{"id":54409,"date":"2015-05-15T00:00:00","date_gmt":"2015-05-14T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/bilbon-ekainaren-3an-global-innovation-day-euskal-berrikuntzaren-jaialdi-handia\/"},"modified":"2015-05-15T00:00:00","modified_gmt":"2015-05-14T22:00:00","slug":"bilbon-ekainaren-3an-global-innovation-day-euskal-berrikuntzaren-jaialdi-handia","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/bilbon-ekainaren-3an-global-innovation-day-euskal-berrikuntzaren-jaialdi-handia\/","title":{"rendered":"Bilbon ekainaren 3an Global Innovation Day, euskal berrikuntzaren jaialdi handia"},"content":{"rendered":"<p>Global Innovation Day euskal berrikuntzaren erreferentzia den urteko topaketa handi gisa finkatu da; aurten laugarren edizioa da eta bere egitarauan 6 hitzaldi-panel daude nazioarteko 27 hizlari edo txostengilerekin, 41 txoko, 38 tailer 1.220 pertsonarentzako tokiarekin eta showcase bat.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Innobasque sareko ehun bat erakunde elkarlanean aritu dira doako sarrera duen foro honen diseinuan, antolaketan eta finantzaketan; euskal indar-guneak erakutsiko ditu, eta erreferentziazko berrikuntza-gune bihurtuko du Euskadi.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>\u201c<span class=\"texto1\">Innobasque<\/span><\/strong><strong> sareak berrikuntza gehiago nahi du eta horregatik bere gaitasunak batzen ditu Euskadi herrialde berritzaileago bihurtzeko\u201d, adierazi du Innobasqueko presidenteak \u201c#Global2015 naiz ni\u201d networking jardunaldiari hasiera eman aurretik, eta honek ekainaren 3ko Global Innovation Day abiarazteko balio izan du.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>THalaber, ekainaren 3an, <span class=\"texto1\">Innobasque<\/span>k bazkideen urteko Batzar Nagusia egingo du, eta espero da I\u00f1igo Urkullu lehendakaria, Innobasqueren ohorezko presidentea, bertan izatea. <br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2111\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2128\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Argazkia<span class=\"formato\"><\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Bilbo, 2015eko maiatzaren 15a. <\/em><span class=\"texto1\"><strong>Global Innovation Day<\/strong> <\/span> euskal berrikuntzaren foro handia da, eta laugarren edizioa <strong>Bilbo<\/strong>ko Euskalduna Jauregian izango da datorren <strong>ekainaren 3an<\/strong>. Topaketa hau <strong>Innobasque<\/strong>-Berrikuntzaren Euskal Agentziako <strong>ehun bat erakunderen<\/strong> parte-hartze eta ekarpenen emaitza da; zenbait hilabetetako <strong>elkarlan<\/strong>-prozesuaren ondoren, programa bat sortu dute 6 hitzaldi-panel eta nazioartean erreferente diren 27 hizlari edo txostengilerekin, 41 txoko topaketa-gune izango dira eskaintza eskariarekin konektatzeko, 38 tailerretan 1.220 lagunek berrikuntza egiten ikasiko dute, eta <em>showcase<\/em> batek ekinbide berritzaileak erakutsiko ditu. Aurkezpenean izan dira gaur goizean Bilbao Berrikuntza Faktoria-n <strong>Pedro Mart\u00ednez Cid, Iberdrolako Berrikuntza Zuzendaritzako albokoa; Nerea Lupardo, Euskalteleko Erakunde Harremanetako zuzendaria eta Euskaltel Konektako arduraduna; Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko (MU) Enpresa Fakultateko dekanoa; Joxean S\u00e1ez de Ocariz,<\/strong><strong> Grupo <\/strong><strong>init-e<\/strong><strong>ko<\/strong><strong> zuzendari nagusia; Ander Pomposo, Ikashuben sortzailekidea; Alex Bengoa, I\u00f1aki Goenaga Teknologia Zentroen Fundazioko lehendakaria, eta <\/strong>Alberto Garc\u00eda Erauzkin,\u00a0 <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>ko presidentea<strong>.