{"id":54339,"date":"2012-12-18T00:00:00","date_gmt":"2012-12-17T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/ideia-txikiak-berrikuntza-bihurtuak-innobasqueren-minutu-bat-berrikuntzarako-ekimenari-esker\/"},"modified":"2012-12-18T00:00:00","modified_gmt":"2012-12-17T22:00:00","slug":"ideia-txikiak-berrikuntza-bihurtuak-innobasqueren-minutu-bat-berrikuntzarako-ekimenari-esker","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/ideia-txikiak-berrikuntza-bihurtuak-innobasqueren-minutu-bat-berrikuntzarako-ekimenari-esker\/","title":{"rendered":"Ideia txikiak berrikuntza bihurtuak, Innobasqueren &#8220;Minutu bat berrikuntzarako&#8221; ekimenari esker"},"content":{"rendered":"<p>Ideia txikiak errealitate eginak eta berrikuntza bihurtuak dira \u201cMinutu bat berrikuntzarako\u201d ekimenaren emaitza, lankidetzazko berrikuntzaren ekimena, duela urtebete Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak abiarazia, berrikuntzaren kultura jendartean zabaltzeko helburuaz. Enpresak eta euskal gizartea jasaten ari garen egoeraren konplexutasunaz jabeturik, berriro agerian jarri da berrikuntza funtsezkoa dela erronkei arrakasta-berme gehiagoz aurre egiteko. Honela, era guztietako 79 erakundek beren minutua hartu zuten, eta 170 erronka identifikatu ziren, eta horiek konpondu nahirik 8.523 ideia sortu ziren.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Era guztietako 79 erakundek parte hartu zuten \u201cMinutu bat berrikuntzarako\u201d ekimenean; Innobasquek antolatua, 170 erronka sortu ziren eta horien inguruan 8.523 ideia.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Lankidetzazko berrikuntza-prozesu honen emaitza gisa, produktu, zerbitzu eta prozesuen berrikuntzak lortu dira, eta enpresa berri bat sortzen ere ari da.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Guillermo Ulaciak, Innobasqueko presidenteak, esan duenez, \u201cBerrikuntza ez dago I+G sailetan bakarrik, baizik eta erakundearen edozein lekutan, baita bertatik kanpo ere. Hori erakutsi du \u2018Minutu bat berrikuntzarako\u2019 ekimenak, pertsona guztiek egin baitezakegu berrikuntza horretarako zirkunstantzia egokiak ematen badira, konfiantzazko lankidetza-inguruneak sortuz&#8221;.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"#\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa oharra <span class=\"formato\">(PDF, 863 Kb)\u00a0<\/span><\/strong>\u00a0<\/a><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=790\">Talde Argazkia<\/a><br \/>\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=791\">Ulacia eta Anitua<\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Gasteiz, 2012ko abenduaren 18a<\/em>. \u201cBerrikuntza ez dago bakarrik I+G sailetan, baizik eta erakundearen edozein lekutan, baita bertatik kanpo ere. <strong>Uste dut pertsona guztiok egin dezakegula berrikuntza<\/strong>, horretarako zirkunstantzia egokiak ematen badira,<strong> konfiantzazko lankidetza-inguruneak sortuz<\/strong>, \u2018Minutu bat berrikuntzarako\u2019 ekimenak erakutsi duen bezala\u201d; hori baieztatu du gaur goizean <strong>Guillermo Ulacia<\/strong>k, <span class=\"texto1\"><strong>Innobasqueko<\/strong> <\/span>presidenteak, Gasteizko BTI-Biotechnology Instituten, ekimen honen emaitzak \u2013argitalpen batean jasoak\u2013 aurkezterakoan. Honela, parte-hartzaileen lana aitortzen da eta lankidetzazko berrikuntzan egin diren jardunbide egokiak ikusgai bihurtzen dira, inspirazio eta ikaskuntzarako balio izan dezaten.