{"id":54383,"date":"2014-03-24T00:00:00","date_gmt":"2014-03-23T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/lauro-ikastola-eta-la-salle-berrozpe-fll-espana-robotika-lehiaketan-sarituak\/"},"modified":"2014-03-24T00:00:00","modified_gmt":"2014-03-23T22:00:00","slug":"lauro-ikastola-eta-la-salle-berrozpe-fll-espana-robotika-lehiaketan-sarituak","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/lauro-ikastola-eta-la-salle-berrozpe-fll-espana-robotika-lehiaketan-sarituak\/","title":{"rendered":"Lauro ikastola eta La Salle Berrozpe, FLL Espa\u00f1a robotika-lehiaketan sarituak"},"content":{"rendered":"<p>Loiuko (Bizkaia) Lauro Ikastolak Estrategia eta Berrikuntza Saria jaso du gaur Bartzelonako FLL Espainiako finalan. Horrek esan nahi du Europako finalean parte hartuko duela datorren maiatzean. Bestalde, Andoaingo (Gipuzkoa) La Salle Berrozpek Diseinu Mekanikorik onena aurkeztu du.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>La Salle Berrozpe eta Lauro Ikastolak hartu dute parte gaur Espainiako FLL finalean, FLL Euskadin lehenengo eta bigarren sailkatu ondoren, hurrenez hurren; zientzia eta robotikako lehiaketa hau <span class=\"texto1\">Innobasquek <\/span>antolatzen du.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Guztira 35 eskola-taldek, sailkapen-lehiaketak irabazitakoek, beren zientzia-proiektuak defenditu dituzte, eta Lego piezaz egindako robotak aurkeztu dituzte, hondamendi naturalen erronkari aurre egiteko eta <\/strong><strong><strong><em class=\"texto1\">FIRST LEGO League<\/em><\/strong>-ren <\/strong><em>(FLL)<\/em><strong> nazioarteko lehiaketetan toki bat lortu ahal izateko.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=1976\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 665 Kb)<\/span><\/strong><\/a><br \/>\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=1977\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Argazkia: Lauro ikastola eta La Salle berrozpe<span class=\"formato\"><\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Bilbo, 2014ko martxoaren 23a<\/em>. Loiuko <em>(Bizkaia)<\/em> <strong>Lauro Ikastolak<\/strong> <strong>Estrategia eta Berrikuntza Saria<\/strong> jaso du gaur Bartzelonan, 9 eta 16 urte arteko ikasleentzako zientzia- eta teknologia-lehiaketa den Espainiako FLL-n. Horrek esan nahi du <strong>Europako finalean<\/strong> <em>(Open European Championship) <\/em>parte hartuko duela datorren maiatzean Iru\u00f1ean. Bestalde, Andoaingo <em>(Gipuzkoa)<strong> <\/strong><\/em><strong>La Salle Berrozpek<\/strong> <strong>Diseinu Mekanikorik onena<\/strong> aurkeztu du haiek egindako errobotarekin. Parte-hartzaileek zientzia-proiektu bat egiten dute, epaimahai baten aurrean defenditu eta Lego Mindstorm piezak erabiliz robot bat diseinatu eta programatzen dute, honek aurrez erabakitako zenbait eginkizun bete beharko dituelarik. Lehiaketa Scientia fundazioak antolatzen du, Pr\u00edncipe de Girona fundazioaren babesarekin. Kataluniako Santperen\u00e7s taldeak eskuratu du lehen saria, hirugarren aldiz.\n<\/p>\n<p>\nAndoaingo <em>(Gipuzkoa) <\/em>La Salle Berrozpek eta Loiuko <em>(Bizkaia)<\/em> Lauro Ikastolak lehenengo eta bigarren sariak eskuratu zituzten, hurrenez hurren, FLL Euskadi lehiaketan; hau <span class=\"texto1\">Innobasquek<\/span> antolatzen du urtero bere <span class=\"texto1\"><strong>Berrikuntza Eskola<\/strong> <\/span>ekinbidearen barruan, eta horrela haur eta gaztetxoei berrikuntza egiten irakasten die era dibertigarri eta sortzailean.\n<\/p>\n<p>\n<span class=\"texto1\"><\/span>Zientzia-proiekturako, Lauro Ikastolak <strong>dron <\/strong>bat asmatu zuen, basoan sutea sortzen denean detektatu eta alarma jotzeko gai dena beharrezko protokoloa aktiba dadin. Gipuzkoako La Salle Berrozpe taldeak <strong>GKE<\/strong> berri bat sortu zuen Filipinetarako, sentsibilizatu, bunker bat eraiki eta <strong>hondamendi naturalek<\/strong> kalteturiko inguruak berreraikitzeko; hain zuzen ere, aurten erronka horri aurre egin behar diote taldeek, zientzia, sormena eta berrikuntza tresna gisa hartuta.\n<\/p>\n<p>\nFLL-k zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzen ditu, sormena eta berrikuntza iratzarriz. Aurten Espainiako finalean 300 gaztek baino gehiagok parte hartu dute, 34 taldetan banatuta. Gutxi gorabehera 1.300 lagun izan dira ekitaldian, horien artean parte-hartzaileak eta entrenatzaileak, senitartekoak eta lagunak. Parte hartzaileetatik 8 sailkatu dira nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko: World Festival-en <em>(Estatu Batuetan, 2014ko apirilean) <\/em>edo Open European Championship-en <em>(Iru\u00f1ean, 2014ko maiatzaren 31n)<\/em>. Lauro Ikastolakoek horietako bat dira eta Europako finalean parte hartuko dute.\n<\/p>\n<p>\n<strong class=\"texto1\">Mondragon Goi Eskola Politeknikoa First Tech Challenge-n<\/strong>\n<\/p>\n<p>\nBestalde, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako ikastetxeak martxoaren 29an First Tech Challenge-n parte hartuko du; FLLren goi-mailako kategoria hau Holandan gauzatuko da. Ikastetxe honetako taldeak irabazi zuen iaz Europako txapelketa, eta horrek eman zien aukera Estatu Batuetan izango den munduko finalera joateko. Robot-diseinu onenaren saria ere jaso zuten. Aurtengo irabazleak apirilean Estatu Batuetan izango den finalerako sailkatuko dira.<\/p>\n<p>First Tech Challenge <em>(FTC) <\/em>First Lego League <em>(FLL)<\/em>-ren goi-mailako kategoria da, nazioarteko robotika-lehiaketa 18 eta 23 urte arteko ikasleei zuzendua, eta bertan robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar da, era autonomoan eta telegidatuan lan egiteko gai izango dena.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54383","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54383","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54383"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54383"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54383"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54383"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54383"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}