{"id":54381,"date":"2014-03-03T00:00:00","date_gmt":"2014-03-02T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/europa-osoko-gizarte-berritzaileek-enplegua-sortzeko-irtenbideak-bilatzen-dituzte-bilbon-europako-batzordearen-lehiaketan\/"},"modified":"2014-03-03T00:00:00","modified_gmt":"2014-03-02T22:00:00","slug":"europa-osoko-gizarte-berritzaileek-enplegua-sortzeko-irtenbideak-bilatzen-dituzte-bilbon-europako-batzordearen-lehiaketan","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/europa-osoko-gizarte-berritzaileek-enplegua-sortzeko-irtenbideak-bilatzen-dituzte-bilbon-europako-batzordearen-lehiaketan\/","title":{"rendered":"Europa osoko gizarte-berritzaileek enplegua sortzeko irtenbideak bilatzen dituzte Bilbon, Europako Batzordearen lehiaketan"},"content":{"rendered":"<p>Bilbon, martxoaren 3tik 5era, European Social Innovation Competition-en bigarren fasea gauzatuko da; Europako Batzordeak antolatu du eta enplegua sortzeko edo lan mota berriak sortzeko irtenbide berritzaile onenak bilatuko dira, inpaktu-ahalmena dutenak eta eskalagarriak izango direnak.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Lehiaketaren bertako bazkidea Basque Social Innovation plataforma da, 23 erakundek osatua eta Innobasquek bultzatua; idazkaritza teknikoa, berriz, Agirre Lehendakaria Center-ek hartu du.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=1964\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 863 Kb)<\/span><\/strong><\/a><span class=\"icono pdf\"><strong><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=1966\" rel=\"external\" class=\"icono\">Argazki 1 European Social Innovation Competition<\/a><span class=\"formato\"><\/span><\/strong> <strong><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=1967\" rel=\"external\" class=\"icono\">Argazki 2 European Social Innovation Competition<\/a><\/strong><\/span>\n<\/p>\n<p>\n<em>Bilbo, 2014ko martxoaren 3a<\/em>. Datozen hiru egunotan, martxoaren 5era \u2013asteazkenera\u2013 arte, Bilbo da <strong>European Social Innovation Competition<\/strong>-en bigarren edizioaren egoitza; gizarte-berrikuntzaren lehiaketa hau <strong>Europako Batzordeak<\/strong> antolatu du, eta <strong>enplegua sortzeko edo lan mota berriak sortzeko konponbide berritzaileak<\/strong> bilatzen ditu. Europako Batasunean 27 milioi pertsona daudelarik langabe, lehiaketak erronka hau bota die parte-hartzaileei. Hiru egun hauetan 30 proiektu finalisten ordezkariak eta beraien mentoreak, bertako nahiz Europar Batasuneko espezialista ospetsuak, lanean ariko dira hautaturiko ekinbideen ahalmen guztia garatzeko. Mentoreen artean daude Gorka Espiau, <a href=\"https:\/\/agirrecenter.com\/es\/\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">Agirre Lehendakaria Center<\/a>-eko senior fellow eta lehiaketako epaimahaikoa; Geoff Mulgan, <a href=\"https:\/\/www.nesta.org.uk\/\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">Nesta<\/a> berrikuntzaren britainiar agentziako zuzendari nagusia; Angela Catley, <a href=\"https:\/\/www.communitycatalysts.co.uk\/\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">Community Catalysts<\/a>-eko Eragiketa-zuzendaria; Deborah Szebeko, <a href=\"https:\/\/thinkpublic.com\/\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">thinkpublic<\/a>-eko zuzendaria; edo Max Bulakovskiy, <a href=\"https:\/\/www.i-propeller.com\/\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">i-propeller<\/a>-eko Negozio Garapen zuzendaria.\n<\/p>\n<p>\nEtapa honetan, &#8216;<strong class=\"texto1\">Social Innovation Academy<\/strong>&#8216; deiturikoan, proiektuak mentoring saioen bidez aberastuko dira, eta beraien<strong> berrikuntza mailan<\/strong>, <strong>inpaktu-ahalmenean<\/strong>, <strong>iraunkortasunean <\/strong>eta <strong>eskalagarritasunean <\/strong>eragingo da, horiek baitira epaimahaiaren ebaluazio-irizpideak Londresen izango den hurrengo fasera igaroko diren 10 proiektuak aukeratzeko. Horien artetik aukeratuko dira maiatzean Bruselan sarituko diren hiru irtenbideak, ekitaldi batean 30.000na euro emango zaizkiolarik bakoitzari.\n<\/p>\n<p>\nEuropako Batzordeak Bilbo aukeratu du European Social Innovation Competition-en bigarren etapa honetarako, idazkaritza teknikoa Agirre Lehendakaria Center-ek hartu duelarik; izan ere, Euskadin badago <strong>gizarte-berrikuntzako ekosistema<\/strong> propioa, baita <strong class=\"texto1\">Basque Social Innovation<\/strong> <em>(BSI)<\/em> ere, hau <span class=\"texto1\">Innobasque<\/span>-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatua eta kasu honetan Batzordearen bertako bazkidea. BSI gizarte, enpresa, unibertsitate eta Herri Administrazioko 23 erakundek osaturiko plataforma da.\n<\/p>\n<p>\nMartxoaren 3ko jardunaldia Bilbon EHUren Bizkaia Aretoan ari dira egiten, eta proposaturiko ekinbideek konpondu behar dituzten erronka eta premietan sakontzen ari dira; Europako Batzordeko politika publikoen diseinatzaileekin ere izango da topaketa. Martxoaren 4an taldea Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera joango da, eta bertan proiektuen balio erantsia, iraunkortasuna eta komunikazioa landuko dituzte, eta ondoren Tecnalia bisitatuko dute. Azken egunean, lehiaketa Bilbora itzuliko da elkarlanean jarraitu ahal izateko.\n<\/p>\n<p>\nHau European Social Innovation Competition-en bigarren edizioa da, Europako Batzordeak <a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/enterprise\/policies\/innovation\/policy\/social-innovation\/competition\/diogo-vasconcelos_en.htm\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">Diogo Vasconcelos<\/a>-en ohoretan antolatua, eta bere garapena Twitter bidez jarrai daiteke <span class=\"texto1\">#diogochallenge<\/span> hashtag edo traolarekin.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54381","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54381","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54381"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54381"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54381"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54381"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54381"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}