{"id":54411,"date":"2015-06-03T00:00:00","date_gmt":"2015-06-02T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/lehendariak-adierazi-du-euskadi-ekonomia-berpizten-ari-dela-eta-berrikuntza-bultzatzen-jarraitu-behar-duela\/"},"modified":"2015-06-03T00:00:00","modified_gmt":"2015-06-02T22:00:00","slug":"lehendariak-adierazi-du-euskadi-ekonomia-berpizten-ari-dela-eta-berrikuntza-bultzatzen-jarraitu-behar-duela","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/lehendariak-adierazi-du-euskadi-ekonomia-berpizten-ari-dela-eta-berrikuntza-bultzatzen-jarraitu-behar-duela\/","title":{"rendered":"Lehendariak adierazi du Euskadi ekonomia berpizten ari dela eta berrikuntza bultzatzen jarraitu behar duela"},"content":{"rendered":"<p>I\u00f1igo Urkulluk, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Innobasqueko ohorezko presidenteak, eman dio hasiera Berrikuntzako Euskal Agentziaren Batzar Nagusiari eta adierazi du Euskadin ekonomia berpizten ari dela.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Alberto Garc\u00eda Erauzkinek, <span class=\"texto1\">Innobasque<\/span>ko presidenteak, nabarmendu du 2014an \u201c800 erakunde baino gehiagorekin lan egin dugula berrikuntza-proiektuetan, gure ekosistema elikatu dutelarik Euskadi berritzaileago bihurtzeko\u201d.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Batzarra Global Innovation Day euskal berrikuntzaren hitzordu handiaren esparruan egin da; hau 108 erakundek antolatu dute, 2.500 pertsona bildu dituzte, eta mukuru bete dira Euskalduna jauregiaren 8.000 metro koadroak, 27 hitzaldirekin, 39 tailerrekin (1.270 postu) eta 40 txokorekin.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2147\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2148\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Argazkia<span class=\"formato\"><\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Bilbo, 2015eko ekainaren 3a.<\/em> <strong>I\u00f1igo Urkullu<\/strong>k, <strong>Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Innobasqueko ohorezko presidenteak<\/strong>, gaur arratsaldean, Bilboko Euskalduna jauregian, Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideen <strong>VIII. Batzar Nagusiari <\/strong>eman dio hasiera. Bere hitzaldian I\u00f1igo Urkullu lehendakariak adierazi du Euskadin ekonomia berpizten ari dela. \u00a0Lehendakariak industriari so egin dio esanez apirilean Industria Produkzioak %5,4 gora egin duela. Zifra honek eta\u00a0maiatzean ia 6.000 langabetu gutxiago izateak Euskadin ekonomiaren tendentzia aldaketa dagoela berresten duela aipatu du. &#8220;Batera jarraitu behar dugu lanean ekonomiaren suspertzearen alde, enplegu aukerak \u00a0eta berrikuntza bultzatuz&#8221;, ziurtatu du lehendakariak.\u00a0\n<\/p>\n<p>\nAurrez Global Innovation Day-ko txokoak eta tailerrak ikusten izan da, esparru horretan egin delarik gero Batzarra. 108 erakunderen ekarpenari esker antolaturiko Euskal berrikuntzaren hitzordu handian 2.500 pertsona izan dira, eta horietako 1.270ek 39 tailerretan hartu dute parte. Baita ere egon dira 40 txoko, 27 hitzaldi eta 10 proiektu joerak erakusteko showcase batean. Lehendakariak lagun izan ditu Alberto Garc\u00eda Erauzkin, <strong>Innobasque<\/strong>ko presidentea, eta <strong>Innobasque<\/strong>ko presidente-ordeak: Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta lehiakortasuneko sailburua; Javier Sotil, Mondragon Korporazioko lehendakaria; Javier Ormazabal, Tecnalia eta Velatia-ko lehendakaria; Jes\u00fas Mar\u00eda Iriondo, IK4 Research Alliance-ko lehendakaria; eta Fernando Coss\u00edo, Ikerbasqueko lehendakaria.\n<\/p>\n<p>\nBestalde, euskal berrikuntzaren egungo egoera ezagutzeko batzorde betearazleko beste kide batzuk ere bertaratu dira, besteak beste, \u00c1ngel To\u00f1a, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua; Jon Darp\u00f3n, Osasun sailburua; As\u00eds Canales, Iberdrolako Erosketa-zuzendaria; Azucena Castro, Owl Genomics-eko zuzendari nagusia; Matilde Elexpuru, Bizkaiko Emakume Enpresaburuen Elkarteko lehendakaria, edo Jose Ignacio Zudaire,\u00a0 Petronor-eko Pertsona eta Erakunde Harremanetarako zuzendaria.\n<\/p>\n<p>\nBatzarrean <strong>Innobasque<\/strong>ko bazkideak izan dira, eta Alberto Garc\u00eda Erauzkinek, <strong>Innobasque<\/strong>ko presidenteak, nabarmendu du 2014an \u201c800 erakunde baino gehiagorekin lan egin dugula berrikuntza-proiektuetan, gure ekosistema elikatu dutelarik Euskadi berritzaileago bihurtzeko\u201d. Gainera, 2016-2020 denboraldirako hirugarren zikloa markatuko duen planaren diseinua prestatzen ari da Agentzia, \u201c2020. urteari begira egungoaz oso bestelako eszenatoki batean kokatzen laguntzea\u201d duelarik helburu.\n<\/p>\n<p>\n\u201c<strong>Innobasque<\/strong> guztiok gara. Uste dut sare ahaltsua, askotarikoa eta motibatua dugula\u201d, erantsi du, eta hau esanez amaitu du hitzaldia: \u201cindarrak batu behar dira, eta berrikuntza etorkizunaren motor bihurtzen duen joera global batean murgildu\u201d.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54411","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54411","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54411"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54411"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54411"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54411"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54411"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}