<\/strong>\n<\/p>\n<p>\n<em>\u201c<span class=\"texto1\">Global Innovation Day<\/span>-n <strong class=\"texto1\">Innobasque <\/strong> sareak bere gaitasunak batu eta ikusgai egiten ditu egun horretan Euskadin dugun ahalmen berritzailea erakutsiz, erakunde eta enpresa berritzaile askoko eta batez ere berrikuntza gehiago nahi duten pertsonen herrialdea baikara. Horregatik, gure indar-guneak erakutsiko ditugu, gure lurraldea erreferentzia-gune gisa kokatzen laguntzeko&#8221;<\/em> adierazi du Garc\u00eda Erauzkinek. Baita ere, foro honekin batera, <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>k bazkideen Batzar Nagusia egingo duela iragarri da, eta bertan izango dela ohorezko presidentea, I\u00f1igo Urkullu lehendakaria.\n<\/p>\n<h6>Jarduera-programa zabala<\/h6>\n<p>\nEkainaren 3an, Bilboko Euskalduna jauregian euskal berrikuntzaren jaialdi handia izango da, doako sarrerarekin. Nazioarteko erreferentziazko 27 hizlari edo txostengile izango dira bertan, besteak beste Andy Ridley, Holandako Circle Economy-ren zuzendaria; Elkin Echeverri, Medellingo (Kolonbia) Ruta N Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren zuzendaria, hiri hau berrikuntzaren hiriburu ari delarik bihurtzen Latinoamerikan; Fran Chuan, Kalitatearen Espainiako Elkartearen (AEC) Berrikuntza Batzordeko kidea da eta berrikuntzaren kulturan aditua; Albert Ca\u00f1igueral, Ouishare-ren konektorea Latinoamerika eta Iberiarako, eta elkarlaneko ekonomiaren sustatzaile entzutetsua; Pilar Jeric\u00f3, Be Up-en zuzendari orokorra, jendearen ahalmena emaitzetara bideratzen espezializatua. Australiatik Josie Gibson dator, The Catalyst Network-en sortzailekidea, lider eraldatzaileak bultzatzen dituen proiektua; Alex Preukschat, aditua eta <em>bitcoin<\/em>-en sustatzailea; Diego Soroa, arkitekto bilbotarra eta Erakunde Esponentzialetan (ExO deituetan) aditua; Loredana Ghinea, SPIREren zuzendaria Belgikan, Europako industria lehiakorragoaren alde lan egiten duen erakundea; Sam Turner, Advanced Manufacturing Park-ekoa Erresuma Batuan, manufaktura aurreratua bultzatzeko ekinbide publiko-pribatua; Daniela Couto, Cell2B-ren sortzailekidea eta zuzendari nagusia Portugalen, ildo terapeutiko berria garatzen duena transplanteetan errefusa prebenitzeko; edo \u00c1ngeles Barrio, Philips Ib\u00e9ricako Komunikazio eta Harreman Publikoko zuzendaria, bere eginkizuna delarik Phillips-en irudia sendotzea osasun eta ongizateko enpresa gisa.\n<\/p>\n<p>\nBerrikuntza disruptiboaz hitz egingo dute, eta nola ari den mundua eraldatzen eta zein diren joerarik abangoardistenak, adibidez ekonomia zirkularra, lurralde marjinal bat gune berritzaile bihurtzea, berrikuntzaren kultura, elkarlaneko ekonomia, lidergo eraldatzailea, eragin handiko jendea, <em>bitcoin<\/em>\u00a0edo erakunde esponentzialak.\n<\/p>\n<p>\nIkashub-eko Ander Pomposo-k aletu duen bezala, <em>\u201ctxosten edo hitzaldi teknikoak ere izango dira, eta horietan euskal berrikuntzaren indar-guneak aztertuko dira sakon: fabrikazio aurreratua, osasuna edo energia. Basque Project Management euskal komunitate profesionala ere aurkeztuko da\u201d<\/em>.