\n<\/p>\n<p>\nEkitaldian izan dira, baita ere, <strong>Eduardo Anitua<\/strong>, BTI Biotechnology Instituteko presidentea; <strong>Marisa Arteagagoitia<\/strong>, Osakidetzako Uribe eskualdekoa; <strong>Isabel Orba\u00f1anos<\/strong> eta <strong>F\u00e9lix S\u00e1enz de Ugarte,<\/strong> Urkide Ikastetxeko Berrikuntza Zentrokoa; <strong>Idoia Uriarte<\/strong>, Euskalteleko Merkatu Berrikuntzako zuzendaria; <strong>Asier Ruiz Ram\u00edrez<\/strong>, 2DZanga-ren sortzailekidea; <strong>Patxi Gaztelumendi<\/strong>, EHNE Bizkaiko Komunikazio eta Proiektu Berrien arduraduna; <strong>Patricia Garc\u00eda<\/strong>, Gazteiz ON-eko gerentea; eta <strong>Alberto Bokos<\/strong> eta <strong>Txema Villate,<\/strong> Innobasqueko Komunikazio-zuzendaria eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren. Beren esperientzia eta lorturiko emaitzak azaldu dituzte: nola ikasi duten ekinaren ekinez eta nola egin duten berrikuntza lankidetzan.\n<\/p>\n<p>\n\u201cMinutu bat berrikuntzarako\u201d <strong>ekintzara<\/strong> eta <strong>epe laburreko emaitzetara<\/strong> bideratuta dago. Honela, <strong>Euskaltel<\/strong>ek produktu-berrikuntza sortu zuen, mugikorretarako aplikazio berri bat sortuz.<strong> 2DZanga<\/strong>k aurrez ikusi gabeko emaitza lortu zuen: zerbitzu-zorroa handiagotu zuen, gamifikazioa barne, ikustean jendea nola dibertitzen zen parte hartuz. <strong>GasteizOn<\/strong> merkatari-elkarteak, era adostuan, Green Capital-en estrategiarekin bat datozen zerbitzu berriak sartu zituen, erosketaren banaketa bizikletaz, besteak beste. <strong>Osakidetza<\/strong>ko Uribe eskualdeak<strong> <\/strong>eta<strong> Urkide<\/strong> ikastetxeak beren erabiltzaileekin komunikatzeko eta beren komunitatera irekitzeko era berri bat aurkitu zuten.<strong> BTI Biotechnology<\/strong> Institutek ere parte hartu zuen eta Innobasquek neurri berritzaileak hartu zituen lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko. Azkenik, <strong>EHNE Bizkaia <\/strong>ekoizleen, kontsumitzaileen eta gizarte-eragileen artean beste kooperatiba bat sortzeko prozesuan dago, minutuaren inguruan sorturiko eztabaidaren ondorioz. Kasu askotan, emandako metodologiaren erraztasun eta malgutasunari esker, parte-hartzaileek aberastu egin zuten metodologia hori, horietako batzuek beren dinamiketan sartu dute eta zenbait alderdiren lankidetza behar duten beste proiektu batzuetarako erabiltzen dute.\n<\/p>\n<p>\nGainera, \u201c<strong>Minutu bat berrikuntzarako<\/strong>\u201d ekimenean gauzaturiko prozesuak zertu duten erakundeei ere onurak ekarri dizkie: ikuspegi partekatua sortu da, pertsona bakoitzari ekarpena egiteko aukera eman zaio eta enpresak langile bakoitzarengan dagoen ezagutza edo jakintza baloratzen ikasi du, askotan ikusezina. <strong>Adimen kolektiboa<\/strong>ren balioa aitortzen ikasi dute erakundeek, eta horrek proiektuak era eraginkorragoan garatzen laguntzen die.\n<\/p>\n<p>\n<strong>Berrikuntza irekiko prozesuetan arrakastaren funtsezko faktoreak<\/strong> ere identifikatu dira: ibilbideak ongi definituta egon behar du hasieratik bere hartzaileekin; aurrez aurreko harremana sustatzen da, aitortza publikoa eta ideia irabazlea bere egileak gauzatu ahal izatea palanka mobilizatzaileak dira, ezinbestekoa da erakundeko zuzendaritzaren konpromisoa, barne-komunikazioa hobetzen da, berrikuntza inplementatzea da eta denek egin dezakete. Azkenik, agerian geratu da aurkezturiko metodologia irekia eta malgua dela; beraz, \u201cstakeholder\u201d guztiek parte har dezakete, nahi izanez gero.