{"id":54378,"date":"2014-02-18T00:00:00","date_gmt":"2014-02-17T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/2000-pertsona-baino-gehiago-konektatu-dira-uskal-berrikuntzarekin-global-innovation-day-n\/"},"modified":"2014-02-18T00:00:00","modified_gmt":"2014-02-17T22:00:00","slug":"2000-pertsona-baino-gehiago-konektatu-dira-uskal-berrikuntzarekin-global-innovation-day-n","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/2000-pertsona-baino-gehiago-konektatu-dira-uskal-berrikuntzarekin-global-innovation-day-n\/","title":{"rendered":"2000 pertsona baino gehiago konektatu dira uskal Berrikuntzarekin Global Innovation Day-n"},"content":{"rendered":"<p>2.000 pertsona berritzaile baino gehiago konektatu dira gaur egun osoan, Euskadin berrikuntzaren eskaintza eta eskaria aktibatuz, Global Innovation Day egin den bitartean. Ekitaldia Innobasque sareko 80 erakunderen laguntzari esker, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Deloitte eta Alh\u00f3ndigaBilbao-ren babesari esker egin da.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>#global 2014 trending topic izan da jardunaldian zehar\u00a0\u00a0<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>2.000 pertsona baino gehiago konektatu dira berrikuntzaren eskaintza eta eskariarekin, 21 tailer, 38 erakusketa-txoko eta 5 hitzaldi-panelen bidez honako gai hauen inguruan: Google Glass teknologiaren negozio-aukerak, berrikuntzaren finantzaketa, berrikuntza-gaitasuna, enpresaren gizarte-erantzukizuna eta etorkizunari aurreratzea erabaki-hartze burutsuaren bidez.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Imanol Pradales, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako diputatua; Andoni Aldekoa, Bilboko Udaleko Alkatetzako zuzendari ordezkaria; Aitor Urcelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria; eta Alberto Garc\u00eda-Erauzkin, Innobasqueko presidentea, izan dira Global Innovation Day-ren inaugurazioan.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=1955\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa oharra\u00a0<span class=\"formato\">(PDF, 863 Kb)<\/span><\/strong><\/a><\/p>\n<p>\nBilbo, 2014ko urtarrilaren 30a. \u201cBerrikuntzak premia eta urgentzia eskatzen ditu, urgentzia gure ingurunean azelerazioa eragiteko, enplegu-aukerak, BPG eta negozio-eredu berriak sortuko dituzten berrikuntzen eta soluziobide berrien bidez\u201d, esan du Alberto Garc\u00eda-Erauzkin Innobasqueko presidenteak hasierako ekitaldian. Eta gaineratu du \u201cinork ezin duela berak bakarrik berrikuntza egin, berrikuntza lankidetza delako, ekosistema egokia, ingurune berritzailea behar duena&#8221;, gaur Alh\u00f3ndigaBilbaon izan duena bezalakoa Global Innovation Day-ren hirugarren edizioan. Goizeko 9etan hasi da ekitaldia bertan zirela Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako diputatua; Andoni Aldekoa, Bilboko Udaleko Alkatetzako zuzendari ordezkaria; Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria; eta Alberto Garc\u00eda-Erauzkin, Innobasqueko presidentea.\n<\/p>\n<p>\nHasierako hitzaldia Carmen Medinak eman du; hau Estatu Batuetan Deloitte-ko Inteligentzia Federalaren Zentrokoa da eta 32 urtez CIAko Inteligentzia-zuzendari izan zen. Berak esan du enpresa-zuzendariek matxinatu egin behar dutela, baikortasunean oinarrituriko soluziobideak sortzeko, arauak aldatzeko eta ez apurtzeko gai izango direnak. Sare sozialek exekutiboei eskaintzen dizkieten aukerak ere erakutsi ditu.