{"id":54321,"date":"2012-06-29T00:00:00","date_gmt":"2012-06-28T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/zahartzea-gomendioak-bilbotik-europako-batzordera\/"},"modified":"2012-06-29T00:00:00","modified_gmt":"2012-06-28T22:00:00","slug":"zahartzea-gomendioak-bilbotik-europako-batzordera","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/zahartzea-gomendioak-bilbotik-europako-batzordera\/","title":{"rendered":"Zahartzea: Gomendioak Bilbotik Europako Batzordera"},"content":{"rendered":"<p>Atzo, adin guztietako, gizarteko eremu guztietako eta Europako hainbat herrialdetako 160 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute World Caf\u00e9-ren saio trinko batean: Zahartze Aktiboari eta Gizarte Berrikuntzari buruzkoa izan da, World Caf\u00e9 Europek Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin batera antolatua, \u201cZahartze Aktiboaren aldeko Europar ahotsak\u201d goiburupean.<\/p>\n<p>\nBilbo, 2012ko ekainaren 28a. Ekimen hau Europar Batzordeak (EACEA, Europe for Citizens Programme-Action 1: Active Citizens for Europe) finantzatzen du, 2012a Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien arteko Elkartasunaren Urtetzat aldarrikatu duelarik. Bilbotik kanpo, ekimen hau Londres, Praga, Bonn, Milan eta Estrasburgon ere izango da; hiri horiek sare bat osatzen dute, eta parte-hartzaile batzuk guztietan izango dira beste lekuetan gertaturikoaren berri emateko.<br \/>\nEkimen berritzaile honek herritarren parte-hartzea sustatu nahi du gizarte osoari dagozkion gaien inguruan, eta bere bidez ateratako ondorioak, zahartze aktiboaren eta nazioarteko elkartasunaren inguruko politika-gomendio zehatz gisa helaraziko zaizkie Europako arduradun politikoei, adibidez, Europar Batzordeko EACEAri.\n<\/p>\n<p>\nJendeak bizitzan zehar lortutako gaitasunak eta esperientziak nola balioztatu eztabaidatu da, eta horiek gizartearekin nola partekatu, beste pertsona edo eragile batzuekin baterako berrikuntza-proiektuetan elkarlanean arituz. Horietako bat lankidetza-sare bat sortzea da, Euskadin zahartze aktiboa sustatzeko.\n<\/p>\n<h6>Zahartzea<\/h6>\n<p>\nBilboko World Caf\u00e9-ren goiburua \u201czahartze aktiboa eta gizarte-berrikuntza\u201d izan da. Innobasquek ikuspegi berritzailearekin lan egiten du fenomeno honen inguruan: zahartzea prozesu arrakastatsua da, aukerak sortzen dituena, eta Euskadik horiek garatzeko gaitasuna du, eta horregatik, zeharkakotasunez planteatu behar da, oso eremu desberdinetan eragiten baitu, hots, ikaskuntza, enplegu, kultura, aisialdi, balio, hirigintza, garraio, zerga-gai eta abarretan.\n<\/p>\n<p>\nGainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2015 Planean jasotakoaren arabera, zahartzearena merkatu-aukerak sortzeko ahalmena duten bost arloetako bat da, Euskadirentzat beste hazkunde-eredu bat bultzatzen duena; izan ere, 2015ean, euskal biztanleen %23k 65 urte baino gehiago izango ditu, eta horrek aldatu egingo du biztanleriaren piramidea, eta eszenatoki berriak sortuko ditu hainbat arlotan (gizartean, hezkuntzan, ekonomian, osasungintzan, laguntza edo asistentziaren arloan\u2026). Horiei aurre egiteko, Gizarte Efiosasuntsuaren eta Gizarte Berrikuntzaren dinamiketatik ari da lanean Innobasque, non World Caf\u00e9 bezalako dinamikak sustatzen baitira, jendearen ahotsak eta iritziak entzun eta kontuan hartzeko.\n<\/p>\n<h6>Adimen kolektiboa<\/h6>\n<p>\nWorld Caf\u00e9 partaidetza-dinamika du, eta prestakuntza eta jatorri desberdineko jendea talde txikitan biltzen du, bestela sortuko ez liratekeen ideia berritzaileak sor daitezen eta adimen kolektiboa lankidetzaren bidez azaleratzeko.\n<\/p>\n<p>\nParte-hartzaileak 4 laguneko mahaitan banatu dira, eta kafe bat hartu bitartean, horietako bakoitzean planteaturiko galderei erantzun diete. Mahaiko pertsona horietako batek \u201canfitrioi\u201d lana egin du, gainerakoak mahaiz mahai joan dira eta taldez aldatzean, aurreko parte-hartzaileen ekarpenetan sakondu dute. Taldeen heterogeneotasuna ziurtatzeko, jendeak bere jatorria adierazten zuten koloretako eranskailuak zeramatzan: hezkuntza, elkarteak, sektore publikoa, sektore sozio-sanitarioa, ekonomia, 50 urtez gorako herritarrak\u2026 Honela, pertsonen interakzio edo eragin-trukeari esker, hainbat ondorio atera dituzte.\n<\/p>\n<p>\nGoizean zehar, mural edo horma-irudi bat ere egin da &#8220;etiketa-hodei&#8221; batekin, kontzepturik erabilienekin, eta laburpen grafikoa ere egin da poster batean, \u201cgraphic recorder\u201d bat joan delarik goizean zehar hori lantzen. Gainera, ideiarik esanguratsuenak ideien horman bistaratu dira, erantsitako post-it-en bide.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":54322,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54321","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54321","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/54322"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54321"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54321"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54321"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54321"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54321"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}