{"id":54406,"date":"2015-03-11T00:00:00","date_gmt":"2015-03-10T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/kirol-berrikuntzek-ondorio-biderkatzaile-onuragarriak-dituzte-ekonomiaren-beste-arlo-batzuetan\/"},"modified":"2015-03-11T00:00:00","modified_gmt":"2015-03-10T22:00:00","slug":"kirol-berrikuntzek-ondorio-biderkatzaile-onuragarriak-dituzte-ekonomiaren-beste-arlo-batzuetan","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/kirol-berrikuntzek-ondorio-biderkatzaile-onuragarriak-dituzte-ekonomiaren-beste-arlo-batzuetan\/","title":{"rendered":"Kirol-berrikuntzek ondorio biderkatzaile onuragarriak dituzte ekonomiaren beste arlo batzuetan"},"content":{"rendered":"<p>Europako Batasunaren Kontseiluak nabarmendu du kirol-berrikuntzek, I+G+b-n intentsiboa den sektorea izanik, ondorio biderkatzaile garrantzitsuak dituztela ekonomiaren beste arlo batzuetan.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Kirolak onura ekonomikoak ematen ditu tokiko enplegua eta garapen ekonomikoa sortzeko gaitasunagatik, baita berrikuntza-motor garrantzitsua izateagatik ere, lehia handia delako eta baliabide ekonomikoak ugari dituelako. <br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Berrikuntzek kirol-teknologia sektore lider bihurtu dute zientzia aplikatuen hainbat eremutan: ehun-teknologian, giza mugimenduaren mekanikan, material berrietan, sentsoreetan eta pertsonengana bideratutako diseinuan.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2109\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2110\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Argazkia<span class=\"formato\"><\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Bilbo, 2015eko martxoaren 10a.<\/em> Gaur izan da \u201c<strong class=\"texto1\">Berrikuntza eta kirola<\/strong>\u201d jardunaldia, <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, antolatua. Goizean zehar nabarmen geratu da <strong>kirol-berrikuntzek<\/strong>, I+G+b-n intentsiboa den sektorea izanik, <strong>ondorio biderkatzaile<\/strong> garrantzitsuak dituztela ekonomiaren beste arlo batzuetan, Europako Kontseiluaren arabera. Kirolak, EB-ko balio erantsi gordinaren %2,98 sortzen du eta Espainiako aberastasunaren %2,4 (24.000 milioi euro), enplegua sortzeko eta tokiko ekonomiaren garapena sustatzeko gaitasun handia du. Gainera, <strong>berrikuntza-motor<\/strong> garrantzitsua da, dagoen lehia handiagatik eta erabiltzen dituen baliabide ekonomiko ugariengatik. Honela, berrikuntzek <strong>kirol-teknologia sektore lider<\/strong> bihurtu dute zientzia aplikatuen hainbat eremutan: ehun-teknologian, giza mugimenduaren mekanikan, material berrietan, sentsoreetan eta pertsonengana bideratutako diseinuan.\n<\/p>\n<p>\nJardunaldian izan dira <strong>Athletic Club<\/strong>eko presidentegaia, Josu Urrutia; Jokin Garatea, <strong>Gaia<\/strong>-Euskadiko Informazio eta Elektronika Teknologien Clusterraren Nazioarteko Sailaren zuzendaria; M\u00aa Teresa Linaza, <strong>Vicomtech-IK4<\/strong>-ko e-Turismo eta Ondare Saileko zuzendaria, eta Replay Europako Proiektuaren koordinatzailea; Oscar P\u00e9rez, <strong>Orbea<\/strong>-ko retail managerra<strong>; <\/strong>\u00a0\u00c1lvaro Gonz\u00e1lez, <strong>Getxo<\/strong><strong>ko Udal<\/strong>eko kirol-zinegotzia, eta Sabin Anuzita,<strong> <\/strong><strong>Bilboko Udal<\/strong>eko Euskara, Gazteria eta Kirol Arloko zinegotzi delegatua; Francisco Javier Roca eta Javier Conde <strong>Oztoporik Gabeko Kirola Fundazioko<\/strong> lehendakaria eta ohorezko patronatu-kidea, hurrenez hurren; Roberto Santos, <strong>Symplio<\/strong>ko zuzendari nagusia; Fernando Asenjo, <strong>Deustuko Unibertsitatearen <\/strong>Bilboko Campuseko zuzendaria, eta Txema Villate, <strong>Innobasquek<\/strong>o zuzendari nagusia.\n<\/p>\n<p>\nGarateak nabarmendu du sektorean jakintza-arlo asko biltzen direla: materialen zientzia, ingeniaritza, hidrodinamika, termodinamika, biomekanika edo IKTak, besteak beste, <strong>\u201cekonomiari osasuna injektatzen dion\u201d sektorea <\/strong>izanik eta \u201ckrisiarekiko izugarrizko erresistentzia duena\u201d. Eta hori frogatzen duten datuak eman ditu: 2014an kirol-materialaren esportazioak 1.115 milioi eurokoak izan ziren; kirol-dendek 3.900 milioi euro saldu zituzten; kirol-turismoak abentura-jardueretan 10.124 milioi fakturatu zituen 2012an; gimnasioek 770 milioi euro fakturatzen dituzte; 2013an milioi bat bizikleta baino gehiago saldu ziren, eta zuzeneko enplegua eman zieten 15.000 pertsonari. Gainera, Espainia munduko hirugarren potentzia da kluben diru-sarreren arabera: Real Madrid, Barcelona eta Atl\u00e9tico de Madrid-ek 1.200 milioi euro sartzen dituzte urtean.