{"id":54408,"date":"2015-04-28T00:00:00","date_gmt":"2015-04-27T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/hazi-egin-da-zientzia-eta-teknologiaren-onurekiko-euskaldunen-pertzepzio-ona\/"},"modified":"2015-04-28T00:00:00","modified_gmt":"2015-04-27T22:00:00","slug":"hazi-egin-da-zientzia-eta-teknologiaren-onurekiko-euskaldunen-pertzepzio-ona","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/hazi-egin-da-zientzia-eta-teknologiaren-onurekiko-euskaldunen-pertzepzio-ona\/","title":{"rendered":"Hazi egin da zientzia eta teknologiaren onurekiko euskaldunen pertzepzio ona"},"content":{"rendered":"<p>Euskal hiritarrek interes neurrizkoa erakusten dute zientzia eta teknologiarekiko, nahiz eta hauen onurekiko pertzepzioa areagotu egin den \u201cikusgarriro\u201d 2012tik 2014ra; hori da Zientzia eta Teknologiaren Gizarte Pertzepzioaren Espainiako VII. Inkestak EAE-rako Txostenean jasotzen duena; inkesta FECYTek egin du eta gaur aurkeztu da.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Jendartean zientzia- eta teknologia-ezagupenak zabaltzeko helburuarekin, Euskadin badira ekinbide arrakastatsuak, ezagutzera eman direnak: Naukas, Zientzia Azoka, Innova+, Consumer aldizkaria, Eureka Zientzia Museoa edo Passion for Knowledge.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2115\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Donostia, 2015eko apirilaren 28a. <\/em>2012tik 2014ra \u201cera ikusgarrian\u201d hazi da zientzia eta teknologiaren onurekiko pertzepzioa euskaldunen artean. Osasuna, energia eta elikadura dira lehentasunezko gizarte-eskariak ikerketan Euskadin bizi direnentzat, non zientzialariak baitira, sendagileekin batera, profesionalik balioetsienak. Hori ondorioztatzen da <strong>Zientzia eta Teknologiaren Gizarte Pertzepzioaren Espainiako VII. Inkestaren EAE-rako Txostenetik<\/strong>; gaur goizean aurkeztu du FECYTeko zuzendariak, Jos\u00e9 Ignacio Fern\u00e1ndez Verak, <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>ren Astearteak-eko &#8220;Zientziaren eta teknologiaren gizarte-komunikazioa\u201d saioaren barruan, Donostian.\n<\/p>\n<p>\nFern\u00e1ndez-ekin batera izan dira jardunaldian, Amaia Eskisabel, <strong>Eusko Jaurlaritzako <\/strong>Zientzia Politikaren zuzendaria; Alejandro Mart\u00ednez, <strong>Eroski Consumer<\/strong> aldizkariaren zuzendaria; Juan Ignacio P\u00e9rez, <strong>EHU<\/strong>ko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria; Nora Gonz\u00e1lez, Donostia International Physics Center-eko (<strong>DIPC) <\/strong>komunikazio-arduraduna; Luis Alfonso G\u00e1mez, <strong>El Correo<\/strong>-ko kazetaria eta <strong>Innova +<\/strong> gehigarriaren\n<\/p>\n<p>\nkoordinatzailea Euskadin; Aitziber Lasa, <strong>Elhuyar-<\/strong>eko Zientzia Unitateko Hezkuntza arloaren arduraduna; Larraitz Etxebarria, <strong>Eureka Zientzia Museo<\/strong>ko Edukien saileko arduraduna; I\u00f1aki Gazta\u00f1aga, <strong>Easo Politeknikoa-ko (GLHBI) <\/strong>zuzendaria, eta Txema Villate, <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>ko zuzendari nagusia.<strong>\u00a0 <\/strong>\n<\/p>\n<p>\nAipaturiko\u00a0 txostenak nabarmentzen duenez, zientzia eta teknologiarekiko interesa Euskadin 2004an %4,6koa izatetik 2012an %20,2ra igaro zen, nahiz eta azken bi urte hauetan jaitsiera txiki bat izan den. Interesa nabarmen handiagoa da gizonen artean emakumeen artean baino, eta handiagoa 25-34 urtekoen artean.