{"id":54386,"date":"2014-04-09T00:00:00","date_gmt":"2014-04-08T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/400-ikaslek-baino-gehiagok-berrikuntza-egiten-ikasten-dute-cleantech-now-ren-bidez\/"},"modified":"2014-04-09T00:00:00","modified_gmt":"2014-04-08T22:00:00","slug":"400-ikaslek-baino-gehiagok-berrikuntza-egiten-ikasten-dute-cleantech-now-ren-bidez","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/400-ikaslek-baino-gehiagok-berrikuntza-egiten-ikasten-dute-cleantech-now-ren-bidez\/","title":{"rendered":"400 ikaslek baino gehiagok berrikuntza egiten ikasten dute Cleantech Now!-ren bidez"},"content":{"rendered":"<p>Innobasqueren Berrikuntza Eskolaren parte den Cleantech Now!-k gazteak teknologia garbietan murgildu nahi ditu, Euskadin hazteko eta enplegua sortzeko ahalmen handia duen industria baita, 25.000 enpleguraino 2020ra arte.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako 400 ikasle lankidetzan aritu dira gaur Kursaalen 9 cleantech enpresarekin, hauek erronkak aurkeztu dizkietelarik laguntza eskatzeko.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>600 gaztek baino gehiagok parte hartu dute atzo eta gaur artean berrikuntza irekiko TrainINN Lab laborategian eta Cleantech Now! lehiaketa eta tailerrean, <span class=\"texto1\">Innobasque<\/span>k antolatuta.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=1988\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 665 Kb)<\/span><\/strong><\/a> <a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=1989\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Lehiaketaren argazkia<span class=\"formato\"><\/span><\/strong><\/a> <a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=1990\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Tailerren argazkia<span class=\"formato\"><\/span><\/strong><\/a> <a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=1987\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Egitaraua <span class=\"formato\">(PDF, 321 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Donostian, 2014ko apirilaren 9a<\/em>.<strong> Unibertsitate eta Lanbide Heziketako 400 ikaslek <\/strong>baino gehiagok lan egin dute gaur elkarrekin hainbat ikastetxe eta jakintza-arlotako taldeetan, eta cleantech industrian -hots, teknologia garbien inguruan- lan egiten duten 9 euskal enpresak planteaturiko erronkentzat irtenbide berritzaileak proposatu dituzte. <strong><a href=\"home.aspx?tabid=1590\" rel=\"external\">Cleantech Now!<\/a><\/strong> <span class=\"texto1\">Innobasque <\/span>Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Berrikuntza Eskolaren parte da, eta gazteak teknologia garbietara hurbiltzen ditu, hauek hazteko duten ahalmen handiagatik eta Euskadin enplegua sortzeko duten gaitasunagatik, 25.000 enplegu inguru 2020ra arte. Berrikuntza-tailer honetaz gain, ekintzailetza-lehiaketaren finala jokatu da, eta Rodrigo Fern\u00e1ndez Touzak, Tecnuneko ikaslea, irabazi du <strong>Smart Cu<\/strong>p-ekin. Proiektua edalontzi tolesgarri bat da, sakelan eroan dezakeena.\n<\/p>\n<div class=\"colDcha\">\n<p>\n<a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/innobasque\/sets\/72157643689745003\/\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">Fotos<\/a>\n<\/p>\n<p>\n<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/playlist?list=PLnoaMc4pI5vzdSJB6LxXuju5R97pbmGmp\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">Bideoak<\/a>\n<\/p>\n<p>\n<a href=\"https:\/\/storify.com\/innobasque\/cleantechnow2014\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">Storify <\/a>\n<\/p>\n<\/div>\n<p>\nSaria ematen izan dira Josu Ruiz, <strong>Donostiako Sustapena<\/strong>-ko lehendakariordea eta <strong>Donostiako Udaleko Garapen Ekonomikorako zinegotzi <\/strong>ordezkaria; Imanol Cu\u00e9tara, <strong>Spri<\/strong> <strong>Taldeko<\/strong> Ekintzailetza-zuzendaria, eta Txema Villate, <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>ko zuzendari nagusia.