{"id":54366,"date":"2013-10-22T00:00:00","date_gmt":"2013-10-21T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/emakumeak-baztertzen-dituzten-ekonomiak-atzera-geratuko-dira\/"},"modified":"2013-10-22T00:00:00","modified_gmt":"2013-10-21T22:00:00","slug":"emakumeak-baztertzen-dituzten-ekonomiak-atzera-geratuko-dira","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/emakumeak-baztertzen-dituzten-ekonomiak-atzera-geratuko-dira\/","title":{"rendered":"Emakumeak baztertzen dituzten ekonomiak atzera geratuko dira"},"content":{"rendered":"<p>World Economic Forum-aren txosten batek munduan dagoen genero-bretxa neurtzen du lau adierazleren bidez (emakumeek duten aukera osasun-arretaz, hezkuntzaz, berdintasun ekonomikoaz eta parte-hartze politikoaz baliatzeko), eta egiaztatu du korrelazioa dagoela herrialde berritzaileenen eta aipaturiko faktore horiek gehien zaintzen dituztenen artean, nola baitira Islandia, Finlandia, Norvegia eta Suedia. Beraz, emakumeak baztertzen dituzten ekonomiak atzeratuta geratuko dira, zeren eta, zenbat eta handiagoa izan genero-bretxa, are txikiagoa izaten baita lurralde baten lehiakortasuna.<\/p>\n<ul>\n<li>\n\t<strong>Jardunaldian agerian geratu da emakumeak baztertzen dituzten ekonomiak atzera geratuko direla, zeren eta, zenbat eta handiagoa izan genero-bretxa, are txikiagoa izaten baita lurralde baten lehiakortasuna.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong><br \/>\n\tInnobasque sareko emakume berritzaileen esperientziak ezagutarazi dira eremu akademikotik, enpresa pribatutik eta arlo publikotik.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>\n\u00a0\n<\/p>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=902\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong><span>Prentsa oharra<\/span> <span class=\"formato\">(PDF, 436 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Donostia, urriaren 22a.<\/em> Gai honetaz hitz egin da gaur arratsaldean \u201cEmakume berritzaileak\u201d jardunaldian. Hasiera Alberto Garc\u00eda Erauzkin Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, Estibaliz Hern\u00e1ez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunerako sailburuordeak, eta Pedro S\u00e1nchez Sabadell Guipuzcoano bankuko zuzendari nagusiak eman diote. Ekitaldia Sabadell Guipuzcoano bankuaren Donostiako egoitzan izan da, eta amaiera Izaskun Landaida Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak eman dio; erakunde hau izan da Berdintasunaren X. Foroa antolatu duena, eta horri atxiki zaio jarduera hau ere, Innobasque sareko emakume berritzaileen esperientziak ezagutarazteko balio izan duelarik.\n<\/p>\n<p>\nBaita ere parte-hartzaile izan dira Cristina Garmendia, Genetrix-eko lehendakaria eta Zientzia, Berrikuntza eta Teknologiako ministro ohia; Amaia Maseda, EHUko errektoreordea; Ana Bel\u00e9n Juaristi, Engranajes Juaristiko gerentea; hauek berrikuntzaz eta lidergoaz hitz egin dute Julia Fern\u00e1ndez Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresaburuen Elkarteko (Aspegi) lehendakariak moderaturiko mahai-inguruan. Hiru ikuspegi ezberdin ere ezagutarazi dira: biologia molekularreko enpresa batetik, mundu akademikotik eta industria-erakunde batetik.\n<\/p>\n<p>\nGizarte-eremuan emakumeek duten eraginaz hitz egin dute Ibon Uribe Eudel-Euskal Udalerrien Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko Berdintasunerako ordezkariak, Luisa Villegas Artzai-Gazta Idiazabal gaztaren egile eta artzainen elkarteko koordinatzaileak, eta Estibaliz S\u00e1daba Erreakzioa talde feministako artistak, Azucena Vega Coaching Estrat\u00e9gicoko zuzendariak koordinatuta. Honela, Villegasek euskal nekazaritza arloko mikroenpresetan lan egiten duten emakumeen esperientzia azaldu du, eta zein diren beraien erronkak eta garatzen ari diren berrikuntza-proiektuak. Bestalde, S\u00e1dabak artearen alde egin du erresistentzia feministaren tresna eta artista eta emakumeak ahalduntzeko tresna gisa. Azkenik, Uribek azaldu du Basqueskola Eudelen proiektu bat dela euskal emakumezko alkate eta zinegotzientzat, eta hor sareko lana eta tokiko politikaren ariketaz esperientzien trukea sartzen dela nazioarteko ikuspegiaz eta gizonezkoen kolektiboa ere barneratuz.\n<\/p>\n<p>\nHitzaldietan eta galde-erantzunetan agerian geratu da berrikuntzaren jarduerari kalte egiten diola emakumezkoak gutxi ordezkaturik egoteak lan-munduan eta bereziki arlo pribatuko erabakitze-organoetan. Europan aginte-postuetan %14koa da emakumezkoen parte-hartzea. Eta berriro ere agerian geratu da banaketa irregularra dagoela familia-eremuko rol edo eginkizunetan. Euskal emakumeek gizonezkoek baino 2 ordu gehiago sartzen dituzte etxeko lanetan eta familiakoak zaintzen. Desberdintasun hori da eragozpen nagusietako bat berdintasunezko gizarterantz aurrera egiteko. Oraindik ere laguntza-politikak inplementatu behar dira emakumezkoek behar beste garantiarekin beren karrera profesionalak garatu ahal izateko, zeren eta denborak erakutsi baitu diskriminazio edo bereizkeria hori ez dela berez desagertzen.\n<\/p>\n<p>\n\u201cInnobasqueren Astearteak\u201d ekinbidearekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54366","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54366","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54366"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54366"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54366"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54366"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54366"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}