{"id":54379,"date":"2014-02-21T00:00:00","date_gmt":"2014-02-20T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/bilbo-brusela-londres-eta-milan-europako-batzordearen-gizarte-berrikuntzaren-lehiaketako-egoitzak-dira\/"},"modified":"2014-02-21T00:00:00","modified_gmt":"2014-02-20T22:00:00","slug":"bilbo-brusela-londres-eta-milan-europako-batzordearen-gizarte-berrikuntzaren-lehiaketako-egoitzak-dira","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/bilbo-brusela-londres-eta-milan-europako-batzordearen-gizarte-berrikuntzaren-lehiaketako-egoitzak-dira\/","title":{"rendered":"Bilbo, Brusela, Londres eta Milan  Europako Batzordearen gizarte  berrikuntzaren lehiaketako egoitzak dira"},"content":{"rendered":"<p>Europako Batzordeak Bilbo aukeratu du European Social Innovation Competition delakoaren bigarren fasea hasteko, Euskadin erreferentziazko ekosistema bat dagoelako gizarte-berrikuntzan, 23 erakundek osaturiko eta ekinbide honen bertako bazkidea den Basque Social Innovation-ek bultzatuta.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>27 milioi langabetu daudelarik Europako Batasunean, lehiaketak enplegua edo lan mota berriak sortzeko irtenbide berritzaile onenak bilatzen ditu, pertsona askorengan benetako inpaktua sortzeko gai izan daitezkeenak.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Europako Batasun osotik 1.254 proiektu aurkeztu dira, eta etapa honetarako 30 sailkatu dira; etapa honetan mentoreek emandako mentoring eta pitching saioen bidez aberastuko dira; mentore batzuk bertakoak dira eta beste batzuk nazioartetik gizarte-berrikuntzarekin erlazionaturiko erakundeetatik -adibidez Nesta, The Young Foundation edo Euclid Network-etik- etorriak.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=1961\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa oharra <span class=\"formato\">(PDF, 863 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Zamudio, 2014ko otsailaren 20a<\/em>. <strong>Europako<br \/>\nBatzordeko<\/strong> Enpresa eta Industriako<br \/>\nZuzendaritza Nagusiak <strong>European Social Innovation Competition<\/strong> delakoaren<br \/>\nbigarren edizioa antolatu du, eta gizarte-ekintzailetza berritzailearen<br \/>\nproposamenen bidez <strong>enplegua sortzeko<\/strong><br \/>\nirtenbiderik onenak bilatzen ditu, Europako Batasunaren testuinguru<br \/>\nsozio-ekonomikoan 27 milioi langabetu baitaude. Lehiaketa honen bigarren fasea <strong>martxoaren 3, 4 eta 5ean izango da Bilbon<\/strong>,<br \/>\nBrusela, Londres eta Milanekin batera izan baita aukeratua euskal hiriburua, Basque<br \/>\nSocial Innovation partzuergoari esker; berau Innobasquek bultzatzen du eta<br \/>\nenpresa, zientzia eta teknologia, Administrazio eta gizarteko 23 erakundek<br \/>\nosatzen dute. Honela, Euskadik dagoeneko baduen aitortza sendotzen du gizarte-berrikuntzan<br \/>\nerreferentziazko lurralde gisa. Agirre Lehendakaria Center-en dago lehiaketaren<br \/>\netapa honen idazkaritza teknikoa; Milanen (Italia) jarri zen martxan eta 1.254<br \/>\nproposamen aurkeztu ziren, eta horietako 30 aukeratu dira <strong>mentoring<\/strong>-saioen<br \/>\nbidez Bilbon aberasteko; bertako mentoreek edota <strong>nazioarteko zenbait erakundetatik <\/strong>(adibidez Nesta berrikuntzaren<br \/>\nbritainiar agentziatik, The Young Foundation edo Euclid Network-etik) <strong>etorriek, <\/strong>betiere<strong> ekintzailetza eta gizarte-berrikuntzarekin erlazionatuek,<\/strong> emango dituzte<br \/>\nsaioak.\n<\/p>\n<p>\n&#8216;Social Innovation Academy&#8217; deituriko etapa honetan,<br \/>\nproiektuek benetako inpakturako gaitasuna frogatu behar dute lan mota berriak<br \/>\nsortzeko orduan. Epaimahaiak proposamenen <strong>berrikuntza-maila,<br \/>\n<\/strong>beraien<strong> inpaktu-ahalmena<\/strong>, eta<br \/>\nberaien <strong>iraunkortasuna eta<br \/>\neskalagarritasuna<\/strong> balioetsiko ditu. Mentoring saioen bidez Bilbon<br \/>\naberasturiko proiektuetatik 10 bakarrik joango dira Londresko txandara eta gero<br \/>\nBruselan maiatzaren 20an izango den zeremoniara gonbidatuko dituzte, eta han<br \/>\n30.000 eurorekin sarituko dituzte hiru. Lehiaketako epaimahaia gizarte-berrikuntzan<br \/>\nadituak diren 12 pertsonak osatzen dute, ospe nabarmena dute eta Europako<br \/>\nhainbat herrialdetakoak dira, eta horien artean dago Gorka Espiau, Agirre<br \/>\nLehendakaria Center-eko <em>senior fellow<\/em>, The Young Foundation-ekoa\u00a0<br \/>\neta Social Innovation Exchange-ko enbaxadorea.