{"id":54416,"date":"2015-09-24T00:00:00","date_gmt":"2015-09-23T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/innobasque-exchange-k-31-lankidetza-akordio-eragin-ditu-berrikuntza-proiektuen-artean\/"},"modified":"2015-09-24T00:00:00","modified_gmt":"2015-09-23T22:00:00","slug":"innobasque-exchange-k-31-lankidetza-akordio-eragin-ditu-berrikuntza-proiektuen-artean","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/innobasque-exchange-k-31-lankidetza-akordio-eragin-ditu-berrikuntza-proiektuen-artean\/","title":{"rendered":"Innobasque Exchange-k 31 lankidetza-akordio eragin ditu berrikuntza-proiektuen artean"},"content":{"rendered":"<p>Berrikuntzaren Euskal Agentziako 50 bazkidek baino gehiagok hartu dute parte Innobasque Exchange-ren zortzigarren edizioan; elkarlaneko berrikuntza-ekinbide hau Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideena eta bazkideentzat da, eta berrikuntzarako lankidetzaren erronkari aurre egiten laguntzen die.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Innobasque sareko 9 proiektu berritzaile aurkeztu dira lankidetza bila, horretarako lantaldeak nahastu eta gaitasunak eta ezagupenak konbinatuz: Addimen, Aquila Electronic Boards, Cloud Acces Control, Bioservice, Cocouse, Kidy Bus Harness eta Hobbie Spot. <br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<p><\/p>\n<li><strong>Innobasque Exchangek 31 lankidetza-akordioa eragin ditu aurreko edizioetan parte hartu izan dutenen artean. Guztira, 8 edizioetan 78 proiektu aurkeztu dira eta ia 500 parte-hartzaile izan dira 300en bat enpresa eta erakundetakoak. <br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2159\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a><a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2160\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Argazkia<span class=\"formato\"><\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Zamudio, 2015eko irailaren 24a. <\/em><strong><span class=\"texto1\">Innobasque <\/span><\/strong>-Berrikuntzaren Euskal Agentziako 50 bazkidek baino gehixeagok hartu dute parte gaur goizean <strong><span class=\"texto1\">Innobasque Exchange<\/span><\/strong><strong> <\/strong>lankidetzazko berrikuntza-jardunaldiaren zortzigarren edizioan. Bederatzi proiektu berritzaile aurkeztu dira, eta lankidetza bilatzen dute hazten jarraitzeko: <strong>Addimen, Aquila Electronic Boards, Cloud Acces Control, Bioservice, Cocouse, Kidy Bus Harness <\/strong>eta<strong> Hobbie Spot.<\/strong> Taldeka antolatuta, parte-hartzaileek bost orduz lan egin dute eta proiektuetan sakondu dute metodologia propioaren bidez; lau urrats ditu: proiektuak ezagutzea, erronka zehaztea, ideiak sortzea eta horiek partekatzea. Jardunaldiak balio izan du aurreko edizioetako lanaren ondoriozko emaitzak aurkezteko ere.\n<\/p>\n<p>\n<strong><span class=\"texto1\">Innobasque Exchange<\/span><\/strong>ren zortzi edizio hauetan 78 proiektu aurkeztu dira, 300 enpresatako 500 lagunek aberastu dituztenak, aktiboki parte hartu dutelarik ekinbide honetan. Gainera, 31 akordio gauzatu dira guztira.\n<\/p>\n<p>\nAdibide gisa, gaur eman da ezagutzera <strong>Erle Robotics<\/strong>-en kasua, hasieran etorri zena, esku baten tamainako drone bat sortua zuelako helburu hezigarriekin. Gaur egun \u2018armiarma\u2019 drone bat garatu dute, lekurik ezin iritsizkoenetara ailegatzeko gai dena. Gaur egun crowdfunding kanpainan daude murgilduta, munduan finantzaketa kolektiborako dagoen plataformarik garrantzitsuenetako batean: Indiegogo. <strong>Motion Box<\/strong>-ek, keinu-kontrola duen teknologiaz datuak 3D-n bistaratzeko sistemak, ere hobetu egin ditu bere funtzionalitateak, Binary Soul eta Hirudart artean sortuko lankidetzari esker.