{"id":54391,"date":"2014-06-13T00:00:00","date_gmt":"2014-06-12T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/ireki-da-europako-ikertzaileentzako-marie-curie-beken-deialdia-6-000-milioi-euro-baino-gehiago-horretara-esleituta\/"},"modified":"2014-06-13T00:00:00","modified_gmt":"2014-06-12T22:00:00","slug":"ireki-da-europako-ikertzaileentzako-marie-curie-beken-deialdia-6-000-milioi-euro-baino-gehiago-horretara-esleituta","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/ireki-da-europako-ikertzaileentzako-marie-curie-beken-deialdia-6-000-milioi-euro-baino-gehiago-horretara-esleituta\/","title":{"rendered":"Ireki da Europako ikertzaileentzako Marie Curie beken deialdia, 6.000 milioi euro baino gehiago horretara esleituta"},"content":{"rendered":"<p>Eusko Jaurlaritzak eta Innobasquek, datorren ekainaren 4an, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitzan jardunaldia antolatu dute Marie Curie beken berri emateko; beka hauek era guztietako ikertzaileentzat dira, eta Europan bikaintasuna eta berrikuntza sustatzeko helburua dute lehiakortasuna areagotzeko.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Marie Curie bekak Horizon(te) 2020ren parte dira eta aukera ematen die ikertzaileei atzerrian eta arlo pribatuan esperientzia lortzeko. Deialdiak zabalik daude eta 6.000 milioi euro baino gehiago esleitu zaizkie 2014-2020 denboraldirako.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Jardunaldian, bertaratuek aukera izango dute Europako Bulegoko National Contact Point-ekin hitz egiteko, proposamenak berrikusi eta zalantzak argitzeko.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2018\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Zamudio, 2014ko maiatzaren 26a<\/em>. <strong>6.162 milioi euro izango dituzte 2020ra arte<\/strong>, <strong>Marie Sklodowska-Curie ekintzak<\/strong> Europako Batzordearen laguntzak edozein adin eta nazionalitateko ikertzaileentzat dira, eta Europan lehiakortasuna areagotzeko bikaintasuna eta berrikuntza sustatzea da helburua. Datorren ekainaren 4an izango da <strong class=\"texto1\">\u201cInfoday Horizon 2020: Marie Sklodowska-Curie\u201d<\/strong> jardunaldia, Eusko Jaurlaritzak eta <strong><span class=\"texto1\">Innobasque<\/span><span class=\"texto1\"><\/span><\/strong>k antolatua, <span class=\"texto1\">Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioarekin<\/span> <em>(Fecyt)<\/em> eta Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioarekin <em>(Mineco) <\/em>lankidetzan. Bertan informazio garrantzitsua eta orientabideak emango dira deialdiak eginak dituzten laguntza hauei buruz, eta azalduko da eskabidea egiteko erarik onena, egindako deialdiak, horien ebaluazioa, nola kudeatu ezaugarri hauek dituen proiektu bat, etorkizuneko deialdiei buruzko berriak eta <strong>arrakasta-kasu<\/strong> batzuk.\n<\/p>\n<p>\nHonela, Nora Aranberri doktoreak, Itzulpen eta Interpretazioan adituak, <strong>UPV\/EHU<\/strong>ren bidez eta Marie Curie beka batekin izan zuen esperientzia azalduko du, horri esker parte hartu ahal izan duelarik ingeles-euskara itzulpen automatikoko sistemak garatzeko IXA proiektuan. <span class=\"texto1\">Basque Center on Cognition, Brain and Language<\/span> <em>(BCBL)<\/em> delakoak bere ikuspegia emango du harrerako zentro gisa; eta <span class=\"texto1\">Tecnalia<\/span>ko Mikel Emaldik, ebaluatzailearen posiziotik, proposamen arrakastatsua nola prestatu azalduko du. Honako hauek ere parte hartuko dute: Miren Bego\u00f1e Urrutiak, <span class=\"texto1\">Eusko Jaurlaritza<\/span>ko Zientzia Politikaren zuzendariak, Horizon 2020n euskal parte-hartzearen ikuspegi globala eskainiko du. Cristina G\u00f3mez-ek, <span class=\"texto1\">Europako Bulegoko National Contact Point<\/span>-ekoak, irekita dauden deialdiak aletuko ditu, baita laster irekiko direnak ere. Azkenik, I\u00f1igo Atxutegik, Ikerbasqueko zuzendari nagusiak, Cofund ekinbideaz hitz egingo du, eta Euskadin zientzia-ikerketa indartzeko deialdi berriaz, non 15 kontratu mugagabe eskaintzen baitituzte senior ikertzaileentzat, iraunkortasunez lan egitera etor daitezen euskal unibertsitate eta ikertegietara. Nazioartean dagoen lehen mailako talentu ikertzailea berriro Euskadira erakartzea eta hemen atxikitzea da <span class=\"texto1\">Ikerbasque<\/span>ren helburua.