\u00a0\n<\/p>\n<p>\nTelebista da euskaldunek zientzia eta teknologiaz informatzeko duten bide gogokoena (%73,1), gero Internet (%51,7), prentsa ordaindua (%29,7) eta irratia (%29,0). Gainera, euskaldunek ezagutza ohargarria dute zientziari loturiko gai batzuen inguruan.\n<\/p>\n<p>\nZientzia eta teknologiari buruzko ezagupenak jendartean zabaltzeko eta jakintza-arlo hauen inguruan bokazioak sustatzeko helburuarekin, Euskadin badira zenbait ekinbide arrakastatsu, beren arduradunek azaldu dituztenak. Honela, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) \u201c<strong>Passion for knowledge<\/strong>\u201d bultzatzen du, zientzia-komunitatearen eta gizartearen artean lokarriak sortzeko ekitaldia, gizarte osoarentzat den jaialdi baten bidez. Bestalde, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak <strong>\u201cNaukas Bilbao\u201d<\/strong> antolatzen du, non zientzialariek eta dibulgatzaileek zientzia eta teknologia sozializatzen dituzten formatu berritzailean.\u00a0\n<\/p>\n<p>\nZientziaren museok ere, hezkuntza formalaren osagarriak izanik, beren ekarpena egiten dute zeregin honetan. Jende gaztearengana begira batez ere, elkarrekintza edo interakzioaren bidez egiten dute dibulgazioa. <strong>Eureka Zientzia Museoa<\/strong>ren kasua da. Publiko honi zuzenduta dago <strong>Zientzia Azoka <\/strong>ere, ikasgelatik kanpoko hezkuntza-ekinbidea beste eragile batzuekin (unibertsitate, enpresa, teknologia- eta ikerketa- zentro eta abarrekin) lankidetzan zientzia-bokazioak sustatzen dituena.\n<\/p>\n<p>\nOrobat, zientzia-gai hauei buruz hedabide jeneralistetan egiten den tratamendua aztertu da, adibidez, <em>El Correo <\/em>eta honen hileroko berrikuntza-gehigarria\u00a0 den <strong>Innova+,<\/strong> <em>Vocento<\/em> taldeko egunkari guztietan argitaratzen dena. Beste hedabide baten kasua ere azaldu da, <strong>Consumer aldizkari <\/strong>ospetsua, Eroski taldeak editatu, landu eta banatzen duena, bertan zientzia-kutsua ematen zaielarik ingurumen, osasun, ongizate, elikadura eta horrelako gaiei buruzko artikuluei.\n<\/p>\n<p>\nTxema Villatek, <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>ko zuzendari nagusiak, Euskadi ezagutzaren gizarte bihurtzeko zientzia-kultura hedatzearen garrantzia nabarmendu nahi izan du, zeren eta\n<\/p>\n<p>\nEuropak bere etorkizuneko lehiakortasuna zientzia bikainaren garapenean oinarritzen baitu, eta industria lehiakorretan, \u201caurrean ditugun erronkak konpontzeko gai izango diren\u201d berrikuntza teknologikoekin.\u00a0 \u201cHori lortzeko, dibulgazioak funtsezko zeregina du, lagungarria baita herritarrak zuzen informatuta egoteko, kontzeptu konplexuak ulertu eta ikasteko, eta zientziak eta teknologia-berrikuntzak ezagutzaren gizarteari, aurrerapen ekonomikoari eta gizarte-ongizateari egiten dieten ekarpena errekonozitzeko gai izan daitezen\u201d, erantsi du.\n<\/p>\n<p>\nJardunaldi honek FECYTen eta Easo Institutu Politeknikoaren laguntza izan du. Eta <strong><span class=\"texto1\">\u201cInnobasqueren Astearteak\u201d<\/span> <\/strong>programaren barruan kokatu da; ekinbide honekin <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>k berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54408","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54408","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54408"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54408"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54408"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54408"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54408"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}