{"id":54352,"date":"2013-04-03T00:00:00","date_gmt":"2013-04-02T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/nazioarteko-lan-bilerak-nanoteknologian-merkatu-aukera-berriak-sortzeko\/"},"modified":"2013-04-03T00:00:00","modified_gmt":"2013-04-02T22:00:00","slug":"nazioarteko-lan-bilerak-nanoteknologian-merkatu-aukera-berriak-sortzeko","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/nazioarteko-lan-bilerak-nanoteknologian-merkatu-aukera-berriak-sortzeko\/","title":{"rendered":"Nazioarteko lan-bilerak nanoteknologian merkatu-aukera berriak sortzeko"},"content":{"rendered":"<p>Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailak merkatu-aukera berriak sortu nahi ditu nanoteknologian eta horretarako, nanoBasque (SPRI) agentziaren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren bidez, datozen apirilaren 24 eta 25ean, nazioarteko lan-bilerak antolatu ditu enpresen, teknologia-zentroen eta unibertsitateen artean, ImagineNano 2013ren esparruan, hain zuzen.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Topaketak <a href=\"https:\/\/www.imaginenano.com\/GENERAL\/index.php\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">ImagineNano 2013<\/a>-ren esparruan izango dira, apirilaren 24 eta 25ean BECen, Europan nanoteknologiaz eta nanozientziaz egiten den topaketarik handienean.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Bilera hauek aukera paregabea dira mundu osoan lankidetzarako bazkide izan daitezkeenekin harremanetan jartzeko, eta merkatu-aukera berriak, bezero berriak, ikerketa-proiektuak eta teknologia-transferentzia, eta nanoteknologiari buruzko \u201cknow how\u201d aurkitzeko.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=834\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong><span>Prentsa oharra<\/span> <span class=\"formato\">(PDF, 540 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Zamudio, 2013ko apirilaren 2a.<\/em> Bi urtean behingo azoka hau Europan nanoteknologiaz eta nanozientziaz egiten den topaketarik handiena da eta bigarren edizio hau Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egingo da; ekitaldia antolatzen duen <a href=\"https:\/\/www.phantomsnet.net\/Foundation\/index.php?project=1&#038;intra=1\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">Phantoms Foundation<\/a>-en arabera, \u201cEuskadik indarguneak ditu nanozientzian eta nanoteknologian eta eragile garrantzitsu gisa kokatzen da \u2018nano\u2019 munduan, gora egiten ari den arlo honetan lider diren eragile asko hartzen dituelarik\u201d.\n<\/p>\n<p>\nIndustria-erakusketa handiaz gain, eta han etorkizuneko nanojoerak agertuko dira, <a href=\"https:\/\/www.eenbasque.net\/\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">Basque Enterprise Europe Network<\/a> partzuergoak planifikaturik, nazioarteko izaera duten lan-bilerak (\u201cbrokerage event\u201d) ari dira sustatzen, teknologia-garatzaileak beraien erabiltzaileekin harremanetan jartzeko, arlo honetan lankidetza teknologikoa bultzatzeko helburuarekin betiere.\n<\/p>\n<p>\nEnpresa, teknologia-zentro, ikerketa- eta garapen-institutu, laborategi, unibertsitate eta ikertzaile pribatuek aukera izango dute beren teknologia berritzaileak eta \u201cknow how\u201da aurkezteko, negozio-bazkide izan daitezkeenekin edo I+G-ko europar proiektuetan kolaboratzeko modukoekin harremanetan jartzeko, eta nazioarteko harremanak ezartzeko.\n<\/p>\n<p>\nHorretarako, apirilaren 15a baino lehen eman behar dute izena hemen: <a href=\"https:\/\/www.b2match.eu\/imaginenano2013\/pages\/home\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">b2match<\/a>. Webgune honetan agertuko dira izena ematen duten guztien profilak, zer eskaintzen duten, zer lankidetza ari diren bilatzen, eta jorratu nahi dituzten gai zehatzak. Profil horiek direktorio publiko baten parte izango dira. Honela, bizkor eta erraz, bi aldeko hitzorduak hitzartu eta agendak erabakitzen dira ekitaldia egin aurreko egun eta asteetan; eta bertaratzen direnean, deitutakoak mahai batean aurkitzen dira 20 minutuko bilera egiteko. Denbora hori igarotakoan txirrinak jotzen du eta hurrengo bilera hasten da. Kontuan izanda aldez aurretik elkar ezagutzen dutela, baita aztertuko diren gaiak ere, bilerak oso emankorrak izaten dira.\n<\/p>\n<p>\nBilera hauek garapen mikro\/nanoteknologiko eta horien aplikazioetara bideraturik daude hainbat industria-sektoretan: manufaktura, teknologia aeroespazial, materialen teknologia, kimika, robotika, metal astunen industria, elektronika, energia, medikuntza, bioteknologia, farmazeutika, ingurumena edo neurketak eta estandarrak.\n<\/p>\n<p>\nAntolatzaileak prest daude izena eman nahi duten erakundeei aholkularitza emateko eta ekitaldi hau gogobetegarria gerta dadin laguntzeko. <a href=\"https:\/\/www.nanobasque.eu\/\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">nanoBasque <\/a>(<a href=\"https:\/\/www.spri.es\/\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">SPRI<\/a>) agentziaz eta Innobasquez gain, hona hemen ekimen honetan lagunduko dutenak: ARIST\/CCIR eta Grenobleko Merkataritza eta Industria Ganbera (Frantzia), Steinbeis Europa-Zentrum (Alemania) eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Gorena eta SEIMED (Espainia).<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54352","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54352","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54352"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54352"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54352"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54352"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54352"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}