\n<\/p>\n<h6>Lankidetzak funtzionatu egiten du<\/h6>\n<p>\nHonako proiektu berritzaile hauek erakutsi dira:\n<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Addimen<\/strong>, 3D inprimaketaz egindako pieza metalikoen diseinua eta fabrikazioa (fabrikazio aditiboa), kalitate handikoa eta prezio lehiakorrean.<\/li>\n<li><strong>Aquila Electronic Boards<\/strong>, surf egiteko motordun ohol baten egileak dira; ez du zaratarik egiten ez kutsadurarik sortzen.<\/li>\n<li><strong>Cloud Acces Control<\/strong>, sarbide eta kontrol-sistema hodeian, urrutitik kontrolatzeko bai itxitura elektronikoak bai argiztapena.<\/li>\n<li><strong>Bioservice<\/strong>, desgaitu edo ahalmen urrikoentzat kalitatezko enplegua sortzea bilatzen du, inprimagailuen hondakinak birziklatuz.<\/li>\n<li><strong>Cocouse<\/strong>, merkataritza txikiko on line saltoki-gunea, guztion onaren ekonomian oinarritua.<\/li>\n<li><strong>Kidy Bus Harness<\/strong>, autobuseko jarlekuetan haurrei eusteko sistema.<\/li>\n<li><strong>Hobbie Spot,<\/strong> zaletasunen bidez jendea elkartzeko plataforma.<\/li>\n<li><strong>Indie Totem<\/strong>, indie bideojokoak sustatzeko plataforma, finantza-baliabiderik gabe egindako azterketa txikien emaitza. Salneurria erabiltzaileak jartzen du.<\/li>\n<li><strong>Nabari<\/strong>, arropa adimenduna jantziaren datuak ematen dituena (zerez konbinatu, nola garbitu behar den\u2026)<\/li>\n<\/ul>\n<p>\n<strong><span class=\"texto1\">Innobasque Exchange<\/span><\/strong>n lantaldeak nahastu egiten dira, gaitasuna eta ezagupenak konbinatzen dira, eta balioa sortu eta erakartzeko lankidetza-era berriak aztertzen dira. \u201c<strong><span class=\"texto1\">Innobasque Exchange<\/span><\/strong>k berrikuntzarako elkarlanaren erronka estrategikoari aurre egiten laguntzen die enpresei\u201d, ziurtatu du Mariana Ruiz-ek, Innobasqueko Bazkideekiko Harremanetarako arduradunak.\n<\/p>\n<p>\n<strong><span class=\"texto1\">Innobasque Exchange<\/span><\/strong>k<strong> <\/strong>berrikuntza aktibatzen du, batez ere ETE eta mikroETEetan, berrikuntza egin eta itunak lortu ditzaten, berehalako emaitzetara zuzenduta. Ideia berriak aurkitzen laguntzen du, eta berrikuntzaren arriskua murrizten du guztien gaitasun edo ahalmenak erabiliz.\n<\/p>\n<p>\n<strong>Ekinbide hau <\/strong><strong><span class=\"texto1\">Innobasque <\/span><\/strong>-Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideena eta bazkideentzat da. Lan-metodologia egiaztatu baten bidez, enpresa eta sektore oso ezberdinetako parte-hartzaileen artean <strong>lankidetza<\/strong> sustatzen da, eta horregatik, azaldutako proiektuak sakon aztertu ondoren, giro egokia sortzen da aukera edo abagune berriak, ideiak, indar-gune ezkutuak edo aurreikusi gabeko emaitzak, iritzi-trukatzea eta networking sortzeko.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54416","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54416","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54416"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54416"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54416"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54416"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54416"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}