\n<\/p>\n<p>\nAldi berean, 1.220 pertsonak aukera izango dute berrikuntzan lehen urratsak egiteko edota maila aurreratuagoan egiteko <strong class=\"texto1\">Innobasque <\/strong>sareak guztion eskura jarriko dituen 38 tailerretan; gai garrantzitsuei buruzkoak izango dira: teknologia, osasuna, ikaskuntza, marketina eta berrikuntzarako tresnak. Halaber, 41 <strong>txokoak<\/strong> topaketa-gune izango dira berrikuntzaren eskaintza eta eskaria konektatzeko. <em>&#8220;Berrikuntza egiteko konektatu egin behar da. Eta Euskaltelen zeregina konexio hori erraztea da. Teknologiaren ikuspuntutik konektatzea, foro eta ekinbide berritzaileekin bultzatuz eta lagunduz, kasu honetan Global Innovation Day-rekin, baina baita ere pertsonak elkarrekin lotuz. Pertsonak dira prozesu berritzailearen erdigune zerbitzu berrien eta produktu berrien bilaketan gizartearen mesedetan. Euskaltelen pertsonengandik, pertsonengatik eta pertsonentzat egiten dugu berrikuntza\u201d<\/em>, esan du Nerea Lupardok, Euskalteleko Erakunde Harremanetako zuzendariak.\n<\/p>\n<p>\nIldo berean hitz egin du Iberdrolako <strong>Pedro Mart\u00ednez Cid-<\/strong>ek, bere enpresak berretsi egin duelarik euskal berrikuntzarekiko konpromisoa foro honetan duen parte-hartzearen bidez: <em>\u201cIberdrolarentzat berrikuntza tresna nagusia da, iraunkortasuna, eraginkortasuna eta lehiakortasuna bermatzeko. Teknologiaren trakzio-enpresa gisa ikusten dugu geure burua, eta hor geure hornitzaile teknologikoekiko lankidetza da nagusi. Gaur egun 32 proiektu ditugu martxan Euskal Herrian, sare adimendunen, itsas energien eta ibilgailu elektrikoaren garapen eta ezarpenera bideratuta. Azken urteetan Euskal Herrian berrikuntza-jardueretara bideratutako inbertsioak 300 milioi euro baino gehiagokoak izan dira&#8221;<\/em>.\n<\/p>\n<p>\nBestalde, joera bihurtuko diren proiektu eta ekimenik berritzaileenak ezagutaraziko dira <strong>showcase<\/strong>-n.\n<\/p>\n<h6>Lankidetzaren balioa<\/h6>\n<p>\nAurkezpenean, bozeramaileek <span class=\"texto1\">Global Innovation Day<\/span>-ren edizio honetan aktiboki parte hartzen duten erakundeen ordezkari ugarien babesa jaso dute; ekitaldia diseinatu eta gauzatu <strong>batzorde antolatzaile <\/strong>baten gainbegirada eta parte-hartze aktiboarekin egin da, eta batzorde horretan Eroski, Euskaltel, Lantegi Batuak, Ikashub, Bego\u00f1azpi ikastola, Prot\u00f3n Electr\u00f3nica, Suuma, Tecnalia eta IK4 Research Alliance egon dira.\n<\/p>\n<p>\n<em>\u201c<span class=\"texto1\">Global Innovation Day<\/span> honen elementu bereizgarrietako bat da lankidetza-prozesu baten emaitza izatea bere alderdi guztietan: topaketaren diseinua, finantzaketa, jardueretan izandako ekarpenak\u2026 sekula baino aktiboagoa den <strong class=\"texto1\">Innobasque <\/strong>sarearen egiten jakitetik (know-how) eta gaitasunetatik sortuak\u201d,<\/em> azpimarratu du Pomposok guztien izenean, eta ondoren, nahi duten guztiak gonbidatu ditu berrikuntzaren topaketa handi honekin bat egitera.\n<\/p>\n<p>\nAzkenik, Alex Bengoak, I\u00f1aki Goenaga Teknologia Zentroen Fundazioko lehendakariak, esan du: <em>\u201cmilaka euskal ikertzaile gazteren ibilbidean lagundu ondoren, berrikuntza eragiteko gai den talentua ere bultzatu nahi dugu Fundaziotik&#8221;<\/em>.