{"id":54372,"date":"2013-12-14T00:00:00","date_gmt":"2013-12-13T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/fll-euskadin-300-ikaslek-naturaren-hindamendiei-aurre-diete-zientziaz-robotikaz-eta-berrikuntzaz-baliatuz\/"},"modified":"2013-12-14T00:00:00","modified_gmt":"2013-12-13T22:00:00","slug":"fll-euskadin-300-ikaslek-naturaren-hindamendiei-aurre-diete-zientziaz-robotikaz-eta-berrikuntzaz-baliatuz","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/fll-euskadin-300-ikaslek-naturaren-hindamendiei-aurre-diete-zientziaz-robotikaz-eta-berrikuntzaz-baliatuz\/","title":{"rendered":"FLL Euskadin 300 ikaslek naturaren hindamendiei aurre diete zientziaz, robotikaz eta berrikuntzaz baliatuz"},"content":{"rendered":"<p>Andoain-eko LaSalle Berrozpeko taldea (Gipuzkoa) eta Bizkaiko Lauro Ikastola taldea irabazi dute gaur FIRST LEGO LEAGUE (FLL) Euskadi zientzia eta robotikako lehiaketaren bosgarren edizioa, Innobasquek sustatua.<\/p>\n<ul>\n<li><span ><strong>Andoain-eko LaSalle Berrozpeko taldea (Gipuzkoa) eta Bizkaiko Lauro Ikastola taldea lehen eta bigarren tokian geratu dira, hurrenez hurren, FLL Euskadi zientzia eta robotika lehiaketaren bosgarren edizioan.<\/strong><\/span><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Euskal ikasleen 30 taldek parte hartu dute, eta 10 eta 16 urte arteko 300 neska-mutikok egun dibertigarri eta zirraragarria pasa dute; aurtengo FLL erronkari \u2013hau da, naturaren hondamendiei\u2013 aurre egiteko beren zientzia-proiektuak eta Lego piezez diseinaturiko robotak erakutsi dituzte.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><span ><strong>FLL Euskadi kirol-ekitaldien formatuko lehiaketa da; trebetasun berritzaileen garapena sustatzen du, sormena, teknologia, robotika eta talde-lana uztartzen ditu, eta gai hauetan adituekin lan egiteko aukera ematen die gazteei.<\/strong><\/span><\/li>\n<\/ul>\n<div class=\"colDcha\">\n<p>\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=925\">Prentsa oharra<\/a>\n<\/p>\n<p>\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=926\">Sarituen zerrenda<\/a>\n<\/p>\n<p>\n<a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/innobasque\/sets\/72157638660932144\/\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">Txapelketaren argazkiak<\/a>\n<\/p>\n<p>\n<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=cjZ3P8f7bOw&#038;feature=youtu.be\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">FLL Euskadiren bideoa\u00a0<\/a>\n<\/p>\n<\/div>\n<p>\n<em>Derio, 2013ko abenduaren 14a. <\/em>Garatu duten zientzia-proiektuaren sormenak, eta beraiek diseinatu duten robotak erakutsitako trebetasunak, baita erakutsitako balioek ere, martxoan Bartzelonan izango den Espainiako finalean parte hartzeko aukera eman diete. Handik aukera izango dute nazioarteko lehiaketetara \u2013Europako finalera edo Estatu Batuetako World Festival-era\u2013 ere iristeko; horietan lehendik ere badu Euskadik esperientzia, hasiera-hasieratik egon baita beti euskal talderen baten ordezkaritza. Antolatzaileek aurten mundu osoari zabaldu dioten erronka \u201365 herrialdetan daude lehiaketak\u2013 naturaren hondamendien ingurukoa da: nola prestatu horien ondorioak ahalik eta txikienak izateko, kalteturiko lekuak berreraikitzeko eta biztanleak onik eta osorik mantentzeko.\n<\/p>\n<p>\n<em>Derio, 2013ko abenduaren 14a. <\/em>Andoain-eko LaSalle Berrozpeko taldea (Gipuzkoa) eta Bizkaiko Lauro Ikastola taldea irabazi dute gaur FIRST LEGO LEAGUE (FLL) Euskadi zientzia eta robotikako lehiaketaren bosgarren edizioa, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatua. Garatu duten zientzia-proiektuaren sormenak, eta beraiek diseinatu duten robotak erakutsitako trebetasunak, baita erakutsitako balioek ere, martxoan Bartzelonan izango den Espainiako finalean parte hartzeko aukera eman diete. Handik aukera izango dute nazioarteko lehiaketetara \u2013Europako finalera edo Estatu Batuetako World Festival-era\u2013 ere iristeko; horietan lehendik ere badu Euskadik esperientzia, hasiera-hasieratik egon baita beti euskal talderen baten ordezkaritza. Antolatzaileek aurten mundu osoari zabaldu dioten erronka \u201365 herrialdetan daude lehiaketak\u2013 naturaren hondamendien ingurukoa da: nola prestatu horien ondorioak ahalik eta txikienak izateko, kalteturiko lekuak berreraikitzeko eta biztanleak onik eta osorik mantentzeko.