hurrenez hurren.\n<\/p>\n<p>\nInnobasque antolaera bat da, Bilbaok argitu duenez, \u201csormena sustatzen duena, beldurrik gabe, eta guztien ongiaren zerbitzuan bere burua jartzen duena erronka presazkoenei erantzun hoberenak aurkitzeko enpresen aukerak gehitzearen alde. Horregatik, trebetasunez eta tresnaz hornitzen ditugu pertsonak eta antolaerak. Helburu horrekin, gaur aurkezten duguna bezalako mundu guztiko sektore guztietako eredu arrakastatsuetara jotzen dugu: berrikuntza bultzatzeko inguruneak sortzen dituzten pertsonen partaidetzara. Innobasquek euskal gizarteari egiten dion eskaintza honako printzipio honetan oinarritzen da: guztiok berrikuntza egin dezakegulako printzipioan, baldin eta baldintza egokiak ematen badira eta parte hartzeko aukera baldin badugu\u201d.\n<\/p>\n<p>\nTestuinguru horretan aurkeztu da \u201cBerrikuntza, pertsonak eta partaidetza\u201d liburua, Innobasquek editatua, jardunaldiari izena damaiona eta lau atalez eratua. Lehen atalean lotura egiten da berrikuntza, pertsonak eta haien partaidetzaren artean Innobasque ko esperientzia batzuetatik abiaturik esparru horretan, hala nola b-taldeak, \u201cMinutu bat berrikuntzarako\u201d ekimena, First Lego League, World Kafetik eratorritako WOKAk, Gomendioen katea, Openideiak edo Eusko Jaurlaritzako politika publiko desberdinetara irekitako berrikuntza. Euskadiko beste esperientzia batzuk ere aztertzen dira, \u201cpartaidetzarako ongarritutako lursaila\u201d baita. Hartara, Oscar Usetxi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Sustapeneko zuzendari nagusiak; Jos\u00e9 Mari Aizega, Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen Fakultateko zuzendariak; eta Nice Lazpita, Norgara Garapeneko bazkide zuzendariak eta Adimen Emozionalaren Partzuergoko kideak beren antolaerek gai horretan dituzten esperientzien berri eman dute.\n<\/p>\n<p>\nE. Molinren benetako partaidetza\n<\/p>\n<p>\nLiburuaren bigarren atala Eugenio Molini, Antolaera eta Sistemen Garapenerako aholkulari ospetsuak sinatzen du, zeinek azaldu baitu \u201cBenetako partaidetza edo elkarrekin pentsatu, erabaki eta lan egitearen artea\u201d bere eskuliburu praktikoa. Planteamendu bat eta tresna bat da berrikuntzara bideratutako partaidetza-prozesuak diseinatu eta garatzeko, norbanakoaren erantzukizunaren ikuspegitik.\n<\/p>\n<p>\nMolin\u00edk, zeinek lan egin baitu Afrika, Hispanoamerika eta Europa Iparraldeko antolaera \u2013 publiko, pribatu, multinazional edo nazioarteko\u2013 batean baino gehiagotan \u201cbenetako partaidetza\u201d deritzon bere metodologia azalduko du, izan ere aukera ematen du berrikuntza sortzeko xedearekin pertsonen partaidetza bideratzeko baldintzak eraikitzeko. Innobasquek tresna hori jaso eta guztien eskura ezartzen du berrikuntza sortzeko palanka bezala erabil dezaten. Espezialitate, ikuspegi eta interes desberdinak dituzten aktore askoren arteko lankidetza bideratzen duen metodo bat da.\n<\/p>\n<p>\nLiburuaren hirugarren atalak gogoetak dakartza, Adimen Emozionalaren Partzuergoarekin lotutako profesional talde baten partaidetzaren inguruan, 102 antolaera eta 300 pertsona baino gehiagoko kolektibo bat da, pertsonengan berrikuntza ikertzen, esperimentatzen eta bultzatzen, eta pertsonak tarteko dituzten antolaera eta gizarte-inguruneen eraldaketan aktiboki lanean ari dena.\n<\/p>\n<p>\nAzkenik, bukatzeko, liburuak gonbidapena egiten dio irakurleari bere gogoeta propioarekin parte hartzera.\n<\/p>\n<p>\nJardunaldi hau \u201cInnobasqueko Astearteetan\u201d kokatzen da; ekimen horrek hilero dei egiten die berrikuntzaren protagonistei foro dibulgatzaile eta ireki batera, euskal berrikuntza pertsonen, antolaeren eta komunikabideen begiradapean ezartzeko.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54313","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54313","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54313"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54313"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54313"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54313"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54313"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}