\n<\/p>\n<p>\nBestalde, Euskadin 15 urtez gorako pertsona nagusien %24k egiten du <strong>jarduera fisikoren<\/strong> bat. Tasa hori handiagoa da Espainia osokoa baino eta Europako batez bestekotik hurbil dago, baina urrun samar praktika handiena duten Europako herrialdeen erregistroetatik, Garateak esan duenez. Horregatik, Garatearen iritziz, &#8220;bada biztanleriaren sektore zabal bat, jarduera fisikoaren sustapenaz baliatu ahal izango litzatekeena&#8221;, eta beraz &#8220;gure osasunari eta ongizateari buruzko gero eta kontzientziazio handiagoak <strong>gehitu egiten du<\/strong> <strong>kirolaren ahalmen ekonomikoa&#8221;.<\/strong>\n<\/p>\n<p>\nAzkenik, <strong>Sportis Living Lab <\/strong>proiektua aurkeztu du, oinarri teknologikoko enpresak, erabiltzailea bere garapenetan txertatzen dutenak, sortzea sustatzen duen ekinbide europarra. Lehenengo laborategia Bilbon kokatua dago.\n<\/p>\n<p>\n\u00c1lvaro Gonz\u00e1lezek, Getxoko kirol-zinegotziak -Getxo Kirolaren Europako Hiri izan zen 2014an eta <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>k bultzatzen duen Gosasun mugimenduan sartuta dago-, sektore honek <strong>tokiko ekonomian<\/strong> duen eragina azpimarratu du eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzearen garrantzia, pertsonen osasuna erabat baldintzatzen baitute. Ildo berean hitz egin du Sabin Anuzitak, Bilboko Euskara, Gazteria eta Kirol zinegotziak \u00a0-Bilbo Kirolaren Europako Hiria izan zen 2012an- eta arreta honetan jarri du: \u201ckirola jarduera ekonomikoa sortzeko bektore gisa\u201d, Bilbo marka sustatzen duena.\u00a0 Anuzitak esan du Bilboko biztanleriaren %50 aktiboa dela fisikoki, eta 60 urtez gorakoentzako Bilbao Kirolak-ek duen zahartze aktiboaren programa jorratu du bereziki.\n<\/p>\n<p>\nJosu Urrutiak, berriro Athletic Club-aren presidente izateko hautagaiak, futbol-klub baten <strong>kudeaketa berritzailea<\/strong> izan du ardatz, eta lehiatzeko onura bere balio bereizgarria dela, <strong>tradizioarekiko<\/strong> begirunean datzana. \u00a0Oinarrizko futboletik eta beste ukiezin batzuetatik egiten duen kudeaketak harrobiko jokalariak izateko filosofia bereziari eusteko aukera ematen dio. Horregatik da Athletic Club nazioartean ezaguna, lehiakor izateko aukera ematen dion berritzeko gaitasunagatik baina bere betiko balioei uko egin gabe.\n<\/p>\n<p>\nLinazak, Vicomtech-IK4-koak, ere balio horiek aipatu ditu eta bere azalpena <strong>kirol tradizionaletan <\/strong>oinarritu du: 3.000 inguru dira Europa osoan, eta \u201cfuntsezko kultura-ondare ukiezinaren parte\u201d direlako eta \u201cgizarte-kohesioari\u201d laguntzen diotelako aitortzen ditu Unescok. Horiek ulertzeko eta iraunarazteko, Europako Batasunak RePlay ikerketa-proiektua finantzatu du, bere VII. Esparru Programaren barruan. <strong>RePlay<\/strong> 2 milioi euroko ikerketa-proiektua da, eta plataforma bat ari da garatzen kirol-edukiak atzeman, oharrak egin, indexatu eta 3D-n emateko.\n<\/p>\n<p>\nSymplio-k, bestalde, bere bufanda adimendunaren xehetasunak ezagutarazi ditu, internetera konektaturiko <strong>produktu adimenduna<\/strong>, jarraitzaileen animazio-maila neurtzeko gai dena, eta Saskibaloiko azken Mundu Txapelketan erabili zena Bilboko egoitzan. Berrikuntza honek Cisco, Bibasket eta Deustotech-en babesa du.\n<\/p>\n<p>\nOrbea bizikleta-markak 175 urte betetzen ditu aurten, eta Orbea Campus aurkeztu du, denda esperientzialaren kontzeptu berria, apirilean Bartzelonan irekiko dena.\n<\/p>\n<p>\n<strong>Oztoporik Gabeko Kirola<\/strong> Fundazioak ariketa-makina egokitua aurkeztu du -kirolari ingeniari eta doktoreek garatua-, horrela gurpildun aulkian dagoen pertsonak aukera du gorputzaren goiko aldea lantzeko. Fundazioak merkaturatzen duen produktu honen etekinak ezgaitasunen bat duten kirolarientzako bekak emateko erabiltzen dira.\n<\/p>\n<p>\nJardunaldi hau \u201c<strong><span class=\"texto1\">Innobasqueren Astearteak<\/span><\/strong>\u201d topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>k berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54406","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54406","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54406"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54406"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54406"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54406"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54406"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}