\n<\/p>\n<h6>\u201c#Global2015 naiz ni\u201d networking jardunaldia.<\/h6>\n<p>\nBeste nobedade bat, aurten, prentsaurrekoaren ondoren, \u201c<span class=\"texto1\">#Global2015 naiz ni<\/span>\u201d <strong>jardunaldia <\/strong>izan da, eta Global Innovation Day <strong>abiarazteko<\/strong> balio izan du; bertan\u00a0 erakunde eta pertsona parte-hartzaile guztien arteko <strong>networking<\/strong> eta truke aukerak haztatu edo zundatu dira. Ekitaldia Bilbao Berrikuntza Faktoria-n izan da; izan ere, MUko Belokik eta Grupo Init-eko S\u00e1ez de Oc\u00e1riz-ek esan duten bezala, <em>\u201cberrikuntza eta ekintzailetzako hiri-ekosistema bat da Bilbon, unibertsitateko irakaskuntza-jarduerak, berrikuntza- eta ekintzailetza-zentroak, eta zenbait enpresa berritzailek osatua\u201d<\/em>.\n<\/p>\n<p>\nGlobal Innovation day 2015ean parte hartzen dute:\n<\/p>\n<p>\n<em>Abogac\u00eda Artesana, Addimen Bizkaia, ADN Desing, Advanced Manufacturing Park; Espainiako Kalitatearen Elkartea (AEC), Altran, Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbide Elkartea; ATE-Informatika; Atelei Engineering, Azti Tecnalia; Banpro; BBK Fundazioa; Be Up; Bego\u00f1azpi ikastola; Bikonsulting; Bilbao Berrikuntza Faktoria; Binary Soul; Bitcoin Comic; CDE-Adimen Lehiakorra; San Jos\u00e9 de Calasanz ikastetxea; CIC Energigune; CIE Automotive; Circle Economy; E4 xake-elkartea; Elikadurako Clusterra; Coach and Play; Coaching Factory; Jesusen Bihotza Karmeldarren Ikastetxea; Cuantics, Digipen; Bizkaiko Foru Aldundia; Durero Estudios; Eide, Enerbide Energia; EQA-European Quality Assurance Spaina; Eroski; Mondragon Eskola Politeknikoa (Mondragon Unibertsitatea); \u201cBilbao Cowork\u201d Coworking Gunea; Estrategia Empresarial; Etorkintza Elkargoa; Eurest Euskadi; Eus Domeinuak; Euskaltel; Energiaren Euskal Erakundea (EVE); Evolus, Hezkuntzako Administratzaileen Europako Foruma (FEAE); I\u00f1aki Goenaga Teknologia Zentroen Fundazioa; Esklerosi Anizkuneko Euskal Fundazioa; Eusko Jaurlaritza; Guillermo Mat\u00eda; Grupo init; San Carlos Unibertsitateko Ospitale Klinikoa; Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea; Iberdrola; Ideable Solutions; IK4 Research Alliance; Ikashub; Innobide; Interempresas; Inuntji; Jema Energy; Katilu; Kutxabank; Lantegi Batuak; Manahmana; Mercurio Media; Mondragon Unibertsitatea; Myruns Engineering Sports; Negobide, C\u00edrculo Empresarial; Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua; Ormazabal; Ouishare; Philips Iberica; PR4 Gizarte Teknologia; Prot\u00f3n Electr\u00f3nica; Ruta N Medellin; Serendipity; SGSMap; Social Innovation Park; Spire; Spri Taldea; Suuma; Tecnalia; The Catalyst Network; Thospsh, Ongizatearen Teknologiak; TZBZ; Universal Health Services; Deustuko Unibertsitatea; Uno Consulting Corporate; Vicomtech-IK4; Wattiocorp.<\/em><\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54409","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54409","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54409"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54409"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54409"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54409"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54409"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}