\n<\/p>\n<p>\nBilboko jardunaldien helburua martxan dauden 30<br \/>\nsoluziobideak elikatzea da, eta ikaskidetza-prozesuaren bidez etorkizunerako<br \/>\nlankidetza-guneak identifikatzea; prozesu horretan hainbat herrialdetan<br \/>\nfinalerdira iritsi diren proiektuen titularrek eta mentoreek esperientziak<br \/>\ntrukatuko dituzte, proiektuetan dauden helburuez eta balio-proposamenez gogoeta<br \/>\negin, iradokizunak egin, ikuspegi berriak proposatu eta bazkide izan<br \/>\ndaitezkeenak identifikatuko dituzte.\n<\/p>\n<p>\nEuropean Social Innovation Competition Europako Batzordearen<br \/>\nekinbidea da, eta bere gizarte-berrikuntzako estrategietan honela zehazten du<br \/>\nzer den gizarte-berrikuntza: \u201cideia, produktu edo zerbitzu berriak dira,<br \/>\ngizarte-premiei eraginkortasunez erantzuteko modukoak, gizarte-harreman edo<br \/>\nlankidetza berriak sortuz\u201d. Honela, lehenengo edizioan hiru ekinbide saritu<br \/>\nziren. Erresuma Batukoa gizarte- eta osasun-arretarako eskala txikiko sare<br \/>\niraunkor baten inpaktuaren irismena hedatzera bideratuta zegoen. Alemaniako ekintzaile<br \/>\ntalde baten proposamenak, baliabiderik gabeko pertsonek lan-merkatura sarbide<br \/>\nhobea izatea bilatzen zuen pertsona horien trebetasunak ikusgai bihurtuz; eta<br \/>\nenplegatu gazte eta nagusien artean lana partekatuz gazteen langabezia murrizteko<br \/>\nideiak eman zituen Espainiako talde batek.\n<\/p>\n<p class=\"texto1\">\n<strong>Diogo Vasconcelos-en oroitzapenetan<\/strong>\n<\/p>\n<p>\nLehiaketak Diogo Vasconcelos-en (1968-2011) oroitzapena<br \/>\nohoratu nahi du, bera gizarte-berrikuntzaren bultzatzaile nagusia izan baitzen Europan,<br \/>\nbaita Social Innovation Exchange-ren (SIX) lehendakaria eta Cisco informazio-teknologien<br \/>\nkonpainiako senior zuzendaria ere. Bere ibilbidean portugaldarrak Europa eta<br \/>\nEkialde Ertaineko zenbait gobernurekin lan egin zuen, <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/European_Commission\" title=\"Comisi\u00f3n Europea\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Europako Batzordearekin<\/a>,<a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/United_Nations\" title=\"Naciones Unidas\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONU<\/a>ren Zibilizazioen Aliantzarako Goi Komisionatuan <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/European_Investment_Bank\" title=\"Banco Europeo de Inversiones\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Inbertsioen<br \/>\nEuropako Bankuan<\/a> edo OCDEn\u00a0,besteak beste. Beraren hitzak dira: \u201c80ko eta 90eko urteetan berrikuntzaren agenda soil-soilik enpresetara begira zegoen. Garai batean ekonomia- eta<br \/>\ngizarte-gaiak bereizita ikusten ziren. Ekonomia aberastasuna sortzea zen, eta gizarte-arloa<br \/>\ngastu gisa hartzen zen. XXI. mendeko ekonomian, dagoeneko hori ez da horrela.<br \/>\nOsasuna, gizarte-zerbitzuak eta hezkuntza bezalako sektoreek BPGren ehunekoan<br \/>\nhazteko edo enplegua sortzeko joera dute, baina beste industria batzuek<br \/>\nurritzekoa. Epe luzera, gizarte-zerbitzuetan edo hezkuntzan egiten den berrikuntza,<br \/>\nberrikuntza farmazeutikoa edo aeroespaziala bezain garrantzitsua izango<br \/>\nda&#8221;.\n<\/p>\n<p class=\"entradilla\">\n<strong>Martxoaren 3a<\/strong>: Bizkaia Aretoa-UPV\/EHU. Bilbao <br \/>\n<strong>Martxoaren 4a<\/strong>: Bizkaia Zientzia eta Teknologia Parkea <br \/>\n<strong>Martxoaren 5a<\/strong>: Bizkaia Aretoa-UPV\/EHU. Bilbao<br \/>\n\u00a0<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54379","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54379","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54379"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54379"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54379"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54379"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54379"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}