{"id":54389,"date":"2014-05-13T00:00:00","date_gmt":"2014-05-12T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/pertsonak-eta-horien-lan-hezkuntza-eta-komunitate-inguruneak-erabakigarriak-dira-pertsonen-osasunean\/"},"modified":"2014-05-13T00:00:00","modified_gmt":"2014-05-12T22:00:00","slug":"pertsonak-eta-horien-lan-hezkuntza-eta-komunitate-inguruneak-erabakigarriak-dira-pertsonen-osasunean","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/pertsonak-eta-horien-lan-hezkuntza-eta-komunitate-inguruneak-erabakigarriak-dira-pertsonen-osasunean\/","title":{"rendered":"Pertsonak eta horien lan-, hezkuntza- eta komunitate-inguruneak erabakigarriak dira pertsonen osasunean"},"content":{"rendered":"<p>Osasun Sistema Hedatuan, eta hori aktibatzen lan egiten du Innobasquek,  pertsonak eta horien inguruneak faktore erabakigarriak dira gizabanakoen osasunerako, osasun-sistema bera baino ere gehiago.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Deustuko Unibertsitateak, Gasteizko Udalak UPV\/EHUrekin batera eta ULMA taldeak <span class=\"texto1\">Innobasque<\/span>k sustaturiko Gosasun mugimenduaren zigiluak jaso dituzte, bizi-ohitura osasungarriak, jarduera fisikoa eta osasun emozionala sustatzeko proiektuengatik.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Jaioberriak monitorizatzeko kit bat; errehabilitazio fisiko eta emozionala paddle board, yoga eta naturaren bidez; mendekotasuna dutenentzako laguntza, txakurrak erabiliz; ongizate-oinetakoak 3D-n inprimatuta; eta ablazioaren aurkako kanpaina: horiek dira Crowdsasuna 2014ko 5 proiektu finalistak; eta Crowdsasuna <span class=\"texto1\">Innobasque<\/span>ren kanpaina da osasun-arloko proiektu berritzaileentzat finantzaketa kolektiboa aurkitzeko.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2005\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a> <a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2006\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Argazki 1<span class=\"formato\"><\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Donostia, 2014ko maiatzaren 13a<\/em>. <strong class=\"texto1\">\u201cOsasunean berrikuntza egitea, guztion zeregina\u201d<\/strong> jardunaldian <strong>Osasun Sistema Hedatua<\/strong> ezagutarazi da, eta horrek pertsonen eta horien <em>(hezkuntza-, lan- eta komunitate-)<\/em> inguruneek guztion osasunean duten eragina eta erantzukizuna azpimarratu ditu. <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>ren Efiosasun dinamika lanean ari da hori aktibatzeko, eta osasuna Euskadirako lehiakortasun- eta osasun-iturri bihurtzea da helburua. Baita ere aztertu da <span class=\"texto1\">Eusko Jaurlaritza<\/span>ren <strong>&#8220;2013-2020 Osasun Plana\u201d<\/strong>, eta Osasuna gizarte osoak partekaturiko erantzukizuna dela jasotzen da bertan. Gainera, <span class=\"texto1\">Deustuko Unibertsitateak<\/span>, <span class=\"texto1\">Gasteizko Udalak<\/span> <span class=\"texto1\">UPV\/EHU<\/span>rekin batera eta <span class=\"texto1\">ULMA Taldeak<\/span> <strong class=\"texto1\">Gosasun <\/strong>mugimenduaren hiru zigiluak jaso dituzte, eta horrela hiru ardatz hauen -elikaduraren, jarduera fisikoaren eta osasun emozionalaren- inguruan bizi-ohitura osasungarriak hartzea sustatzen duten proiektuak martxan jarri izana aitortu zaie. Gero <strong class=\"texto1\">Crowdsasuna 2014<\/strong>ko bost proiektu finalistak ezagutarazi dira, osasun-arloko proiektu berritzaileentzako finantzaketa kolektiborako kanpaina, alegia.\u00a0\n<\/p>\n<div class=\"colDcha\">\n<p>\n<a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/innobasque\/sets\/72157644521994506\/\" rel=\"external noopener\" target=\"_blank\">Jaurnaldiaren Argazkiak<\/a>\n<\/p>\n<\/div>\n<p>\n<strong class=\"texto1\">Innobasqueren Astearte<\/strong> honetan parte-hartzaileak hauek izan dira: Jon Zuazagoitia, <span class=\"texto1\">Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko<\/span>ko zuzendariordea; Francisco Gomez, <span class=\"texto1\">Gasteizko Udaleko Osasun Publiko<\/span>aren unitateburua; I\u00f1aki Igarzabal, <span class=\"texto1\">ULMA Taldea<\/span>n lan-segurtasun eta osasunaren koordinatzailea; Susana Gorbe\u00f1a, <span class=\"texto1\">Deustuko Unibertsitatea<\/span>ren \u201cDeustu Osasungarri\u201d Osasun Gida-Planaren koordinatzailea; Bego\u00f1a Pecharrom\u00e1n,<span class=\"texto1\"> Cuidadano ataria<\/span>; Jes\u00fas Garc\u00eda, <span class=\"texto1\">Munduko Medikuak-Euskadi elkartekoa<\/span>; Fabi\u00e1n Morales, <span class=\"texto1\">Social Sound<\/span>-ekoa; Mikel Rotatetxe, <span class=\"texto1\">GoazenUp<\/span>ekoak; Saioa Arrizabalaga, <span class=\"texto1\">Aurrera Atera<\/span>koa; Javier Bustamante, T<span class=\"texto1\">he Open Shoes<\/span>ekoa; Carolina Rubio, Lola Elejalde eta Txema Villate, <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>ko programa-zuzendaria, dinamika-zuzendaria eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren.\n<\/p>\n<p>\nOrain arte, osasunarekiko erantzukizuna osasun-sistemarena zen, baina <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>k pertsonengan eta horien inguruneetan jartzen du arreta. Paradigma berri hau osasunaren sustapen, prebentzio eta zaintzan oinarritzen da eta ez sendaketan bakarrik, eta hemen gizabanakoa gai da osasun-politiken diseinuan parte hartzeko, baita bere osasunari buruzko erabakiak hartzeko ere. Honela, orain arte osasunari buruzko inguruneak osasun-etxe eta ospitaletara mugatzen baziren, <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>k etxe, ikastetxe, lantoki eta abarretara hedatzen ditu. Horren haritik, normalean ez-sanitariotzat jo izan ditugun eragileek berrikuntza-gaitasun handia dute Euskadi lurralde lehiakor bihurtzeko bizi-kalitate egokiarekin.\n<\/p>\n<h6><strong>Gosasun: bizi-ohitura osasungarriagoak<\/strong><\/h6>\n<p>\n<strong class=\"texto1\">Gosasun<\/strong>ek helburu hau lortzen laguntzen du. Elikaduran, jarduera fisikoan eta emozioen kudeaketan <strong>bizi-ohitura osasungarriagoen aldeko mugimendua da<\/strong>, eta 80 erakunde baino gehiago daude mugimenduari atxikita. Gizarte-aldaketa lortu nahi du gizabanako bakoitzaren konpromiso pertsonalen eta bere inguruneen bidez. <span class=\"texto1\">Deustuko Unibertsitateak<\/span>, <span class=\"texto1\">Gasteizko<\/span> <span class=\"texto1\">Udalak <\/span><span class=\"texto1\">UPV\/EHU<\/span>-rekin batera eta <span class=\"texto1\">ULMA Taldeak<\/span> <strong class=\"texto1\">Gosasun <\/strong>mugimenduaren zigiluak jaso dituzte, eta horrela elikaduraren, jarduera fisikoaren eta osasun emozionalaren inguruan bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituzten proiektuak martxan jarri izana aitortu zaie.\n<\/p>\n<p>\nDeustuko Unibertsitateari bere Osasun Gida-Plana aitortu zaio, horrekin Unibertsitate Osasungarrien Espainiako Sarean sartu baita;<em> \u201cosasun biopsikosozial ezin hobea bilatzen du, bizi-kalitate gero eta handiagoa eta ongizaterako orientabidea&#8221;<\/em>, 20 ekintzatan gauzatzen diren zeharkako 9 lerro garatuz. Bestalde, Gasteizko Udalak eta UPV\/EHUko Farmazia Fakultateak <strong class=\"texto1\">Gosasun <\/strong>zigilua jaso dute haurren artean fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko programa integrala garatu dutelako. ULMA Taldeak ere jaso du zigilua lan-ingurunean Osasuna sustatzeko \u201cIzan osasuntsu\u201d programarengatik.\u00a0\n<\/p>\n<h6><strong>Crowdsasuna 2014ko 5 proiektu finalista<\/strong><\/h6>\n<p>\nBestalde, <strong>finantzaketa kolektiborako ekinbidea<\/strong> den <strong class=\"texto1\">Crowdsasuna<\/strong>ren bidez, <strong>osasun-arloko proiektu berritzaileak<\/strong> bultzatzen dira <span class=\"texto1\">\u201cla Caixa\u201d Gizarte Ekintzar<\/span>en laguntzari esker. Gaur goizean eman dira ezagutzera bost proiektu finalistak, eta horietarako ekarpenak maiatzaren 20tik aurrera egin daitezke, <span class=\"texto1\">Goteo Euskadi <\/span>plataformaren bidez. Proiektuak hauek dira: jaioberriak monitorizatzeko kit bat <em>(Babyduino)<\/em>; errehabilitazio fisiko eta emozionala paddle board, yoga eta natura uztartuz <em>(GoazenUp)<\/em>; mendekotasuna dutenentzako laguntza, txakurrak erabiliz <em>(Tantaka Lagunduz)<\/em>; ongizate-oinetakoak 3D-n inprimatuta <em>(The Open Shoes)<\/em>; eta Euskadin bizi diren afrikar neskatilen ablazioaren aurkako kanpaina <em>(Munduko<\/em> <em>Medikuak-Euskadi)<\/em>.\n<\/p>\n<p>\nJardunaldi hau <strong class=\"texto1\">\u201cInnobasqueren Astearteak\u201d<\/strong> topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>k berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki honetara, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54389","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54389","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54389"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54389"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54389"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54389"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54389"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}