\n<\/p>\n<p>\nJardunaldi hau \u201cInnobasqueren Astearteak\u201d topaketen barruan kokatzen da; ekimen horrekin Berrikuntzaren Euskal Agentziak berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.\n<\/p>\n<div class=\"hr1\">\n<hr \/>\n<\/div>\n<h6><strong>Parte hartu dute:<\/strong><\/h6>\n<pre>\n2DZANGA \u2022 A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOG\u00cdA \u2022 ADEGI - ASOCIACI\u00d3N DE EMPRESARIOS DE GIPUZKOA \u2022 AED-ASOCIACI\u00d3N DE EMPRESARIAS Y DIRECTIVAS DE BIZKAIA \u2022 AQUARIUM DONOSTIA \u2022 ARARTEKO \u2022 ASMOZ FUNDAZIOA \u2022 BANCO SABADELL GUIPUZCOANO \u2022 BANKOA \u2022 BEGO\u00d1AZPI IKASTOLA \u2022 BILBAO DENDAK \u2022 BILBAO METROPOLI-30 \u2022 BIOEF \u2022 BIZKAIA:::XEDE \u2022 BTI BIOTECHNOLOGY INSTITUTE \u2022 CADENA SER \u2022 C\u00c1MARA DE COMERCIO DE GIPUZKOA \u2022 CDE. CENTRO DE VIGILANCIA, NORMAS Y PATENTES \u2022 COLEGIO EL AVE MAR\u00cdA \u2022 COLEGIO URKIDE \u2022 COLEGIO VASCO DE ECONOMISTAS \u2022 CONEXIONES IMPROBABLES \u2022 DEUSTO INNOVACI\u00d3N SOCIAL. UNIVERSIDAD DE DEUSTO \u2022 DIMENSI\u00d3N \u2022 DIPUTACI\u00d3N FORAL DE BIZKAIA \u2022 ECS - EXCELLENCE COLABORATION SOLUTIONS \u2022 EHNE BIZKAIA \u2022 ELHUYAR FUNDAZIOA \u2022 ENKARTERRIALDE \u2022 ETORKINTZA \u2022 EUSKALTEL \u2022 EUTSI ASOCIACI\u00d3N \u2022 FUNDICIONES DEL ESTANDA \u2022 GAIKER-IK4 \u2022 GASTEIZ ON \u2022 GONZ\u00c1LEZ CAVIA Y CABRERA - ARQUITECTURA, URBANISMO Y PAISAJE \u2022 GRUPO CEI \u2022 GRUPO GUREAK \u2022 GRUPO ORMAZABAL \u2022 GRUPO VADILLO ASESORES CONTROL \u2022 GRUPO XABIDE \u2022 GUIA SOLUTION \u2022 HUMAN MANAGEMENT SYSTEMS \u2022 IDE \u2022 IK4 RESEARCH ALLIANCE \u2022 INFORM\u00c1TICA 68 \u2022 INNEVENTO \u2022 INNOBASQUE \u2022 IVI BILBAO \u2022 KLAP \u2022 KOLDO ALONSO. OSTEOPAT\u00cdA \u2022 KULTUR KABIA ZERBITZUAK \u2022 LA CAIXA. CAIXABANK EN DONOSTIALDEA. \u2022 LA SALLE SAN MARTZIAL IKASTETXEA \u2022 LANBIDE \u2022 LANSER LANGUAGE SERVICES \u2022 LANTEGI BATUAK \u2022 LOTURA \u2022 MARISTAK IKASTETXEA \u2022 MATZ-ERREKA \u2022 MBN COMUNICACI\u00d3N \u2022 MENTORES EN REFLEXI\u00d3N EMPRESARIAL - SIMEYCO \u2022 MONDRAG\u00d3N CORPORATION \u2022 MUTUALIA \u2022 O+IKER (INSTITUTO VASCO DE INVESTIGACI\u00d3N SANITARIA) \u2022 OARSOALDEA \u2022 OBISPADO DE BILBAO \u2022 ON:TIME \u2022 ORBEA \u2022 OSAKIDETZA COMARCA URIBE \u2022 PARQUE CIENT\u00cdFICO Y TECNOL\u00d3GICO DE BIZKAIA \u2022 PARQUE TECNOL\u00d3GICO DE \u00c1LAVA \u2022 PARQUE TECNOL\u00d3GICO DE SAN SEBASTI\u00c1N \u2022 POLO GARAIA \u2022 RESIDENCIA MA\u00d1ARIKUA \u2022 RIBATE \u2022 SABERNET \u2022 SUBDIRECCI\u00d3N GENERAL DE FOMENTO INDUSTRIAL E INNOVACI\u00d3N DE LA DIRECCI\u00d3N GENERAL DE MERCADOS ALIMENTARIOS (MINISTERIO DE MEDIO AMBIENTE, RURAL Y MARINO) \u2022 TECNALIA \u2022 UP! ART FOR LIFE!<br \/>\n<\/pre>\n","protected":false},"featured_media":54340,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54339","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54339","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/54340"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54339"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54339"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54339"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54339"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54339"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}