{"id":54350,"date":"2013-03-18T00:00:00","date_gmt":"2013-03-17T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/european-robotics-festivalean-parte-hartu-duten-lau-euskal-taldek-saria-jaso-dute\/"},"modified":"2013-03-18T00:00:00","modified_gmt":"2013-03-17T22:00:00","slug":"european-robotics-festivalean-parte-hartu-duten-lau-euskal-taldek-saria-jaso-dute","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/european-robotics-festivalean-parte-hartu-duten-lau-euskal-taldek-saria-jaso-dute\/","title":{"rendered":"European Robotics Festivalean parte hartu duten lau euskal taldek saria jaso dute"},"content":{"rendered":"<p>Mondragon Unibertsitateko heziketa zikloko \u201cRobotek\u201d taldeak, Siberiako (Errusia) taldearekin batera, FIRST Tech Challenge-ko (FTC) europar finala irabazi du. Lehiaketa  hori Tarragonan izan da European Robotics Festival barruan. Gauzak horrela, Saint Louisen apirilean izango dan final mundialan, World Festival, parte hartuko dute gipuzkoarrek. Robotek-ek Roboteko Disenurik Onena Saria ere jaso du. FLL mailan, Barakaldoko El Regato Ikastetxeak Lanbide-adeitasunagatiko saria irabazi du; Zornotzako Karmengo Amak Irtenbide berritzaileagatiko saria eta Donostiako Axular Lizeoak Aurkezpenagatiko saria. Honekin batera saridunen argazkiak eta pasadan ostiralean zabaldutako prentsa oharra doazkizue.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>European Robotics Festival-en lehenengo edizioa datorren asteburuan izango da Tarragonan eta hiru kategoria izango ditu: Junior FLL 6 eta 9 urte arteko haurrentzat, FIRST Lego League 9 eta 16 urte arteko gaztetxoentzat eta FIRST Tech Challenge, 17 eta 23 urte arteko gazteentzat.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Hiru euskal talde lehiatuko dira FIRST Lego League-ren Espainiako finalean, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu ohi duen FIRST Lego League Euskadi (FLL Euskadi) berrikuntza-eskolan lehenengo tokietan sailkatu baitziren.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Lehenengo aldiz, Mondragon Unibertsitateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikaslez osaturiko talde batek parte hartuko du FIRST Tech Challenge-n, 17 eta 23 urte arteko gazteentzako robotika-lehiaketan.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>European Robotics Festival Europako robotika-lehiaketarik handiena da, 2.500 ikusle eta 6 herrialdetako 600 parte-hartzailek osaturiko 70 talde biltzen dituena.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=818\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong><span>Prentsa oharra<\/span> <span class=\"formato\">(PDF, 454Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\nBilbo, 2013ko martxoaren 15a. Zornotzako Karmengo Amako, Barakaldoko El Regato ikastetxeko eta Donostiako Axular Lizeoko 9 eta 16 urte arteko ikasle taldeak dira Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu ohi duen FIRST Lego League Euskadi (FLL Euskadi) berrikuntza-eskolan sailkaturiko hiru taldeak, eta txapelketaren Espainiako finalean parte hartuko dutenak. Honela, kategoria honetako 33 talde lehiatuko dira Estatu Batuetako World Festival-era edo aurten Paderborn-en (Alemanian) izango den Open European Championship-era joateko. Txapelketa datorren asteburuan (martxoaren 16 eta 17an) izango da Tarragonako Biltzar Jauregian, I European Robotics Festival-en esparruan.\n<\/p>\n<p>\nBeraiez gain, Mondragon Unibertsitateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoko gazteak joango dira, Euskadiko talde bakarra lehenengo aldiz FIRST Tech Challenge delakoan parte hartuko duena; robotikako lehiaketa hau 17 eta 23 urte arteko gazteentzat da, FLLn landutako teknologia eta ingeniaritza alderdietan sakontzen du eta lanbide-etorkizuna zientzia eta teknologiara bidera dezaten prestatzen ditu parte-hartzaileak. Lehiaketa hau nazioartekoa da eta 6 herrialdetako (Espainia, Errusia, Herbehere, Estatu Batu eta Errumaniako) 18 talde bilduko ditu. Puntuaziorik onena lortzen duten bi taldeak apirilean Estatu Batuetan izango den final handian lehiatuko dira.\n<\/p>\n<p>\nAzkenik, txikienek, 6 eta 9 urte arteko haurrek, Junior FLLn hartuko dute parte, eta bertan maketak egingo dituzte Lego piezak erabiliz eta poster adierazgarri bat ere bai beren esperientzia erakusteko.\n<\/p>\n<p>\nAurten hiru lehiaketen (Junior FLL, FIRST Lego League eta FIRST Tech Challenge) erronka pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzea da, eta European Robotics Festival-en lehen edizioaren parte dira; Europako robotikako lehiaketa handiena den honek 2.500 ikusle biltzea espero da, 6 herrialdetako 70 taldetan banaturik parte hartuko duten 6 eta 23 urte arteko 600 ikasle animatzeko. Parte-hartzaileek Lego piezaz egindako robotak diseinatu, eraiki eta programatuko dituzte, eta zientzia-ikerketa, teknologia-garapen, berrikuntza, sormen eta talde-lanerako beren gaitasuna erakutsiko dute. Jaialdiaren azken helburua etorkizuneko zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzea da era atsegingarri, erakargarri eta estimulagarrian.\n<\/p>\n<p>\nDuela lau urte Euskadi lehiaketa hauetan parte hartzen hasi zenetik, beti egon da euskal ordezkaritza nazioarteko lehiaketetan.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":53534,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54350","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54350","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/53534"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54350"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54350"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54350"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54350"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54350"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}