\n<\/p>\n<p>\nIa mila pertsona izan dira Euskaltelen egoitzan Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean; han izan da lehiaketa eta bertan bildu dira familia osoak, adiskideak, irakasleak, ikaskideak, begiluzeak, antolaketako 100 boluntario\u2026 eta 10 eta 16 urte arteko 300 ikasle: hauek 30 taldetan antolatuta, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal harrobiak etorkizunik baduela eta proiektu berritzaileak eginez ondo pasatzen badakitela erakutsi dute.\n<\/p>\n<p>\nGoizeko 7:30ean hasi dira iristen lehenengo autobusak Euskadiko leku guztietako parte-hartzaileekin lehiaketari hasiera emateko; hasiera-ekitaldia Iban Garate eta Gemma Mart\u00ednez antzezle ezagunek alaitu dute, eta beraiek gidatu dute arratsaldeko ordu bietan sariak emateko zeremonia ere. Gazteak harro agertu dira azken hiru hilabeteetan egindako lanaz, tarte horretan harremanetan izan baitira Tecnalia, IK4 Research Alliance, Euskaltel eta Uraren Euskal Agentziako (URA) profesionalekin, aurrerapenak ezagutzeko eta beren proiektuak kontrastatu ahal izateko. Robota programatzen eta diseinatzen ere ikasi dute, aurtengo erronkarekin zerikusia duten zenbait eginkizun edo \u201cmisio\u201d bete ditzan. Honela, robotek lurreratze-pistako hondakinak kendu dituzte giza laguntza dakarren hegazkinak lur hartu ahal izateko, edo familia bateko kide sakabanatuak aurkitu eta leku seguruan bildu dituzte, edo sismoen aurkako sistemak dituzten eraikinek lurrikarak erori gabe jasaten dituztela erakutsi dute. FLLn balioek ere puntuak batzen dituzte, eta horregatik, bada misio partekatu bat, crowdfunding kanpaina bati funtsak eman dizkiona. Lehiaketako epaileek eta arbitroek, enpresa, unibertsitate edo teknologia-zentroetako profesionalek kontuan izan dituzte beren balorazioetan.\n<\/p>\n<h6>\nBerrikuntza-eskola<br \/>\n<\/h6>\n<p>\nHonela, FLL Euskadik dibertsioaren bidez hezten du, zientzia eta teknologia ikasleengana hurbiltzen ditu, eta berrikuntzaren ikuspegitik pentsatzen eta jokatzen erakusten die, gai hauetan bokazioak pizten lagunduz. Horregatik, Innobasquek bere \u201cBerrikuntza Eskola\u201d programaren barruan sartzen du ekinbide hau, hezkuntza-programa egituratua, honen parte direlarik \u201cCleantech Now!\u201d eta \u201cTrainInn Lab\u201d ere. Helburua ekintzailetza, sormena eta berrikuntza sustatzea da adin guztietako gazteen artean.\n<\/p>\n<p>\nHorregatik, Junior FLL, FLLren haur-bertsioan 6 eta 10 urte arteko haurren ordezkaritza batek erakustaldi bat egin du bildutakoen aurrean, garbi erakutsiz robotika eta zientzia jende guztiarentzako direla. Baita ere aukera izan da Lego piezaz egindako zenbait eraikuntza ikusteko, \u201cJuguetes de toda la vida\u201d (Betiko Jostailuak) erakusketaren parte direnak; Bilbon erakutsiko da laster, HispaBrick Magazine-ren eskutik, sistema programagarrien bilakaerari buruzko erakusketa ere esklusiban eskaini duelarik; sistema horiek Legok merkaturatu ditu, egungo Lego Mindstorms EV3-ra iristeraino.\n<\/p>\n<p>\nLehiaketan zehar, epaimahaiak oso kontuan izan du taldeen komunikazio-gaitasuna, eta beren aurrerapenak inguruan zabaltzeko egiten duten lana. Honela, gazteak bereziki aktiboak izan dira gaur sare sozialetan #FuriaFLLEuskadi hashtag-arekin. Esteka honetan klik eginez Twitterren gertaturikoaren laburpena ikus daiteke.\n<\/p>\n<h6>Lagundu dutenak<\/h6>\n<p>\nEgitasmo hau gauzatzeko, ezinbestekoa da hainbat eragileren inplikazioa, eta beraz Innobasquek honako hauek izan ditu laguntzaile: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako saila, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila, eta Ingurumen eta Lurralde Plangintza saila; Euskaltel; Decathlon; Ausolan; Tecnalia Korporazioa; IK4 Research Alliance; I\u00f1aki Goenaga Fundazioa eta Scientia Fundazioa.\u00a0<\/p>\n","protected":false},"featured_media":53577,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54372","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54372","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/53577"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54372"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54372"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54372"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54372"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54372"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}