{"id":54373,"date":"2013-12-17T00:00:00","date_gmt":"2013-12-16T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/euskadik-berrikuntzaren-bidez-aurre-egiten-die-gizarte-enpresa-zientzia-teknologia-eta-eskualde-arloetako-erronkeei\/"},"modified":"2013-12-17T00:00:00","modified_gmt":"2013-12-16T22:00:00","slug":"euskadik-berrikuntzaren-bidez-aurre-egiten-die-gizarte-enpresa-zientzia-teknologia-eta-eskualde-arloetako-erronkeei","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/euskadik-berrikuntzaren-bidez-aurre-egiten-die-gizarte-enpresa-zientzia-teknologia-eta-eskualde-arloetako-erronkeei\/","title":{"rendered":"Euskadik berrikuntzaren bidez aurre egiten die gizarte, enpresa, zientzia-teknologia eta eskualde arloetako erronkeei"},"content":{"rendered":"<p>Gaur arratsaldean 300en bat pertsona elkartu dira Bilboko Guggenheim museoan \u201cInnobasqueren astearteak\u201d programaren urteko azken saioan: \u201cBerrikuntzaren erronkak\u201d. Arantza Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak, eman dio amaiera, eta Euskadik espezializazio-estrategia adimenduna oinarritzeko izango dituen bi \u201cmetalehentasunak\u201d nabarmendu ditu: manufaktura aurreratua eta energia.<\/p>\n<ul>\n<li><span ><strong>\u201cBerrikuntzaren erronkak\u201d jardunaldian erakutsi da Euskadiko erakundeak nola ari diren aurre egiten gizarte, enpresa, zientzia-teknologia, eta lurralde arloetako erronkei.<\/strong><\/span><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><span ><strong>Ekitaldiak balio izan du \u201cEuskal Herriko Berrikuntzaren Gida\u201d aurkezteko; Estrategia Empresarial-ek egin du SPRI Taldearen eta Innobasqueren laguntzaz, eta Euskadin zertutako jarduera berritzaile handiaren berri ematen du.<\/strong><\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p>\n<strong ><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=927\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\">Prentsa oharra\u00a0<span class=\"formato\" >(PDF, 863 Kb)<\/span><\/a><\/strong>\n<\/p>\n<p>\nBilbo, 2013ko abenduaren 17a. \u00a0Ekitaldiari hasiera Jos\u00e9 Ignacio Arrietak -Editora del Pa\u00eds Vasco 93ko lehendakariak- eta Alberto Garc\u00eda Erauzkinek -Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak- eman diote. Lehenengoak \u201cbalio erantsia sortzea\u201d izan du hizpide; eta bigarrenak bere hitzaldian esan du \u201caldaketara irekitako pertsonak, baikorrak, buruargiak ondo jabetzen direla zailtasunez, baina badakitela ziurgabetasunari eta zailtasunei grinaz eta lan gogorraz aurre egitea dela bide bakarra, asmatutako gauzetatik nahiz akatsetatik ikasiz\u201d.\n<\/p>\n<p>\n<a href=\"#\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong><span class=\"formato\"><\/span><\/strong><\/a><em>Bilbo, 2013ko abenduaren 17a.<\/em> \u00a0Ekitaldiari hasiera Jos\u00e9 Ignacio Arrietak -Editora del Pa\u00eds Vasco 93ko lehendakariak- eta Alberto Garc\u00eda Erauzkinek -Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak- eman diote. Lehenengoak \u201cbalio erantsia sortzea\u201d izan du hizpide; eta bigarrenak bere hitzaldian esan du \u201caldaketara irekitako pertsonak, baikorrak, buruargiak ondo jabetzen direla zailtasunez, baina badakitela ziurgabetasunari eta zailtasunei grinaz eta lan gogorraz aurre egitea dela bide bakarra, asmatutako gauzetatik nahiz akatsetatik ikasiz\u201d.