\u00a0\n<\/p>\n<p>\n<span >Negozio-aukerak<\/span>\n<\/p>\n<p>\nOndoren, Rami Alankok, Arkena Spain-eko zuzendari nagusiak, Google Glass bezalako gailuek sortzen dituzten negozio-aukera berriak aztertu ditu, batez ere IKT, turismo edo osasun arloetarako, teknologia disruptiboa baita, beste berrikuntza batzuk ekarriko dituena eta inpaktua sortzeko ere ahalmena duena. Honela, gailu honi buruzko aurreikuspenek adierazten dute 10 milioi unitateko merkatua bultzatuko duela 2016rako, non aparteko aplikazio eta funtzionalitateen garatzaileek betekizun erabakigarria izango duten horien arrakastarako.\u00a0\n<\/p>\n<p>\nHorietako askok aukera berriak sortu dituzte gaur Global Innovation Day-n: Ubiquads, Ukabi, WiMi5, Byvox, Ideable Solutions, JoinUp Taxi, Perpetuall, Suuma, Practice Your Music, Spotbros edo Euskal Valley.\n<\/p>\n<p>\nBestalde, Siemens Financial Services, International Venture Club, Caixa Capital Risc, Iberdrola Ventures Perseo, Red Cleantech INNvest, Crecer +, Perpetuall, MicroWave Venture konpainiek berrikuntzaren inbertsio- eta finantzaketa-eredu berriak daudela erakutsi dute, proiektuen etapa guztiak estaltzeko gai direnak. \u201cBerrikuntzan inbertsioa egitea ezinbestekoa da lidergo globala garatzeko eta balioa sortzeko\u201d esaten du Alma CG-k aurkezturiko Berrikuntzaren Finantzaketarako Nazioarteko Barometroak (ikus ondoko prentsa-oharra); aurkezpena bereziki ekintzailea den jendearen aurrean egin da, jende honek aukeraz baliatu nahi izan duelarik jakiteko non dagoen gaur egun enpresa-finantzaketa.\n<\/p>\n<p>\nHitzaldietan agerian geratu da talde kudeatzailearen kaudimena erabakigarria dela inbertitzaileen balantza alde batera edo bestera makurrarazteko. Honela, Evolers, Lonjaus, Banpro, OPE Consultores eta RBT Consulting-ek tailerrak eskaini dituzte berrikuntzan oinarrituriko eta xede honetara bideraturiko negozio-ereduak garatzeko. Norgara, Adimen Emozionalaren Partzuergoa, Bego\u00f1azpi Ikastola, Asvasam Ikashub eta Human Management Servicios aldaketaren, emozioen eta berrikuntzaren kudeaketaz aritu dira beren tailerretan. 600 pertsona baino gehiagok parte hartu du era aktiboan ikaskuntza espezializatuko 21 saio hauetan, beren alderdi teknologikoa ere izan dutelarik WiMi5, Tumaker, Biomimetiks, MCCGraphics eta Suuma-rekin.\n<\/p>\n<p>\nBestalde, Altran Espa\u00f1ak Berrikuntza Ahalmenaren 2013ko Indizea eta Euskadirako azpi-indizea eman ditu ezagutzera, SPRI Taldearen parte-hartzearekin egin den hitzaldian. Berrikuntza, zientzia eta teknologiaren indize sintetikoa da, Europako Batasuneko herrialdeen ahalmen berritzaile eta teknologikoa adierazten duena, baita horren osagai eta faktore nagusiak ere (ikus ondoko prentsa-oharra).\u00a0\n<\/p>\n<h6>Berrikuntza eraginez<\/h6>\n<p>\nzkenean, For\u00e9tica-k \u201cBerrikuntza Arduratsua\u201d azterketa aurkeztu du, berrikuntzaren eta gizarte-erantzukizunaren artean interakziorako hiru eremu adierazten dituena: produktuak eta zerbitzuak, prozesuak eta gizarte-berrikuntza (ikus ondoko prentsa-oharra). Innobasquerekin batera antolatu den panelean nabarmendu da EGEk (RSE) eragina izan dezakeela enpresa-emaitzen kontuan, zerbitzu, produktu eta negozio-eredu berritzaileak sortzeko berrikuntza-iturri bat den neurrian. Gainera, berrikuntza arduratsuaren jardunbide egokien lau kasu ezagutarazi dira:\u00a0\n<\/p>\n<ul>\n<li>Eroski Fundazioaren Zero Hondakin ekinbidea, horrela saihesten dutelarik janaria alferrik galtzea, egoera onean dauden elikagaiak emanez sozialki arduratsuak diren 40 erakunderi. 