\n<\/p>\n<h6><strong>4.000 beka, 50 herrialde, 90 nazionalitate<\/strong><\/h6>\n<p>\nMarie Curie bekek aukera ematen diete ikertzaileei <strong>atzerrian eta sektore pribatuan esperientzia<\/strong> lortzeko, baita beren prestakuntza osatzeko ere, beren ibilbiderako oso erabilgarriak izan ditzaketen beste gaitasun edo jakintza-arlo batzuekin. Laguntza hauek Horizon 2020 programaren parte dira eta <strong>bikaintasuna eta berrikuntza sustatzen dute<\/strong> <strong>Europan<\/strong>. Beka hauen aurrekontua 2007-2013 denboraldirako 4.700 milioi eurokoa izan zen, ikertzaile eta berrikuntzako pertsonentzat dira beraien ibilbidearen etapa guztietako, bai unibertsitateetan, ikertegietan, enpresetan&#8230; baita Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako, herrialde elkartuetako eta hirugarren herrialdetako beste eragile batzuentzat ere.\n<\/p>\n<p>\n2007tik 2013ra 4.000 Marie Curie beka baino gehiago eman zaizkie 50 herrialdetan lan egiten duten ikertzaileei, 90 nazionalitate baino gehiago ordezkatzen dituztelarik. Orain arte 780 milioi euro inguru bideratu dira banakoentzako beketara, eta beka bakoitza batez beste 195.000 eurokoa izan da. Oro har, bekan bi urteko soldata sartzen da, mugikortasunerako kopuru bat, ikerketa-kostuak eta harrera-erakundearen gastu orokorrak. Onuradunen %37 gutxi gorabehera emakumezkoak dira.\u00a0\n<\/p>\n<p>\nDuela gutxi, Marie Curie funtsaren ardura duen europar komisarioak, Androulla Vassillou-k, hauxe adierazi zuen: <em>\u201cAurrekontu-zorroztasunaren garaietan, <strong>hiritarrentzat eta Europako ekonomiarentzat onurarik handiena sortzen duten politiketara zuzendu<\/strong> behar da gastu publikoa. Beka hauek bikaintasunezko ikerketa bultzatzen dute hainbat arlotan, eta horrek milioika pertsonaren bizitzak eraldatzeko moduko aurkikuntzetara eraman gaitzake. Marie Curie beken azkenaldiko onuradunek ikerlan berritzaileak egin dituzte\u201d<\/em>.\u00a0 \n<\/p>\n<p>\nBeka hauek ospe handia dute zientzia-komunitatean. Honela, Europako Batzordearen azterketa batek erakutsi du Marie Curie ikertzaileek lankideek baino gehiago argitaratzen dutela goi-mailako argitalpenetan, eta okasio gehiagotan direla beraiek aipatuak.\n<\/p>\n<h6><strong>Beka motak<\/strong><\/h6>\n<p>\nLau motako bekak ematen dira:\n<\/p>\n<ul>\n<li><span class=\"texto1\">Hasierako prestakuntzako sareak<\/span>: ikertzaile hasiberrientzako prestakuntza (4 urte baino gutxiagoko esperientzia, doktore izan gabe) unibertsitate, enpresa eta ikerketa-institutuz osaturiko sare baten bidez. <\/li>\n<li><span class=\"texto1\">Lanbide-garapenerako bekak<\/span>: banako laguntzak ikertzaile esperimentatua (doktore izan edo gutxienez 4 urteko ikerketa-esperientzia duena) nazioartean mugi dadin eta ikerketa-proiektu bat burutu dezan. <\/li>\n<li><span class=\"texto1\">Eskualdeko, nazio eta nazioarte mailako programak kofinantzatzea<\/span> <span class=\"texto1\"><\/span><em>(COFUND)<\/em>: kofinantzaketa-mekanismoa eskualde eta nazioko mugikortasun-programetarako finantza-laguntza gehigarria ematen duena. Euskadin, Ikerbasquek jaso du finantzaketa hau, eta Eusko Jaurlaritzak jartzen duenarekin batzen da.<\/li>\n<li><span class=\"texto1\">Ikertzaileak nazioartean trukatzeko programa <\/span><em>(RISE)<\/em>: ikerketa-erakundeen arteko lankidetza bultzatzen du nazioartean eta sektoreen artean.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54391","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54391","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54391"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54391"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54391"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54391"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54391"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}