{"id":54402,"date":"2014-12-13T00:00:00","date_gmt":"2014-12-12T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/350-euskal-ikaslek-baino-gehiagok-aurkeztu-dituzte-ikaskuntza-hobetzeko-proiektu-berritzaileak\/"},"modified":"2014-12-13T00:00:00","modified_gmt":"2014-12-12T22:00:00","slug":"350-euskal-ikaslek-baino-gehiagok-aurkeztu-dituzte-ikaskuntza-hobetzeko-proiektu-berritzaileak","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/350-euskal-ikaslek-baino-gehiagok-aurkeztu-dituzte-ikaskuntza-hobetzeko-proiektu-berritzaileak\/","title":{"rendered":"350 euskal ikaslek baino gehiagok aurkeztu dituzte  ikaskuntza hobetzeko proiektu berritzaileak"},"content":{"rendered":"<p>Zornotzako Karmengo Ama Ikastetxeko (Bizkaia),  Barakaldoko Colegio El Regatoko (Bizkaia) eta Arrasateko Arizmendi Ikastolako (Gipuzkoa) taldeak lehenengo, bigarren eta hirugarren tokian geratu dira, hurrenez hurren, FIRST Lego League Euskadi zientzia eta robotika txapelketako seigarren edizioan.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>6 eta 16 urte arteko 350 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte aurten Junior FLL (6-9 urte) eta FLL Euskadi (10-16 urte) lehiaketetan, beren robotak diseinatuz eta epaimahai aditu baten aurrean zientzia-proiektuak defendituz. Ikasteko prozesuak nola hobetu da aurtengo gai edo erronka.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>FLL Euskadi kirol-ekitaldien formatua duen lehiaketa da, berrikuntza, zientzia, robotika eta talde-laneko gaitasunak garatu nahi dituena, gazteei erraztuz gai hauetan adituak diren profesionalekiko lankidetza. <br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2077\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2078\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Argazkia<span class=\"formato\"><\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Derio, 2014ko abenduaren 13a<\/em><strong>. <\/strong><strong>Zornotzako Karmengo Ama Ikastetxeko (Bizkaia),\u00a0 Barakaldoko Colegio El Regatoko (Bizkaia) eta Arrasateko Arizmendi Ikastolako\u00a0 (Gipuzkoa) <\/strong>taldeek <strong><em>FIRST<\/em> LEGO LEAGUE (FLL) Euskadi<\/strong>ko zientzia eta robotika lehiaketako seigarren edizioko lehen, bigarren eta hirugarren sariak irabazi dituzte, hurrenez hurren. Lehiaketa <strong><span class=\"texto1\">Innobasque<\/span><\/strong>-Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatzen du. Defendituriko zientzia-proiektuaren sormenagatik, diseinaturiko robotaren fidagarritasunagatik eta honela erakutsitako balioengatik sailkatu dira Espainiako finalean parte hartzeko; martxoan izango da Tenerifen. Han izango dute aukera Europako txapelketara edo Ameriketako Estatu Batuetako World Festival-era joateko, non euskal taldeek baduten esperientzia, beti lortu izan baitute nazioarteko txapelketetan parte hartzea.\n<\/p>\n<p>\nFLL Euskadin parte hartu duten <strong>10 eta 16 urte arteko ikasleez <\/strong>gain, Junior FLLekoen erakustaldia izan da, eta<strong> 6 eta 9 urte arteko haur <\/strong>hauek ere garbi erakutsi duten beraiek ere berritzaileak direla. Azalpenak eman dituzte (batzuek ingelesez) eta beren robota erakutsi dute. Guztira, <strong>350 ikaslek<\/strong> hartu dute parte; ekinbide hauek euskal ikasleen zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzen dituzte, eta beraien espiritu berritzailea elikatzen dute, kirol-ekitaldien antzeko formatu dibertigarriaren bidez.\n<\/p>\n<p>\nAntolatzaileek aurten mundu osorako -70 herrialdetan daude lehiaketak- bota duten erronka <strong>ikaste-<\/strong>esperientzia nola hobetu da, eta hori talde bakoitzak aukeraturiko gai zehatz baten inguruan: matematika, jaurtiketak saskibaloian, uraren zikloa, entzumen-murrizketa duten pertsonena, etab.\n<\/p>\n<p>\nEhunka pertsona etorri dira Euskaltelek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duen egoitzara, bertan izan baita txapelketa, eta hori 100 boluntarioren lanari esker, eta eragile estrategikoen babesari esker: <strong>\u00a0<\/strong><span class=\"texto1\">Euskaltel fundazioa, \u201cla Caixa\u201d Gizarte Ekintza, Eusko Jaurlaritza<\/span>ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta <strong>Bizkaiko Foru Aldundia. <\/strong>Baita ere txapelketaren babesle izan dira <span class=\"texto1\">Euskal Herriko Telekomunikazioetako Ingeniarien Elkartea, Tecnalia, Virtualware, UPV\/EHU, Vicomtech-IK4, CEIT-IK4, Tecnun, Deustuko Unibertsitatea, Decathlon Barakaldo eta Ausolan.<\/span>\n<\/p>\n<h6>Astronautak eta errealitate birtuala<\/h6>\n<p>\nBeste hainbat gauza ikusteko aukera ere izan da: Europako Espazio Agentziako entrenamendu-buzo bat, zer itxura duen astronautek elikatzeko hartzen duten janari deshidratatuak, Lego piezak erabilita egindako tximeleta efektua, lehenengo bideojoko eta roboten bilduma bat, eta Formula Student-en auto elektriko eserleku bakarrekoa <em>(EHUko ingeniaritzako ikasleek egina)<\/em>. Tecnaliak emandako teknologiari esker, paseo bat eman ahal izan da Bilboko itsasadarrean errealitate birtualeko betaurrekoei esker, eta Erdi Aroko Gasteizen berreraikuntza interaktiboa ikusi da 3D-n.\n<\/p>\n<p>\nEgunean zehar gazteak harro agertu dira azken hilabeteotan egindako lanaz, horietan zehar robota programatzen eta diseinatzen eta zientzia-metodoari jarraituz proiektu bat garatzen ikasi dutelarik. Epaile eta arbitroek, enpresa, unibertsitate eta teknologia-zentroetako profesionalek beraien ahalegina baloratu dute deliberatzeko orduan.\n<\/p>\n<h6>Berrikuntza\u00a0 Eskola<\/h6>\n<p>\nFLL Euskadi-k<strong> dibertitu eta ondo pasatuz hezten ditu ikasleak zientzia eta teknologian, <\/strong>berrikuntzaren ikuspegitik pentsarazten eta jarduten laguntzen die, gai hauetan bokazioak sortzen lagunduz. Honela, <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>k \u201cBerrikuntza Eskolaren\u201d barruan sartzen du ekinbide hau, eta hezkuntza-programa egituratu honen parte dira \u201cCleantech Now!\u201d eta \u201cTrainInn Lab\u201d ere. Helburua ekintzailetza, sormena eta berrikuntza sustatzea dira adin guztietako gazteen artean.\n<\/p>\n<p>\n<a href=\"home.aspx?tabid=1658\">Esteka<\/a> honetan klik eginez gertaturikoaren laburpena ikus daiteke Twitterren.\u00a0<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54402","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54402","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54402"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54402"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54402"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54402"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54402"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}