\n<\/p>\n<p>\nHorien ondoren, honako beste hauek, bakoitza bere erakundetik, gizarte, enpresa, zientzia-teknologia eta lurralde arloetako erronkei aurre egiteko moduaz aritu dira: Jos\u00e9 Miguel Erdozain, IK4 Research Allianceko zuzendari nagusia; Joseba Jauregizar, Tecnaliako zuzendari nagusia; Santiago Rementer\u00eda, Arteche Taldeko Teknologia Zentroaren eta Negozio Berrien Garapeneko zuzendaria; Aitziber Eizagirre, Tumaker-eko industria-diseinatzailea; Gotzon Bernaola, Basque Social Innovation-eko (BSI) ordezkaria eta Innobasqueko programa-zuzendaria; eta azkenik Karmele Acedo, Servicios Sociales Integrados-eko gerentea. Ondoren, bildutakoen artean \u201cLa Gu\u00eda de la Innovaci\u00f3n en el Pa\u00eds Vasco\u201d (Euskal Herriko Berrikuntzaren Gida) banatua da; Gida hori zazpigarren urtez Estrategia Empresarial-ek egin du, eta oraingoan SPRI Taldearen eta Innobasqueren laguntza izan du.\n<\/p>\n<p>\nHonela, Gotzon Bernaolak, BSI eta Innobasqueren izenean, zera azaldu du: gizarte-berrikuntzak gizarte-erronkari aurre egiten diola, \u201ceta aukera bat dela Euskadin bi ardatz hauek -lehiakortasunak eta kohesioak- bat egin dezaten, paraleloan jardun gabe, gure lurraldean bizi den jendea ahaldundu eta gaitzeko jardueren bidez, berrikuntza elkarren artean sortzeko prozesu bihurtuz\u201d. Karmele Acedo, Servicios Sociales Integrados enpresakoa, bere kooperatibatik \u201cgizarte-ahultasunean dauden pertsonen gizarte-premiei erantzun integrala\u201d ematen dieten pertsona berritzaile horietako bat da. Enpresa-erronka oso ikuspegi ezberdinetatik planteatu da, adibidez Arteche Taldearen ikuspegitik, Santiago Rementer\u00eda-rekin, eta Tumaker-enetik, Aitziber Eizagirrerekin. Rementer\u00edak \u201cestrategia berrasmatzeaz\u201d hitz egin du, merkatu geografiko berri, teknologia berri eta etorkizuneko eskaintza berrien bidez. \u201c2013an, Arteche-ren salmenten erdia azken hamar urteotan sartutako produktu eta zerbitzuei dagokiena izango dela&#8221; esan du. Eizagirrek, bestalde, adierazi du berea \u201c3D inprimagailuen enpresa baino zerbait gehiago\u201d dela, \u201cguztion ametsa baita etorkizunean fabrikazio-erreminta aurreratuak erabiltzeko aukera izatea\u201d. Horretarako, \u201cteknologiaren mugak lortzeko\u201d lan egiten dute, \u201ctresna horiek pertsona sortzaile eta enpresa berritzaileen eskuetan jartzeko, gizarte hobe eta iraunkorragorantz aurrera egiteko\u201d.\n<\/p>\n<p>\nBestalde, bi euskal teknologia-zentro nagusiek -IK4 Research Alliance eta Tecnaliak- zientzia eta teknologiaren erronkari ikerketa aplikatuaren bidez egiten diote aurre, eta horri esker negozio-aukera berriak garatzen laguntzen diete enpresei, hau da, ezagutza emaitza ekonomiko bihur dezaten.\n<\/p>\n<p>\nAzkenik, eskualde-garapenak badu zerikusirik Euskadiren tamainarekin, eremuz lurralde txikia baita, baina Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari ere egiten dio erreferentzia, ezagutzan intentsiboa den ekonomia eta gizarte batean biltzaile eta sortzaile den eragile gisa, horrela merkatu globaletara jotzeko aukera izan dezagun bermez lehiatzeko.\n<\/p>\n<p>\nJardunaldi hau &#8220;Innobasqueren Astearteak&#8221; programan sartzen da, eta ekimen honen bidez, Innobasquek hilero berrikuntzaren protagonistei dei egiten die dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza pertsonen, erakundeen eta hedabideen begiradaren erdian kokatzeko.\u00a0<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54373","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54373","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54373"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54373"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54373"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54373"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54373"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}