\n<\/p>\n<p>\nTeknologia garbiak lanbide-garapenerako aukera bat dira Euskadiko gazteentzat, planetaren iraunkortasunari laguntzen baitiote; izan ere, errentagarritasun ekonomikoa eta kostu-eraginkortasuna, ingurumen-eraginaren murrizketa eta enpresa-jarduerarako beharrezko baliabideen doikuntza uztartze dituzte.\n<\/p>\n<p>\n<span class=\"texto1\">Gese<\/span>, <span class=\"texto1\">Ocean Electric<\/span>, <span class=\"texto1\">Zero Lab<\/span>, <span class=\"texto1\">Likuid Nanotek<\/span>, <span class=\"texto1\">Tecnalia Ventures<\/span>, <span class=\"texto1\">Planet Energy<\/span>, <span class=\"texto1\">Dynicon Sistemas<\/span>, <span class=\"texto1\">Auzolan<\/span> eta <span class=\"texto1\">Birzitza<\/span>-ko ordezkariak gazteekin elkarlanean aritu dira honako gai hauen inguruan: nola hazi konpainiaren egitura gehitu gabe; ainguratze-sistema hobetzea itsas energia sortzeko; mintz batzuen ahalmena identifikatzea hondakin-uren arazketarako; eguzki-energiaren eta energia fotovoltaikoaren sorkuntza-balioa gehitzea; mugikorreko aplikazio sinplea mugikortasuna hobetzeko; gaikako bilketarako edukiontzi baten diseinua hobetzea edo eskola-jatetxeetan sorturiko hondakinei irteera ematea.\n<\/p>\n<h4>Ekintzailetza-lehiaketa<\/h4>\n<p>\nRodrigo Fern\u00e1ndez Touzak, <strong>Tecnun<\/strong>eko ikaslea, aurkezturiko proiektuak irabazi du ekintzailetzako prestakuntza-programa, 5.000 eurotan balioetsia, <strong><a href=\"home.aspx?tabid=1590\" rel=\"external\">Cleantech Now!<\/a><\/strong> lehiaketa irabazi duelako, Santurtziko San Jos\u00e9 de Calasanz ikastetxe eta Lea Artbai FPko beste finalistei gain hartu ondoren. Laurek epaimahai aditu baten aurrean beren cleantech negozio-proiektuak defenditu dituzte: autobus elektrikoen hari gabeko birkarga, edalontzi birziklagarriak eta tolesgarriak, material birziklatuzko altzariak edo hiri-baratzeak.\u00a0\n<\/p>\n<p>\nEpaimahaikoak honako hauek izan dira: Imanol Cu\u00e9tara, Spri Taldeko Ekintzailetza-zuzendaria; I\u00f1igo Olaizola, Donostia Sustapena-ko Berrikuntza-arduraduna; Jokin Lopetegi, CAFen Negozio Berrien Azeleratzailearen arduraduna; I\u00f1aki Markaida, business angel; Iruri Knorr, Ludeiko Marketin-zuzendaria; I\u00f1aki Iba\u00f1ez eta Ander Negro, Birzitza-ren sortzaileak; eta Luis Manero, <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>ko programa-zuzendaria.\n<\/p>\n<p>\n<strong><a href=\"home.aspx?tabid=1590\" rel=\"external\">Cleantech Now!<\/a> <\/strong>Innobasque-k sustatzen du UPV\/EHU, Mondragon Unibertsitate, Deustuko Unibertsitate, Nafarroako Unibertsitateko Tecnun, eta Teknika-ren bidez, eta Donostiako Sustapena-ren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren laguntzaz.\n<\/p>\n<p>\nAtzo eta gaur artean 600 ikaslek baino gehiagoak berrikuntza egiten ikasi dute <strong><a href=\"home.aspx?tabid=1619\" rel=\"external\">TrainINN Lab<\/a><\/strong> eta <strong><a href=\"home.aspx?tabid=1590\" rel=\"external\">Cleantech Now!<\/a><\/strong> ekinbideetan; <span class=\"texto1\">Innobasque<\/span>ren Berrikuntza Eskolaren parte dira, horren bidez euskal gazteak zientziara, teknologiara eta berrikuntzara hurbiltzen direlarik era sortzaile, estimulagarri eta dibertigarrian. Honela, enpresaren eta eskolaren arteko lotura sustatzen da, baita ikastetxeen, unibertsitateen eta hainbat jakintza-arloren arteko trukea ere hibridazioaren bidez.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54386","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54386","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54386"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54386"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54386"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54386"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54386"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}