2012an 815 tona eman zizkien.<\/li>\n<li>Bere karbono-aztarnaren neurketa egin ondoren, Euskaltelek egitasmo bat jarri du martxan bere zerbitzuen\/produktuen ingurumen-eragina jakiteko (Internet, zuntz optikoaren sarea, eta erabiltzen dituen ekipamenduen fabrikazio, erabilera eta bizi-amaiera), horiek klima-aldaketarako izan dezaketen eragin-gaitasuna zenbatetsiz.<\/li>\n<li>Metro Bilbaoren mugikortasun iraunkorraren proiektuak, teknologia berritzaile baten bidez, trenen trakzio-energia berrerabiltzen du, eta horrek trenen zirkulaziorako erabiltzen den energiaren %8,26ko aurrezkia ahalbidetzen du.\u00a0<\/li>\n<li>Zeltia behatokiak talde farmazeutikoak martxan duen Rey Juan Carlos Unibertsitateko Berrikuntza, Osasuna eta Komunikazioaren katedra sustatzen du; kultura zientifikoa promozionatzea da horren helburua, eta ikerketa-lana bultzatzea unibertsitate-ikasleen enplegagarritasuna sustatzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p>\nGaurko jardunaldiak Euskadin berrikuntza gehiago eragitea lortu du eta sare sozialetan #global2014 hashtag edo traolaren bidez jarraitu ahal izan da, Euskadin ez ezik, Estautan ere trending topic izatera iritsi delarik 3 milioi persona iritziz. Berarekin lankidetzazko kontakizun bat sortu da, esteka honetan ikus daitekeena. Gainera, \u201cBerrikuntzaren bila\u201d gamifikazio-ekinbidearen bidez, ehunka pertsonak berrikuntza egin dute berritzen ari direnekin batera 38 txokoetan, non enpresa eta teknologia-erakundeek ezagutza espezializatua eta munduan gertatzen ari denaren azken joerak partekatu baitituzte, baita beraiek antolaturiko 21 tailerretan ere.<br \/>\n\u00a0<br \/>\nHori guztiaAlma CG; Altran; Angulas Aguinaga; Asociaci\u00f3n Innovalia; Asvasam; Athlon; Ayuntamiento de Bilbao; Azti-Tecnalia; Banpro; BCBL; Bego\u00f1azpi Ikastola; Bi tanta; Biobai; Biomimetiks; Byvox; Caixa Capital Risc; Cleantech Innvest; ColaBoraBora; Colegio Sagrado Coraz\u00f3n Carmelitas; Consorcio Edutechnic; Consorcio Inteligencia Emocional; Crecer +; Decathlon Capitol; Deloitte; Deusto Business School; Diputaci\u00f3n Foral de Bizkaia; EIDE \u2013 Asociaci\u00f3n de Dise\u00f1adores de Euskadi; Eroski; Eurest; Euskaltel; Evolers; For\u00e9tica; Fundaci\u00f3n Eroski; Gastronom\u00eda Baska; Gobierno Vasco; Gosasun; Human Management Systems; Iberdrola Ventures Perseo; Ideable Solutions; IK4; ikasHUB Co-Learning Lab; Ikatz; International Venture Club; Iru\u00f1a Catering; ITEMdesignworks; JoinUp Taxi; Laboral Kutxa; Lantegi Batuak; Lonjaus; Matia Fundazioa; MCC Graphics; Metro Bilbao; Minirobots; Norgara; OPE Consultores; Perpetuall; Planbiko &#8211; Bikonsulting; Practice your music; Proton Electr\u00f3nica; RBT Consulting; Roxtec; Siemens Financial Services; Spri; Spotbros; Suuma; TDF Media Services; Tecnalia; Tumaker; Ubiquads; Ukabi; Vending Modular; Vicomtech-IK4; Wattiocorp; WiMi5; Zeltia-ri esker izan da posible.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54378","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54378","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54378"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54378"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54378"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54378"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54378"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}