{"id":54414,"date":"2015-07-14T00:00:00","date_gmt":"2015-07-13T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/berrikuntza-irekiari-esker-enpresek-mugak-gainditu-eta-beren-interes-taldeekin-batera-sortzen-dute\/"},"modified":"2015-07-14T00:00:00","modified_gmt":"2015-07-13T22:00:00","slug":"berrikuntza-irekiari-esker-enpresek-mugak-gainditu-eta-beren-interes-taldeekin-batera-sortzen-dute","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/berrikuntza-irekiari-esker-enpresek-mugak-gainditu-eta-beren-interes-taldeekin-batera-sortzen-dute\/","title":{"rendered":"Berrikuntza irekiari esker, enpresek mugak gainditu eta beren interes-taldeekin batera sortzen dute"},"content":{"rendered":"<p>Berrikuntza irekiaren paradigmaren bidez erakundeek mugak gainditzen dituzte eta proiektu berritzaileak, ikerketa eta garapenekoak, diseinatu eta gauzatzen dituzte beren interes-taldeekin lankidetzan.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Gaurko saioan, euskal erakundeen (Conexiones Improbables, ESLE, Orbea, Herrero y Asociados, MIK eta UPV\/EHU) ordezkariek berrikuntza irekiko proiektu nagusietako batzuk ezagutarazi dituzte.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2157\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Bilbo, 2015eko uztailaren 14a. <\/em>Berrikuntza irekia berrikuntza-paradigma da, eta honen bidez erakundeak beren mugez haratago joaten dira eta beren ikerketa- eta garapen-proiektu berritzaileak diseinatu eta gauzatzen dituzte. Ezagutza eta barne- eta kanpo-trebetasunak era egokian uztartuz, enpresak ireki egiten dira eta beren interes-taldeekin <em>(bezero, langile, lehiakide, teknologia-zentro, hornitzaile, unibertsitate eta abarrekin) <\/em>ideiak partekatzen dituzte, ezagutza, produktu edo zerbitzu berriak sortuz. Horretaz gaur goizean hitz egin dute \u201c<strong class=\"texto1\">Berrikuntza Irekia<\/strong>\u201d jardunaldian, eta Bilboko Rekalde aretoan izan dira Jos\u00e9 Luis Sagarduy, <span class=\"texto1\">Herrero y Asociados<\/span>-eko Negozio Estrategien zuzendaria; Roberto G\u00f3mez de la Iglesia, <span class=\"texto1\">Conexiones Improbables<\/span>-eko zuzendaria; Mar\u00eda Retegi, <span class=\"texto1\">Orbea<\/span>-ko Erabiltzailearen Arretarako Zerbitzu managerra; Miren Bengoetxea, Orbea-ko Innovation Project managerra; Eneko Astigarraga, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko (<span class=\"texto1\">ESLE<\/span>) lehendakaria; David S\u00e1nchez Bote, <span class=\"texto1\">MIK<\/span>-eko zuzendaria; Xabier Barandiaran, <span class=\"texto1\">UPV\/EHU<\/span>ko Filosofiako irakasle eta ikertzailea; Alberto Bokos, <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>ko Komunikazio eta Sozializazio zuzendaria.\n<\/p>\n<p>\nEkitaldia, \u201c<strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>ko Astearteak\u201d programan kokatua, Conexiones Improbables-ekin lankidetzan antolatu da; berrikuntza ireki eta elkarlaneko plataforma honek esplorazio-prozesuak bultzatzen ditu <strong>erakundeen <\/strong>berrikuntzara eta<strong> eraldaketara<\/strong> bideratuak, <strong>arte- eta enpresa-munduaren hibridazioaren bidez.<\/strong> Honela, artistak eta sortzaileak sartzen dituzte enpresetako lan-taldeetan, aurrez zehazturiko berrikuntza-erronkei aurre egiteko. 150 proiektu baino gehiago garatu dituzte hainbat herrialdetan.\n<\/p>\n<p>\nHorietako bat Orbea bizikleta-egilearen kasua da, 2014an merkaturatu zen \u201cAll Use\u201d <strong>bizikleta-gama berria<\/strong> sortzeko Co-creable metodologiekin lan egin baitzuen. Enpresako erabiltzaile, banatzaile eta langileek <strong>ingurune parte-hartzaileetan<\/strong> lan egin zuten, konfiantzan eta komunikazioan oinarrituta.\n<\/p>\n<p>\nIKTek errazten dute konexio hauek erakundetik haratago gertatzea. Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak (ESLE), 1.500 profesional lanean dituzten 40 enpresak osatuak, aberastasuna sortzen du <strong>software eta ezagutza irekiko <\/strong>industrien bidez. Berrikuntza irekia lankidetzan eta talentua eta konpromisoa balioan jartzean oinarritzen da. Sektore honek aukera handiak ditu Euskadin, <strong>bertako ekonomiak sustatzen<\/strong> laguntzen baitu, lidergo teknologikoa indartuz eta beste arlo batzuetan berrikuntza\u00a0 erraztuz, <em>open source, open data<\/em> komunitateetan duten partaidetzari esker, edo produktu propioekin.\n<\/p>\n<p>\nBestalde, Mondragon Korporazioan erakunde- eta gizarte-berrikuntzan espezializaturiko kudeaketa-ikerketako zentroan (MIK) honela ulertzen da berrikuntza irekia: enpresek kanpo- eta barne-ezagutzaren erabilera egin dezaketela eta egin behar dutela onartzen duen paradigma gisa, bere teknologia garatzeko merkatura sartzeko hainbat bide erabiliz. \u00a0Zentroan <strong>Open Basque, <\/strong><strong>berrikuntza irekiko eredu integrala, <\/strong>garatu dute, balioa sortzeko aukerak biderkatzen dituena pertsonaren, erakundearen eta lurraldearen ikuspegitik, nagusiki endogenoa den egungo praktika berritzailea gaindituz.\n<\/p>\n<p>\nBaita ere ezagutarazi da <strong>Flok Society<\/strong> <strong>ikerketa-proiektua,<\/strong> <strong>Ekuador<\/strong>ren garatzen dena eta ezagutza librean eta irekian oinarrituriko herri-politikak sustatzen dituena, ezagutza hau guztion eskura egon behar duen ondasun publikotzat joz. Ekonomia barreiatuaren P2P filosofian oinarritzen da, eredu sozio-ekonomiko berria, zera komun, libre eta irekitik berdinkideen arteko harremanetan oinarritua.\n<\/p>\n<p>\nAzkenik, Herrero y Asociados-en uste dute berrikuntza irekian lankidetzan ari diren enpresen ehunekoa komeni baino txikiagoa dela eta egoera honen arrazoia\u00a0 babesten duen <strong>lege-esparrua<\/strong> ez ezagutzea izan litekeela. Adibidez, jabetza intelektualaren hainbat mekanismo daude, berrikuntza irekiko estrategia hauen bidez sorturiko ezagutza berria babes dezaketenak.\n<\/p>\n<p>\nJardunaldi hau \u201c<strong><strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong><\/strong>ren Astearteak\u201d topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>k berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54414","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54414","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54414"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54414"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54414"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54414"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54414"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}