{"id":54400,"date":"2014-11-03T00:00:00","date_gmt":"2014-11-02T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/inigo-urkullu-lehendakariak-eman-dio-hasiera-zientzia-teknologia-eta-berrikuntzaren-xiv-asteari\/"},"modified":"2014-11-03T00:00:00","modified_gmt":"2014-11-02T22:00:00","slug":"inigo-urkullu-lehendakariak-eman-dio-hasiera-zientzia-teknologia-eta-berrikuntzaren-xiv-asteari","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/inigo-urkullu-lehendakariak-eman-dio-hasiera-zientzia-teknologia-eta-berrikuntzaren-xiv-asteari\/","title":{"rendered":"I\u00f1igo Urkullu Lehendakariak eman dio hasiera Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren XIV. asteari"},"content":{"rendered":"<p>Lehendakariak nabarmendu du \u201cberrikuntza gure Herri-erronka dela\u201d eta Eusko Jaurlaritzaren helburu estrategikoa \u201c3.000 euskal ETE I+G+b jardueretan sarraraztea&#8221; dela.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Kontseiluak, Lehendakaria buru dela, Euskadik zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin duen konpromisoa berritu du.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Alberto Garc\u00eda Erauzkin <span class=\"texto1\">Innobasque<\/span>ko presidenteak esan du berrikuntzak \u201cingurune estimulagarria sortzen lagundu behar digula, hor era iraunkorrean hazteko\u201d.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Antonio Zea-k, Adidas Futbol-eko Berrikuntza zuzendariak, eman du hasierako hitzaldia, eta berak zuzentzen duen Adidas Innovation Team-ek nola funtzionatzen duen erakutsi du bertan. <br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2069\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2070\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Argazkia: hizlariak<span class=\"formato\"><\/span><\/strong><\/a><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2070\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Argazkia<span class=\"formato\"><\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Bilbo, 2014ko azaroaren 3a.<\/em> Gaur arratsaldean Bilboko Euskalduna jauregian I\u00f1igo Urkullu <strong>lehendakariak<\/strong> <strong>hasiera eman dio<\/strong> <strong>Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen <\/strong>hamalaugarren edizioari; Aste honetan azaroaren 3tik 16ra, zenbait eragile laguntzaileren jardueren bidez, Euskadik zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin duen konpromisoa erakutsiko du, horiek gizartera hurbiltzeko eta erronka globalei bermez erantzuteko gai izango den Euskadiren irudia proiektatzeko. Ekitaldian izan diren ehunka pertsonen artean, <strong>Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilu<\/strong>ko ordezkariak zeuden, hau da, Euskadiko zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzaren inguruko politiketan parte hartzeko, aholkularitza emateko eta lidergoa zertzeko organo goreneko ordezkariak. Lehendakariarekin batera izan dira ekitaldi honetan, besteak beste, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua; Jon Darp\u00f3n, Osasun sailburua; Jos\u00e9 Mar\u00eda Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko hurrengo errektorea; I\u00f1aki Goirizelaia, UPV\/EHUko errektorea eta ekitaldiari amaiera eman diona; Jes\u00fas M\u00aa Iriondo, IK4 Research Allianceko lehendakaria, mahai-ingurua moderatu duena; Estibaliz Hern\u00e1ez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea; Jes\u00fas M\u00aa Ugalde, Jakiundeko lehendakaria; eta Ant\u00f3n Pradera, CIE Automotive-ko lehendakaria. Honela, zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin duen <strong>konpromisoa<\/strong> berritu du Euskadik.\n<\/p>\n<p>\nUrkullu lehendakariarentzat <em>\u201cberrikuntza gure Herri-erronka da\u201d<\/em>, eta adierazi du <em>\u201cgure helburu estrategikoa <strong>3.000 euskal ETE I+G-b <\/strong>jardueretan sarraraztea dela\u201d, eta horretarako \u201ceguneratu egin behar dela garapen ekonomikoaren euskal eredua\u201d<\/em>. Baita ere iragarri du:<em> \u201curtea amaitu baino lehen <strong>Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana 2020 <\/strong>aurkeztuko dugu, eta horrekin hazkunde iraunkor eta giza garapenerako Euskadi 2020 Estrategia itxiko dugu. Horretarako, lau puntuko estrategia planteatu dugu: inbertsioa, industria, nazioartekotzea eta berrikuntza\u201d<\/em>. Aurreratu du<em> \u201c<strong>1.200 milioiko inbertsioa <\/strong>daukagula datorren urterako\u201d <\/em>eta \u201c<strong>industria-BPGren %25 berreskuratu nahi duela <\/strong>euskal ekonomiarentzat\u201d.\n<\/p>\n<p>\nBestalde, Alberto Garc\u00eda Erauzkin<strong> <span class=\"texto1\">Innobasque<\/span><\/strong>ko presidenteak gogorarazi du \u201cmundua etengabe ari dela aldatzen\u201d eta \u201chemendik 2020ra beste 500 milioi pertsona iritsiko direla mundura, kontsumitzaile berriak eskari eta premia berriekin\u201d. Beraientzat, <em>\u201cingurune estimulagarria sortu behar dugu, bere ahalmena garatzen eta era iraunkorrean hazten lagunduko diena, eta erronka handia planteatzen digu horrek\u201d<\/em>. Hor datza berrikuntzaren funtzioa \u201cgizarte-balioa sortzen duen lehiakortasun gisa ulertuta\u201d.\n<\/p>\n<h6>Berrikuntzaren laborategiak eta baloi adimendunak<\/h6>\n<p>\nAntonio Zeak, <strong>Adidas Futboleko Berrikuntza-zuzendariak<\/strong>, <strong>Adidas Innovation Team<\/strong> konpainiak Alemanian duen laborategian jarraitzen duen metodologia azaldu du, han haize-tunelak, zango robotikoak edo klima-kamerak baitituzte, sortzen dituzten produktuak probatzeko. Horretarako, Brazuca 2014ko Munduko Futbol Txapelketako baloi ofizialarekin jarraituriko prozesua azaldu du. Brazuca 2 urte eta erdi baino gehiagoko I+G lanaren emaitza da, eta baloia 600 futbolarik baino gehiagok probatu dute, Leo Messi, Dani Alves, Zinedine Zidane edo Iker Casilllas-ek, besteak beste. Baloiak 6 panel berdin-berdin bakarrik ditu eta puntada bakar bat ere ez, eta portaera eta kontrol bikaina ziurtatzen ditu. Gainera, baloiak bere profila du Twitter-en, non 24 ordutan 75.000 jarraitzaile lortu baitzituen, Historiako baloirik sozialena bihurtuz. Une honetan 3,26 milioi jarraitzaile ditu.\u00a0 Azkenik, hurrengo Munduko Futbol Koparako diseinatzen ari diren\u00a0 baloi adimendun berriaren xehetasun batzuk aurreratu ditu Zeak. \u00a0\n<\/p>\n<p>\nOndoren, <strong>solasaldian <\/strong>parte hartu du Zeak, Jesus Maria Iriondo <strong>IK4<\/strong> <strong>Research Alliance<\/strong>ko lehendakariak moderatua; beste solaskideak honako hauek izan dira: Andrea Blanco, <strong>Tecnalia<\/strong>n Fotonikako ikertzailea<strong>; <\/strong>Ana Roquero, <strong>Cookplay<\/strong>ko industria-diseinatzailea<strong>; <\/strong>David Mayoral, <strong>Erle Robotics<\/strong>eko CEO<strong>; <\/strong>Gretchen Kalonji, materialetako zientzialaria eta <strong>Unesco<\/strong>ko Natura Zientzietako zuzendariorde nagusi ohia<strong>.<\/strong> \u00a0I\u00f1aki Goirizelaiak, <strong>EHU<\/strong>ko errektoreak, eman dio ekitaldiari amaiera.\n<\/p>\n<p>\nEkitaldia <strong>#AsteaLaSemana<\/strong> hashtag pean sare sozialetan jarraitu ahal izan da eta honako <a href=\"home.aspx?tabid=1656\">Storify<\/a> honetan.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54400","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54400","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54400"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54400"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54400"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54400"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54400"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}